(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua indarkeriaren biktimak diren emakumeentzat Harrera Baliabideen eredu berria lantzen ari da osteguna, 2019.eko otsailak 21


Arreta-proposamena egiteaz arduratuko den profesionalen lantaldea bultzatu du


Lan-taldearen bilera NBIren egoitzan.

Lan-taldearen bilera NBIren egoitzan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez, lan-talde bat bultzatu du indarkeriaren biktimak diren emakumeentzako Harrera Baliabideetarako arreta-eredu berriari buruzko proposamena hausnartzeko, aztertzeko eta egiteko.

Arreta-eredu berria egiteko era horretako baliabideak ebaluatu beharra izan zen emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan Nafarroan dauden baliabideen eta zerbitzuen lehen ebaluaziotik ateratako ondorioetariko bat; ebaluazioa 2017an zehar egin zuen Exekutiboak.

Lan-taldea honako hauek osatzen dute: indarkeriaren biktimak diren emakumeentzako baliabideen kudeaketan, esku-hartzean eta koordinazioan erantzukizuna duten profesionalek; emakumearen eta gizarteratzearen eremuan kudeaketan eta esku-hartzean ezagutza eta esperientzia duten profesionalek; babesik gabeko eta emakumearen aurkako indarkeriako familia-testuinguruetan adin txikikoak artatzeko profesionalek; eta eremu akademikoko profesionalek, hots, generoan eta emakumeen aurkako indarkerian espezializazioa dutenek.

Lan-prozesua

Lan-taldea, NBI buru duela eta Lagunduz Taldearen laguntza teknikoaren babesarekin, harrera-baliabide ereduaren funtsezko gaiak aztertzen eta hausnartzen hasi da; eredu horrek biktimek eta haien seme-alabak dituzten premiei erantzuna eman beharko die, eta 14/2015 Foru Legearen printzipioetara eta horren Jarduera Planera ere egokitu beharko du emakumeenganako indarkeriaren kontra aritzeko.

Gainera, Estatuko beste autonomia erkidegoetako eredu berritzaileak ezagutzeko lanean ari dira. Taldeak Harrera Baliabideen eredu berri baterako adostutako proposamena egingo du, eta, bertan, honako hauek bezalako funtsezko alderdiak sartuko dira: baliabidearen kokapena, eraikinaren ezaugarriak, erabiltzaileak, baliabide-motaren eta egonaldien arabera behar den plaza-kopurua, arreta integralerako emandako zerbitzuen zorroa, profesionalak eta kudeaketa-mota.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa