(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumeneko Departamentuak basoko kudeaketa-planak egiteko 20.000 euroko diru-laguntzetarako deialdia egin du eta agente pribatuei zuzenduta dago ostirala, 2019.eko otsailak 15


Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Planean jasota daude


Landa Garapena, Ingurumena eta Tokiko Administrazioaren Departamentuak laguntzak basoko kudeaketa-planak egiteko 20.000 euroko diru-laguntzetarako deialdia egin du eta  agente pribatuei — pertsona fisiko zein juridikoei—zuzenduta dago. Diru-laguntza horiek Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Planean jasota daude.

Horrela dio gaur (ostirala), otsailak 15, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu den Eva García Balagueren Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren ebazpenak ebazpena.

Deialdi honek xede du basoko azalera modu iraunkorrean kudeatzea eta jabetza pribatu ezberdinen lotura eta kooperazioa sustatzea; basoko birpopulaketa eta basolanak erraztea basoko bideak eraiki eta mantentzearen bidez, eta aisialdian beste balio batzuk bultzatzea, horien artean babes bereziko zonetan dauden habitatak mantentzea.

Basoko antolamenduak Nafarroako baso-sistemak hobetzea eta haien iraunkortasuna bermatzea du xede, horrek dakartzan zuzeneko zein zeharkako onurekin. Eta, horrez gain, biztanleria landatarra indartzea eta lanpostuak sortzea, basoko suteak prebenitzea, higaduraren kontra borroka egitea, material berriztagarriak erabiltzea (egurra kasu) eta energia-mendekotasuna gutxitzea.

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 15ean amaitzen da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa