Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Helburua da datuak partekatzea eta eskumeneko administrazioari informazioa ematea
Foru Gobernuak gaurko bileran hartutako akordioaren bidez, Nafarroako Zerga Ogasunak Zerga Administrazioko Estatu Administrazioarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Aldundiekin lankidetza-hitzarmena sinatzea onartu da, BEZaren gaineko berehalako informazio-hornidurarako errolda instrumental komuna osatzearren. Horren helburua da datuak partekatzea eta eskumeneko administrazioari informazioa banatzea.
Berehalako informazio-hornidura (BIH) zerga-administrazioen egoitza elektronikoan Balio Erantsiaren gaineko Zergaren (BEZ) erregistro-liburuak kudeatzeko sistema da, zerbitzu telematikoetara sartuaz. Faktura bat egiten edo jasotzen duten edo erregistro-liburuetan jaso beharreko eragiketak egiten dituzten enpresen sistema informatikoen eta Zerga Administrazioko sistema informatikoen arteko zuzeneko komunikazioa da.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen