(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herritarrek ekarpenak egiten ahal dizkiote dagoeneko LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerako Ekintza Planari asteartea, 2019.eko otsailak 19


Ekimenak martxoaren 13ra arte aurkez daitezke


Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NBI) bitartez, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerako ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legea garatzen duen Ekintza Planaren zirriborroa argitaratu. Martxoaren 13ra arte, edukiari buruzko ekarpenak egiten ahal dira Gobernu Irekiaren Atarian.

Plana hiru zatitan banatuta egituratu da. Lehendabiziko zatian, abiapuntua zehaztu eta arau-esparrua deskribatu da. Planaren helburuak ere finkatu ditu: sexu eta genero aniztasunaren ikuspegia txertatzea eta Nafarroako Foru Komunitateko LGTBI+ pertsonen beharrei erantzutea, eskubideetan oinarrituriko berdintasunari buruzko ikuspegi eraginkorretik.

Bigarren zatian, Ekintza Plana zehaztu da, proposaturiko neurrien deskribapenarekin batera. Zehazkiago esanda, Administrazioari, hezkuntzari nahiz jarduera eta presentzia sozialaren beste esparru batzuei dagozkien 45 neurri finkatu dira.

Planaren hirugarren zatiak horren jarraipena eta ebaluazioa egiteko sistema deskribatu du, aplikatzeko egutegia zein gauzatzeko aurrekontu-aurreikuspena zehazteaz gain.

Ikusgai dagoen zirriborroa gai honi loturiko gizarte-ehunarekin, entitateekin eta elkarteekin zein Nafarroako Gobernuko departamentuekin osaturiko lan-prozesuaren emaitza da.

Zenbait lan-saioren bitartez, 44 ekarpen bildu dira Planari eusten dion oinarrizko Agirirako; horietarik, 33 ekarpen aintzat hartu eta beste 11 baztertu dira, Ekintza Planari loturiko gaiekin zerikusirik ez zutelako edo Osasun arloko zerbitzuen zorroaren erregulazioarekin lotuta zeudelako, nagusiki. Gainera, lan-saioetan parte hartu duten pertsona guztien arteko adostasunean oinarrituta, Ekintza Planaren egitura eraiki da.

Plan honen bitartez garatuko den LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerako Foru Legea da pertsona guzti-guztien oinarrizko eskubideen alde, historikoki ukatu, jazarri, diskriminatu eta estigmatizatutako sexualitateak edo generoak dituzten pertsonak barne hartuz, Estatuan egin den ekimen instituzionalik garrantzitsuenetakoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa