(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nekazaritzako elikagaien hogeita hamar bat enpresak nazioartekotzen laguntzeko ildoei buruzko informazioa jaso dute osteguna, 2019.eko otsailak 21


Nafarroako Gobernuak eta Nekazaritzako Elikagaien Nafarroako Klusterrak (Nagrifood) antolatu dute jardunaldia, eta, besteak beste, nazioartean esperientziarik ez duten enpresei autodiagnostikoa egiten laguntzeko saio bat izan du


Informazio-jardunaldiaren irudia.

Informazio-jardunaldiaren irudia. ( irudia handitu )

Gaur, osteguna, nekazaritzako elikagaien sektoreko Nafarroako hogeita hamar bat enpresa Nafarroako Gobernuak eta Foru Komunitateko beste eragile batzuek nazioartekotzen laguntzeko eskaintzen dituzten ildoei buruzko informazio-saio batean izan dira. Gobernuak eta Nekazaritzako Elikagaien Nafarroako Klusterrak (Nagrifood) antolatu dute topaketa, eta ICEXek, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberak eta Nafarroako Unibertsitateko Enterprise Europe Network sareak hartu dute parte.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusi Izaskun Goñik egin du ongietorria, eta nabarmendu du nekazaritzako elikagaien sektoreak pisu handia duela Nafarroa nazioartekotzen, baita eginkizun garrantzitsua ere kanpo-merkatuetako aitzindari gisa. Goñik Nafarroako enpresei bonu-sistema baten bidez laguntzeko Gobernua martxan jartzen ari den neurri berriak ezagutarazi ditu. Hain zuzen ere, aurtendik aurrera, Nafarroako Gobernuak ETEei nazioartekotzen laguntzeko hiru bonu eskainiko ditu, lehendik martxan dituen ekintzekin batera: brexit bonuak, brexit-era egokitzeko plana prestatzeak dakartzan kostuak finantzatzeko; nazioartekotzeko bonuak, nazioartekotzeko online plan bat diseinatzeko eta martxan jartzeko kostua ordaintzeko; eta hirugarren bonu batzuk, beste gastu batzuk ordaintzeko (esaterako, nazioartekotzeko plan bat garatzea, kanpo-merkataritzako lanak egiteko langileak azpikontratatzea, edo nazioarteko merkataritzan trebatzea).

Jarraian, eragileek nazioartekotzen laguntzeko dituzten ildoak azaldu dituzte. Hauek hartu dute parte: Miren Ausín, Nafarroako Gobernuko Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendaria; Gloria Cruz, ICEX Navarrako sektore-burua; Ana Cañada, Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberako Nazioarteko Merkataritzako arduraduna; eta Sergio Pérez, Nafarroako Unibertsitateko Enterprise Europe Network sareko proiektu-kudeatzailea.

Autodiagnostikoa egiteko tailerra

Ondoren, izena eman duten enpresek esportazioaren inguruko autodiagnostikoa egiteko tailer batean hartu dute parte. Hain zuzen ere, nazioarteko esperientziarik batere ez duten edo ia ez duten sektoreko 12 enpresak nazioartekotzeko indarrak eta ahuleziak detektatzeko saio batean parte hartu dute; saio horretan, atzerrira ateratzen hasteko edo horretarako arrakasta-berme handiagoa izateko gomendioak jaso dituzte.

Esportazio-sektorea

Gaur egun, nekazaritzako elikagaien Nafarroako 500 enpresak baino gehiagok esportatzen dituzte urtero beren produktuak beste herrialde batzuetara. 2017an, Nafarroak 1.200 milioi euro saldu zituen nekazaritzako elikagaien bidez. 2018ko urtarriletik azarora bitartean, antzeko kopuruak erregistratu ziren: 551 esportatzaile eta 1.131 milioi euroko salmentak.

Helburuko herrialdeen arabera, Nafarroako enpresek herrialde hauetan saltzen dute gehien, ordena horretan: Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Portugal eta Alemania. Nafarroako produktu gehien inportatzen dituzten Europako Erkidegotik kanpoko herrialdeak Ameriketako Estatu Batuak, Maroko, Txina eta Mexiko dira.

2017-2020 aldirako Nafarroako Nazioarteko Planaren barruan, eta S3 Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren ildo beretik, nekazaritzako elikagaien sektoreak harentzat lehentasunezkoak diren merkatuen babesa du batez ere: Txina, Ameriketako Estatu Batuak, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, India eta Mexiko. Nazioarteko Planaren barruan, misio komertzial eta instituzional batzuk egin dira sektore hau hainbat herrialdetan sustatzeko; besteak beste, Txinan (2018ko maiatza), Ameriketako Estatu Batuetan (2017ko ekaina eta 2018ko abendua), Indian (2017ko azaroa eta 2018ko iraila) eta Mexikon (2018ko urria).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa