(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak plaza elebidunak estaltzeko irizpideak aurkeztu ditu sindikatuen aurrean ostirala, 2019.eko otsailak 15


Plangintza, Euskarari buruzko Foru Dekretuari atxikitakoa, herritarrentzako arretan oinarritu da, langile publikoen eskubideak errespetatuz


Funtzionarioen negozio-mahaiari atxikitako sindikatuek gaur goizean ezagutu dituzte Nafarroako Gobernuak lanpostu elebidunak estaltzeko planteatu dituen irizpideak, departamentuek 103/2017 Foru Dekretuan jasotakoaren arabera landutako hizkuntza planen aplikazioaren ondoren.

Bilera honen bitartez, Nafarroako Gobernuak Foru Dekretuko zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoa bete du, euskararen ezagutza beharrezko duten lanpostu elebidunen ezaugarriak finkatzeko negoziazio kolektiboari dagokionez. Dekretua nafar herritarrei eman beharreko arretan oinarritu da, lanpostu horiek betetzen dituzten langile publikoen eskubideak bermatuz.

Borondatezkotasuna eta formakuntza

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Anak adierazi duenez, Planaren indarraldian (2019-2021), Departamentu bakoitzak lanpostu elebidunak proposatu beharko ditu Planaren diagnosiaren arabera eta hiru irizpide hauek kontuan hartuz: zonifikazioa (non dauden kokatuta lanpostu horiek) errealitate soziolinguistikoa eta herritarrentzako lehentasunezko arreta.

Gaur sindikatuei aurkezturiko proposamenak, lanpostu horiek betetzerakoan departamentu guztiek jarraitu beharreko irizpideak izan ditu aztergai. Irizpide horiek lanpostuak betetzen dituzten pertsonen eskubideen errespetuan oinarritu dira. Horren harira, pertsona horien borondatezkotasunarekin lan egingo da eta, nahi izanez gero, euskararen inguruan antola daitezkeen formakuntza ekintzetan parte hartzeko aukera eskainiko zaie.

Hortaz, Gobernuak gaur aurkezturiko proposamenean, hizkuntza eskakizuna zein lanposturi ezarriko zaion erabakitzerakoan, lehenik eta behin langileen borondatezkotasuna hartuko da kontuan. Hots, hizkuntza eskakizuna ezarriko zaie langile finkoek hartutako lanpostuei, langileek hala nahi baldin badute.

Hori ezinezkoa balitz, hizkuntza eskakizuna eskainiko zaie langile finkoek hartutako hizkuntza maila txikiagoko lanpostuei, baldin eta langileak hizkuntza formakuntza hartzeko prest badaude. Aurreko kasuak ezinezkoak balira, prozesu berbera egingo litzateke aldi bateko langileekin. Azkenik, hizkuntza eskakizuna esleitzea ezinezkoa balitz, Gobernuak profil elebiduna ezarri ahalko lioke lanpostu bati, bertan dagoen pertsonaren eskubideak aintzakotzat hartuz, harik eta lanpostua hutsik gelditzen den arte.

Departamentuaren proposamena

Bilera berean, aipaturiko xedapen gehigarrian jasotakoa betez, Ollo kontseilariak Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua une honetan foru dekretuan aurreikusi eta gauzaturiko plangintzaren harira bultzatzen ari den proposamena azaldu du. Negoziatzeko aurkezturiko proposamen honek hizkuntza eskakizuna duten 5 lanpostu aurreikusi ditu guztira, honela banatuta: Komunikazioko eta Harreman Instituzionaletako Zuzendaritza Nagusiaren barnean, lanpostu bat Argitalpen Atalean, Gobernuak argitaraturiko materiala saltzeko, eta beste bi lanpostu Herritarren Arreta eta Partaidetzarako zerbitzuan, herritarrei telefono edo email bidezko arreta emateko.

Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren barnean, lanpostu bat proposatu da herritarrei aurrez aurre nahiz telefonoz arreta emateko, eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuan, beste plaza bat proposatu da toki erakundeei zuzeneko zerbitzua emateko.

Horiek guztiak gaur negoziatu eta aldez aurretik azaldu diren irizpideen arabera estaliko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa