(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzak diru-laguntzak emango ditu enpresetan nekez betetzen diren 20 lanpostu txertatzeko astelehena, 2019.eko otsailak 18


500.000 euroko laguntzen beste deialdi bat zabaldu da profil profesional estrategikoak garatzeko, ETEetan nekez betetzen diren lanpostuak txertatzeko eta enpresa-sentsibilizazioko ekintzak antolatzeko


Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (SNE-NL), Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzaren menpeko erakunde autonomoak, beste deialdi bat egin du profil profesional estrategikoak garatzeko, ETEetan nekez betetzen diren lanpostuak txertatzeko eta enpresa-sentsibilizazioko ekintzak antolatzeko, eta martxoaren 4ra arte egongo da zabalik eskaerak aurkezteko epea.

500.000 eurokoa izango da diru-laguntza, eta enpresei eta enpresa-erakundeei, unibertsitate-fundazioei, elkargo profesionalei, klusterrei eta zentro teknologikoei zuzenduta dago. 200.000 euro profil profesional estrategikoak garatzeko programetara bideratuta daude; beste 200.000, Nafarroako ETEetan nekez betetzen diren 20 profil profesional txertatzeko programetara; eta 100.000, enpresa-sentsibilizazioko ekintzak egiteko programetara. 2018an, 95.950,80, 82.339,20 eta 100.000 euro eman zizkien SNE-NLk programa horiei, hurrenez hurren.

2018an, SNE-NLk 278.290 euro eman zituen helburu horietarako; alegia, sei enpresatan nekez betetzen diren 20 profil profesional txertatzeko (haietatik hamar etorkizunean bazkide izango den enpresa industrialeko langile bereziaren eta taldeko arduradunaren lanpostuak eta enpresa txikiko kudeaketa-lanpostuak betetzeko; eta beste 10 hizkuntza bat baino gehiago dakizkien haur eta gazteentzako jardueren dinamizatzailearen, dietetikako eta nutrizioko jarduera espezifikoen (pilates, spinninga) irakaslearen edo monitorearen eta desfibriladorea erabiltzen dakien ur-instalazioetako soroslearen profilak betetzeko).

Gainera, 1.545 pertsonak hartu zuten parte enpresa-sentsibilizazioko ekintzetan, eta 81 zuzendarik, berriz, enpresa-garapeneko ekintzetan.

2019ko laguntzak

ETEen jabe, zuzendari eta erdi-mailako arduradunak sar daitezke profil profesional estrategikoetara zuzendutako ekintzen programetan, aholkulari espezializatuek lagunduta.

Nafarroako ETEetan nekez betetzen diren profil profesionalak txertatzen laguntzeko eta programan parte hartzen dutenak nola txertatu kudeatzeko eta laguntzeko, SNE-NLren baldintzetako bat da lanpostu horiek eskuratu nahi dituzten pertsonak langabezian egotea eta SNE-NLren enplegu-agentzietan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea.

Deialdi honen berritasunetako bat da SNE-NLk emango duela bi programa horietan behar izan litekeen prestakuntza (profil estrategikoak eta nekez betetzen diren lanpostuak), Iturrondo enplegu-agentzia integralean (Villava etorbidea, 1 - Burlata).

Azkenik, enpresa-sentsibilizazioko eta -gaikuntzako ekintzak egiteko programak nagusiki Nafarroako enpresetako langileei zuzenduta daude, alderdi hauek lantzeko: lehiakortasuna, enpresa-lankidetza, networkinga, jardunbide egokien trukea, 4.0 industria, eta enpresei finkatzen eta hazten laguntzen dien beste edozein gai.

Elektronikoki izapidetuko dira eskaerak, navarra.es webguneko izapideen atalean dagoen deialdiaren fitxaren bidez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa