(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kontsumo Departamenduak iDental hortz-kliniken ustezko iruzurra jasan duten pertsonen erreklamazioak izapidetu ditu asteartea, 2019.eko otsailak 19


Oraingoz 17 pertsona artatu dira, eta Nafarroako Osasun Zerbitzuaren aho-hortzetako unitateetan ere azterketak egin dizkiete.


Nafarroako Gobernuaren Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuak  iDental hortz-kliniken ustezko iruzurra jasan duten 17 pertsonen erreklamazioak izapidetu ditu, eta Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea aho-hortzetako osasun-unitateetan pertsona horien osasun egoera aztertzen ari dira une honetan.

Gogoratu behar da Nafarroan iDental hortz-klinikarik ez bazegoen ere, Nafarroako Foru Erkidegoko herritarrak eskualde mugakideetako establezimenduetara joaten zirela tratamendua jasotzera. Hori dela eta, Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuak erreklamazioa jarri ez duten nafar guztiei Iruñeko Amaya kaleko 2 zenbakiko bulegoetara bertaratzeko dei egiten die, dagokion izapidea martxan jar dezaten.

Nafarroako Gobernuak jasotako erreklamazioak Espainiako Gobernuaren Kontsumoko Zuzendaritza Nagusira bideratu ditu, Auzitegi Nazionalean izapidetzen ari den prozedura judizialean parte har dezan. Oraingoz, Organo judizial honen 5. instrukzioko epaitegi zentralak hainbat kreditu-emailek beraiekin kreditu-kontratuak sinatu zituzten kontsumitzaileen kontra aurkeztutako erreklamazioak etetea erabaki du. Izan ere, kreditu horiek tratamenduak finantzatzeko eskatu zituzten eta kasu askotan tratamendu horiek bete edo osatu gabe geratu dira.

Halaber, Audientzia Nazionalak kreditu-kontratuak sinatu dituzten finantza-erakundeei ez ordaintzeagatiko demanda judizial berririk ez aurkezteko eskatu die, eta kreditu-kuotak ordaintzeari utzi dioten kaltetuen datuak ordaingabeen fitxategietatik kentzeko ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa