(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak Lucia Odria Larrion hartu du, Mauthausen-erako erbesteratze-konboitik bizirik irtendako emakumea asteazkena, 2019.eko otsailak 20


Topaketa 1936ko kolpe militarreko biktimen errekonozimendu eta erreparaziorako Nafarroako Gobernuaren ekimenen barruan kokatzen da


Uxue Barkos y Lucía Odria, en el despacho presidencial.

Uxue Barkos eta Lucía Odria, Lehendakariaren bulegoan. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek gaur goizean bere bulegoan hartu du Lucia Odria Larrion andrea, Lizarrako hiru ahizpa naturaletan zaharrena, 1940. urtean Europan Mauthausen-go kontzentrazio-esparrurako zibilen lehen erbesteratze-konboitik bizirik irtendakoak. Topaketa Foru Gobernuak legegintzaldi honetan 1936ko kolpe militarreko biktimak errekonozitzeko eta erreparatzeko abian jarritako ekimenen barruan kokatzen da.

Harreran, 92 urteko Lucia Odria Larrion, Vitoria-Gasteizen bizi dena, Puy Redondo Odria alabarekin batera egon da.

Lehendakariak, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollorekin batera, Nafarroako Gobernuaren babes instituzionala erakutsi nahi izan die errepresio frankistaren biktimen familiei eta senitartekoen elkarteei. Topaketan zehar, Lehendakariak Luciaren eta haren familiaren kontakizuna ezagutu ahal izan du; haurtzaroan 36ko kolpe militarraren ondoren erbestealdia eta II. Mundu Gerraren ondorioak jasan zituen.

Luciaren familia Argelès Sur Mer, Gurs eta Les Alliers esparruetan egon zen, ondoren Angoulemen Austriako Mauthausen herrira zihoan trenean sartzeko. Han, gizonezkoak eta 13 urtetik gorako mutilak lehorreratu zituzten, eta, tartean, Luciaren aita eta anaiordea aurkitzen ziren, Antonino eta Josetxo.

Mauthausen-etik, konboia franko-espainiar mugako bazter trenbide batean utzi zuten, soilik emakume eta neskatilekin. Odria Larrion ahizpak Miserikordia Etxera eraman zituzten, Lizarrako umezurtz-etxera, eta bertan egon ziren harik eta emantzipatu arte.

Mauthausen-Gusen-en pairamen urte bat igaro ondoren, Antonino Odria aita eta Josetxo Harheim-go Gazteluko gas-kameran hil zituzten, 1941eko irailean eta abenduan, hurrenez hurren.

Justizia eta erreparazioa

2015ean eratu zenetik, Nafarroako Gobernuak, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako Zuzendaritzaren bitartez, bere gain hartu du 36ko kolpe militarreko biktimak eta haien familiak errekonozitzeko eta erreparatzeko lanaren lidergoa. Ildo horretan, 36ko kolpe militarraren ondoren indarkeria jasan zuten nafarren memoria errekonozitzeko eta aldarrikatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu exekutiboak. Besteak beste, eraildako funtzionarioak gogoratzeko ekitaldia egin du, diktaduraren errepresaliak jasandako irakasleen omenaldia, Gurs-eko eremuan sartutako nafarren omenaldia, eta 70eko hamarkadaren amaieran Nafarroako hainbat herritan deshobiratze goiztiarrak bultzatu zituzten pertsonen errekonozimendua.

Aurten, gainera, bi gertaera tragikoren 80. urtemuga izango da: errepublikar erbestealdi masiboa eta II. Mundu Gerraren hasiera. Nafarroari dagokionean, ehunka pertsonak gurutzatu zuten Frantziarekiko muga 1936an hasita.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa