(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 7 milioi euro baino gehiago zuzenduko ditu kolektibo kalteberek lanean sarbidea eduki dezaten asteazkena, 2019.eko otsailak 20


Garatuko diren jardueren ardatzak izango dira lan egiteko aukera edukitzea eta lanerako formakuntza-ibilbideak garatzea errenta bermatua jasotzen duten pertsonentzat bereziki


Nafarroako Gobernuak, Gizarte-Eskubide sailaren bitartez, bi dirulaguntza deialdi abian jarri ditu. Dirulaguntzak lan egiteko aukera edukitzeko eta lanerako formakuntza-ibilbideak garatzeko errenta bermatua jasotzen duten pertsonentzat bereziki zuzenduko dira. Dirulaguntza bat tokiko erakundeentzat da enplegu sozial babestuko proiektuetarako eta bestea, irabazi-asmorik gabeko entitateentzako 2019. urtean gizarte intereseko programa komunitarioak egiteko langabeen alde. Eskubide Sozialetako lehendakariordeak, Miguel Laparrak, laguntzen ezaugarriak azaldu ditu gobernuko bilkuran.

Halaber, deialdi biak, Nafarroako Boletin Ofizialean otsailaren 19an, asteartean argitaratu direnak, Gizarte-Sozial Sailaren lanaren lehentasuneko ekintza lerroetako batean eta 2018-2021 Inklusio-Planaren ardatz estrategikoaren barruan daude. Gizarte-bazterketan dauden pertsonentzat lanaren sarbidea, batez ere errenta bermatua jasotzen dutenak; lanerako formakuntza-ibilbideen garapena eta gizarte eta lanean sartzeko ekintzak abian jartzea dira azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legean aitortutako Gizarteratzeko Eskubidea betetzeko oinarrizko elementuak. Lege honek gizarteratzea eta errenta bermatua arautzen ditu.

Gobernuko bilkura osteko prentsaurrekoan, Laparra lehendakariordeak bi programa horien balorazio “oso positiboa” egin du. “Legegintzaldian –zehaztu du- bereziki errenta bermatua jasotzen dutenei bideratzeko apustua egin da, eta horien barruan, iraupen luzeko langabetuei, inor bi urte baino gehiago lanik gabe egon ez dadin lortzeko helburuarekin. Halaber, kontratutako langileen %50a emakumeak izatea eskatzen da, eta hala benetako berdintasuna gauzatzen ari da lanpostuak lortzerakoan”.

Dirulaguntza biak eskatzeko Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikora joan behar dira, Gizarte-Eskubide Sailaren Erregistroan (González Tablas kalea 7, 31005 Iruña) edo Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo komuneko 39/2015 urriaren 1eko Legearen 16.4 artikuluan. Honetaz gain, eskaera Nafarroako Gobernukoak ez diren beste Erregistro Ofizialetan aurkeztuz gero, egunean bertan gestoria unitatean aurkeztu behar da ondorengo posta elektronikoaren bidez sincluss@navarra.es.

2019ko martxoaren 12an amaituko da izena emateko epea.

Enplegu sozial babestuko proiektuei laguntzeko xedearekin toki entitateei dirulaguntzak emateko  

Lehen deialdia, sei milioi eurokoa, oinarrizko gizarte zerbitzuak dituzten tokiko erakundeei zuzendua da enplegu sozial babestuko programak gara ditzaten.

Honetaz gain, dirulaguntza honen helburua da: gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonak lanean kontratatzea (batez ere errenta bermatua jasotzen dutenak eta lan arruntak lortzeko eta mantentzeko zailtasunak dituztenak), honetarako laguntasun soziala, gizarterako eta lanerako trebetasunen formakuntza, lanerako trebetasunak eta interes orokorreko ekintzez baliatuz.

Dirulaguntza jasotzen dituzten proiektuek sei hilabeteko iraupena eduki behar dute gutxienez eta kontratatuko diren pertsonak data desberdinetan has daitezke euren gizartean eta lanean sartzeko ibilbidera egokituz.

Garatuko diren ekintzen helburua langileen enplegagarritasunaren errentagarritasuna izango da eta lana parte hartzen duten bertako erakundeen ahalmenen barruan garatuko da. Parte hartzen duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzen duten ekintzen diseinuan arreta jarriko da.

Deialdi honen bidez, Gobernuak programa hau mantenduko du gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko tresna bezala eta baita gizarteratzeko zailtasun handiagoak dituzten beste kolektibo batzuena ere.

Deialdiaren betebeharren artean dago errenta bermatua jasotzen duten pertsonak kontratatzea hilabeteen %90an. Haien artean %50 emakumezkoak izan behar dira enplegua hobetzeko zuzendutako baliabideetan eskuhartze gutxiago eduki dutelako orain arte.

Proiektuak baloratzeko unean ondorengoa kontuan hartuko da: bertako elkarteek kofinantzatzea, lan ekintzak anitzak izatea, lurraldean langabezian dauden pertsona kopurua eta errenta bermatua jasotzen duten pertsonen kopurua, proiektuen formakuntza proposamena eta kalitatearekin batera.

Bestalde, sakabanatze geografikoa dela eta berezitzat hartzen diren zonaldeek puntu gehiago dituzte Nafarrroako lurraldeetako desberdintasunak zuzentzeko ahaleginak batzeko. Honela, babes gutxien duten lurraldeetan enplegu gehiago sortzea errazten da.

Lege Betearazlearen Enplegu sozial babestuko programa sartu da Europako Gizarte Funtsako 2014-2020 Egitarau Operatiboaren barruan eta elkarte honek kofinantzatzen du.

Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako,  gizarte intereseko programa komunitarioak egiteko langabeen alde

Bigarren deialdia, 1.319.462 eurokoa, ekimen sozialeko erakundeei zuzendua da gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonak enplegua lortzeko eta lanpostua hobetzeko proiektuak gara ditzaten. Urriaren 26an Ongizaterako Nafarroako Kontseiluak dirulaguntza onartu zuen. % 0,7ko zerga-esleipena arautzen duen 7/2009 ekainaren 5eko Foru Legearen babesean dago eta Foru-erkidegoko zergadunek interes sozialeko beste ekintzetara zuzentzen duten portzentaiaren barruan.

Proiektuak bi modutan gara daitezke. Lehenengoa, gizartean eta lanean sartzeko ibilbideen garapenerako eta lanean hasi aurreko ekintzetarako zuzendua da eta burutzeko 619.462,00 euro gorde dira. Bigarrena, lana aurkitzeko zailtasun handiak dituzten pertsonak kontratatzea helburu duten proiektuen garapenerako, haien artean, 30 urte baino gazteagoak errenta bermatua jasotzen dituzten pertsonak. Honetarako 700.000,00 euro daude.

Honetaz gain, lanpostu bakoitzeko dirulaguntza 2019ko lanbide arteko gutxieneko soldataren %140koa izango da gehienez bi lansari extraren hainbanaketa eta Gizarte Segurantza barne. Kontratazio hauek sei hilabetekoak gutxienez izan behar dira eta laguntasun soziala egingo duen laguntza teknikoa edukiko dute eta lanerako formakuntza ekintzak ere eskaintzen dira.

Dirulaguntza eskatzen duten erakundeek eskaera bana egin ahal dute proiektu mota bakoitzeko.

2018ko datu hurbilduak

2018an Nafarroako Gobernuak 7,27 milioi euro eman zituen babestutako enplegu sozialerako eta langabetuen aldeko interes soziala duten komunitate proiektuetarako. 2015arekin alderatuz, bi programa hauen aurrekontuen gorakada 4,35 miloikoa da, %150.

Deialdi biek 71 proiektu ahalbidetu zituzten eta haietatik 46 bertako erakundeek burutu zituzten eta beste 25 proiektu gizarte ekimeneko erakundeek.

Azkenik, lagundutako pertsonen kopurua 1.575ra igo zen eta haietatik 855k enplegua lortu zuten eta 670k lanerako formakuntza eta prestakuntza ekintzetan parte hartu zuten. Horietatik, 775k lanpostu bat lortu dute, %90,64k errenta bermatua jasotzen du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa