(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

43.000 pertsona profitatuko dira Tafallan kokaturiko Nafarroako lehendabiziko Eskualdeko Larrialdi Zerbitzuaz ostirala, 2019.eko otsailak 15


Eskualdeak Tafallan finkaturiko ZIU mugikorra izanen du lehendabiziko aldiz, eta horrek 20-25 minutu inguru murriztuko ditu oraingo erantzun-denborak, anbulantziak ez baitu Iruñetik etorri beharrik izango orain arte bezala 


Ezker eskuin: Ospitalez kanpoko Larrialdi Zerbitzuko zuzendaria, Kiko Betelu eta Osasunbideako Lehendabiziko Arretako gerentea, Santos Induráin, zerbitzu berriaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak (O-NOZ) eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan irekita egonen den Nafarroako lehendabiziko Eskualdeko Larrialdi Zerbitzua (ELZ) abiaraziko du luze gabe. Tafallako Osasun Zentroan kokatuko da, inguruneko bost Oinarrizko Erremuetako kontsultategiei atxikita dauden 43.000 herritarren mesedetan: Larraga-Artaxoa (5.000 biztanle), Erriberri (4.000 biztanle), Carcastillo (5.000 biztanle), Caparroso (3.000 biztanle), Azkoien (13.500 biztanle), y Tafalla bera (12.500 biztanle).

Lehendabiziko aldiz, Tafallak erabilera anitzeko bizi-euskarri aurreratuko (ZIU mugikorra) anbulantzia zerbitzua izanen du eskualde osoari zerbitzua emateko, eta horrek goitik behera murriztuko du denboraren mendeko larrialdirik handienei erantzuteko denbora, 2014-2020ko Osasun Planean larrialdi mota horren arreta hobetzeko aurreikusita dagoen lehentasuna betez. Halaxe jakinarazi dute gaur goizean prentsaurrekoan Lehen Mailako Arretako zuzendari kudeatzaile Santos Indurainek eta Ospitalez kanpoko Larrialdi Zerbitzuko buru Kiko Beteluk.

Egun, larritasun goreneko egoeretan, SOS Nafarroak hango sanitarioei laguntzeko mobilizatzen duen bizi-euskarri aurreratuak Iruñetik abiatu eta 30 eta 55 minutu bitartean behar izaten du iristeko, larrialdiaren leku zehatzaren arabera. Oraingo neurriarekin, erreakzio denborak 20-25 minutu inguru laburtuko dira. Horrek esan nahi du esku-hartzea, gehienez, 10 minuturen buruan eginen dela herritarren % 37ren kasuan; 20 minututan % 52rentzat eta gehienez 25-30 minututan herritarren gainerako % 11rentzat:

· Erriberriko Oinarrizko Erremua:

o Erriberriko Arreta Jarraituko Gunea: Tafallatik 4 kilometrora

o Caparrosoko Arreta Jarraituko Gunea: Tafallatik 23 kilometrora

· Larraga-Artaxoako Oinarrizko Eremua: Tafallatik 18 kilometrora

· Azkoiengo Oinarrizko Eremua: Tafallatik 26 kilometrora

· Carcastilloko Oinarrizko Eremua: Tafallatik 33 kilometrora

Gainera, 22:00ak arte lanean izango den erradiologia zerbitzu berriari esker, 40 kilometro ere laburtuko da erreferentziazko zentroarekiko distantzia hil ala bizikoak ez diren larrialdietan, hots, X izpiak behar dituzten larrialdi moderatuetan, izan ere, oinarrizko bost eremu hauetako herritarrek ez dute Iruñera joan beharrik izango horrelako probak egiteko.

Prentsaurrekoan adierazi dutenez, lehendabiziko ELZ hau Tafallan finkatuko da, “hauxe baita Komunitate osoan herritar gehien duen eskualdea, baita larrialdietako kasu gehien ere, ospitalea duten Iruñea, Tutera eta Lizarrako eremuak bazterrean utzirik”.

Profesional especializatuak

ELZ hau abian jartzean, Tafallako Osasun Zentroko baliabide tekniko eta profesionalak bikoiztuko dira. Egun, aipaturiko oinarrizko bost eremuetako larrialdi zerbitzuari atxikita dauden medikuntza eta erizaintzako 22 profesionalei medikuntzako beste 3 profesional eta erizaintzako beste 3 gaineratuko zaizkie Tafallako Osasun Zentroko larrialdiak artatzeko.

Egun, pertsonaren bizitza arriskuan dagoen denboraren mendeko larrialdiak Lehen Mailako Arretako taldeek artatzen dituzte goizez zein arratsaldez, eta Landa Larrialdietarako Zerbitzuak gauez eta festa egunetan. Kasu honetan, SOS Nafarroak Iruñeko bizi-euskarri aurreratua bidaltzen du laguntzeko.

Aldiz, hemendik aurrera, horrelako larrialdiak artatzeko esku-hartzeetarako, Tafallak formakuntza espezifikoa duten profesionalak izanen ditu, gaixo politraumatizatuak, patologia kardiakoak edo zerebrobaskularrak dituztenak zein aire bidezko presazko esku-hartzea behar duten pazienteak artatu ahal izateko. Giza-taldearekin batera, ELZ berri honek ekipamendu egokia izanen du eta esku-hartze azkarrerako protokoloak eta entrenamenduak aplikatuko ditu.

Tafallako Ohiko Larrialdi Zerbitzuko Taldea

Tafallako Osasun Zentroak larrialdiak orain arte bezala artatzen jarraituko du. Lanegunetan, 15:00etatik biharamuneko 08:00etara bitartean irekita egonen da, eta eguneko 24 orduetan larunbatetan, igandeetan eta festa egunetan. Larrialdiko arreta presentziala nahiz etxez etxekoa emanen ditu Tafallako Oinarrizko Eremuan, eta etxez etxeko arreta Erriberri Iparraldeko Oinarrizko Eremuan, 20:00etatik biharamuneko 08:00etara bitartean.

ELZ hau abian jartzeak ez du esan nahi Erriberrin kokaturiko Larrialdiak Artatzeko Gunea itxiko denik. Ohiko larrialdi zerbitzua mantenduko du 15:00etatik 20:00etara bitartean lanegunetan, eta 08:00etatik 20:00etara bitartean larunbateetan, igandeetan eta festa egunetan. Horrez gain, orain arte bezala, etxez etxeko larrialdiak artatzen jarraituko du, 20:00etatik biharamuneko 08:00etara bitartean. Denbora tarte horretan etxeko arreta behar ez duten pertsonak Tafallako Eskualdeko Larrialdi Zerbitzuan artatuko dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa