(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultura Departamentuak 85.000 euroko ediziorako dirulaguntzak deitu ditu osteguna, 2019.eko otsailak 21


Argitalpen-enpresek, profesionalek eta irabazi-asmorik gabeko entitateek bihartik martxoaren 13ra arte eskatzen ahalko dituzte


Bihartik martxoaren 13ra arte, argitalpen-enpresek, profesionalek eta irabazi-asmorik gabeko entitateek Kultura Zuzendaritza Nagusiak onarturiko ediziorako laguntzak eskatzen ahalko dituzte. Bi deialdiak NAOn argitaratu dira gaur, eta 55.000 eta 30.000 euroko zenbatekoa dute, hurrenez hurren.

Lehendabizikoak, argitaletxeei zein profesionalei zuzendutakoak, kultur edukia duten liburuen argitalpena erraztea du xede, lanak betiere jatorrizkoak eta argitaragabeak direla edo aurrenekoz euskara edo gaztelaniara itzulitakoak, paperean nahiz euskarri elektronikoan argitaratutakoak; eta irabazi-asmorik gabeko entitateendako laguntzaren bitartez, izaera artistiko, kultural edo zientifikoko edukiak dituzten liburu, aldizkari edo edizio diskografikoen argitalpena sustatu nahi da, lanak betiere jatorrizkoak eta argitaragabeak izanik.

Diruz lagundutako lanak 2019ko urtarrilaren 2tik azaroaren 22ra arte (biak barne) argitaratutakoak izanen dira, nahitaez.

Argitaletxeendako eta profesionalendako laguntza

Deialdi honetaz profitatzen ahalko dira argitalpen-enpresa guztiak, eta halakotzat hartuko dira merkataritza izaerako entitate pribatuak edo pertsona fisikoak, baldintza hauek betetzen badituzte: profesionalen kasuan, idazleei dagokien 863 motako JEZn alta emanik egotea eta Nafarroan 2018ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik erroldaturik egotea; eta argitaletxeen kasuan, 2018ko urtarrilaren 1a baino lehen eratuta egotea eta helbide soziala eta fiskala Nafarroan izatea.

Argitaletxe edo profesional bakoitzak lau liburu aurkezten ahalko ditu gehienez ere.

Deialdi honetara aurkezten ahalko dira eleberriak, ipuinak, poesia, antzerkia, haur eta gazteentzako literatura, komikia, saiakera eta giza zientziak, Foru Komunitateko bi hizkuntza ofizialetak edozeinetan. Deialditik kanpo utzi dira edozein entitate publikok eta beren erakunde autonomoek enkargatutako argitalpenak, testuliburuak, bidaia gidaliburuak, sukaldaritza liburuak, entziklopediak, hiztegiak, bibliofiliako liburuak, argitalpen mugatuak eta zenbakituak, salgarriak ez diren lanak, agendak, dietarioak eta antzekoak, edo aldizkako argitalpenak, baita xede-hizkuntzan (euskaraz edo gaztelaniaz) argitaratuta dauden lanen itzulpenak, berrinprimatzeak eta berrargitalpenak ere.

Argitaratzeko laguntzak irabazi-asmorik gabeko kultura entitateentzat

Deialdi honetaz profitatzen ahalko dira, estatutuetan kultura helburu duten irabazi-asmorik gabeko entitateak, legez 2018ko urtarrilaren 1a baino lehen eratuta badaude eta helbide soziala eta fiskala Nafarroan baldin badute.

Baztertuta gelditu dira toki erakundeak eta hauen erakunde autonomoak, entitate publiko enpresarialak; Nafarroako Foru Komunitateko toki erakundeek nagusiki partaidetutako fundazioak eta sozietate publikoak; sindikatuak eta entitate korporatibo profesionalak, eta deialdi honen helburuko proiektuak gauzatzeko Nafarroako Gobernuaren 2019ko aurrekontuetan kontu-sail izenduna duten entitateak.

Proiektu bakoitzerako dirulaguntzaren zenbatekoa ez da izango, ezein kasutan, onarturiko aurrekontuaren % 70 baino handiagoa, ezta 4.000 eurotik gorakoa ere entitate bakoitzeko.

Diruz lagundutako obrei dagokienez, deialdi honen ondorioetarako ez dira argitalpen artistiko, kultural edo zientifikotzat hartuko kultura edo eskola buletinak, ikuskizunen gidak, urtekariak, auzo aldizkariak, katalogoak edo antzekoak, entitate publikoek zein beren menpeko erakunde autonomoek enkargaturiko argitalpenak, urteko aleen guztizko espazioaren %30etik gora publizitateari uzten diotenak, edota beste argitalpen baten gehigarri edo ale berezi gisa edo harekin batera eskaintzen diren argitalpenak.

Halaber, ezin izango dira diruz maiztasun egonkorra ez duten aldizkako argitalpenak, web-orriak, egileen nahiz haien lanen zabalkunderako erabiltzen diren argitalpenak, erakusketetako katalogoak, kultur objektu bat sortzeko erabiltzen diren material edo bitarteko teknikoei buruzkoak direnak nagusiki zein kultur jardueraren sektore bakoitzeko profesionalen gaiak gehienbat lantzen dituztenak, berrinprimatzeak, berrargitaratzeak eta argitaratutako obren itzulpenak.

Eskarien aurkezpena nahitaez telematikoki egin beharko da, Nafarroako Gobernuaren atariko zerbitzuen katalogoaren bitartez, eta horretarako, ziurtagiri digitala edo NAN+PIN sistema erabili beharko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa