(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sorkuntzako lau egoitza deitu dituzte dantzako profesionalendako astelehena, 2019.eko otsailak 18


DNA Sorkuntza 2019 apiriletik irailera bitartean eginen da Tutera, Tafalla, Barañain, Lesaka eta Uharteko kultura guneetan


DNA Sorkuntza 2019rako deialdia Nafarroako dantza arloko profesionalendako.

Kulturako Zuzendaritza Nagusiak lau egoitza egiteko deialdia ireki du DNA Sorkuntza 2019 programaren barnean, Nafarroako dantza arloko profesionalendako.

DNA Sorkuntza 2019 gogoeta prozesu baten ondoren eta 2018an dantza sektorearekin egindako lan-saioen harira sortu da. Dantzaren eta mugimenduaren arteen Nafarroako sektore profesionala diruz laguntzeaz gain, programa berriaren helburu nagusia dantza garaikideko proiektuen sorrera eta ikerketa sustatzea da, baita publikoarekiko bitartekaritza lantzea ere, diziplina horien mesedeko ingurune positiboa sortzeko, ekimenean parte hartzen duten artisten arteko sormenezko komunitate espiritua bultzatzeaz gain. DNA Sorkuntzari jarraituko dio 2020an DNA Jaialdia, 2019an sortutako proiektuak barne hartuko dituen erakustaldi formatuaz landutakoa.

Egoitzan esparru hauetan eginen dira: Lesakako Harriondoa Kultur Etxea, Barañain Auditorioa, Tafalla Kulturgunea eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroa. Esparru horien hautaketaren bidez, Nafarroan barna proiektua era orekatuan hedatzen lagundu nahi da. Egoitzetarako proiektuek gutxienez 2 asteko iraupena eta gehienez 4 asteko iraupena izanen dute, eta 2019ko apirilarik irailera bitartean eginen dira. Halaber, publikoarekiko bitartekaritza programa aurkeztu beharko dute, eta egoitza aldia bukatu ondoren, egindako lanaren erakusketa egin beharko dute.

Aipaturiko lau egoitzez gain, Tuterako Gaztambide Antzokian ikusgai izanen da ATALAK 2.0 deritzon nazioarteko lankidetza-proiektua, formakuntza bukatua duten dantzari gazteen profesionalizazioa helburu duena. 2018an izandako aldez aurreko esperientziaren ondoren, DNA Sorkuntza bazkide nagusitzat sartuko da Biarrizko Malandain Balleta, Gasteizko Principal antzokia, Donostiako Victoria Eugenia antzokia eta Bilboko Azkuna Zentroa eta Donostiako Tabakalera zentroa partaide dituen ATALAK 2.0 proiektuan.

Deialdi honetarako proiektuak aurkezteko epea martxoaren 10ean bukatuko da. Deialdiaren oinarriak culturanavarra.es webgunean kontsulta daitezke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa