(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Epea ireki da Gazteriako Parte-hartze bidezko 2019 Aurrekontuetarako proposamenak aurkezteko ostirala, 2019.eko otsailak 22


Nafarroako gazteek hiru proiektu hautatuko dituzte bozketa bidez; proiektuek 30.000 euroko finantzaketa jasoko dute NKGIren eskutik


Parte hartzeko Aurrekontuen aurreko edizioko "Sadar conecta" proiektua. ( irudia handitu )

Gaurtik martxoaren 22ra bitarte aurkez daitezke Gazteriako Parte-hartze bidezko 2019 Aurrekontuetan parte hartzeko proposamenak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak (NKGI) sustatuta.

Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuak hirugarren urtez jarraian onartu du deialdia 30.000 euroko finantzaketarekin, hiru proiektu gauzatzen laguntzeko. Proiektuak bozketa bidez hautatuko dituzte Nafarroako gazteek, eta NKGIk kudeatuko ditu proposatu dituzten pertsonekin batera.

Modu horretan, Parte hartzeko Aurrekontuak gazteak proiektuaren garapen-maila guztietan inplikatzeko aukera ematen duen erreminta bilakatu dira, definiziotik hasi eta ebaluaziora bitarte. Aurrekontu horien oinarrizko printzipioak Nafarroako Gobernuaren II. Gazteria Planean oinarritzen dira, eta prozesu plurala, askotarikoa, eskuragarria eta berdintasunezkoa eratu nahi dute, modu argian eta gardenean hedatua; bertan, Nafarroako gazteen iritziak kontuan hartu dira.

Proposamenak

Proposamenak aurkeztu ditzakete Nafarroan erroldatutako 14 eta 30 urte arteko gazteek nahiz gazteekin lan egiten duten eta Foru Komunitatean erregistratuta dauden irabazi asmorik gabeko elkarteek edo erakundeek.

Aurkezten diren ekimenak berriak izango dira eta gazteen segmentu osora irekiak, segmentu horretan eragina izan behar dute epe ertain eta luzera, eta honako arlo hauetako proiektuek osatuko dituzte: parte-hartzea, prestakuntza, kultura, berdintasuna, gizarteratzea, gazteriari buruzko azterketak, e.a. Gainera, izaera soziala eduki behar dute, eta gazteentzat izango dira.

Ez dira onartuko inbertsio-proposamenak (obrak) edota ondasunak eskuratzekoak.

Hiru proiektutako bakoitzaren gauzatze-aurrekontua ezingo da 9.500 eurotik gorakoa (BEZ barne) edo 6.000 eurotik beherakoa (BEZ barne) izan. Horrez gain, proiektuaren proposamena egiten duten pertsonek edo erakundeek konpromisoa hartu beharko dute kudeaketan parte hartzeko, proiektuaren segimendu eta ebaluazio batzordean parte hartuaz. Horren jarduerak NKGIk garatu eta gauzatuko ditu.

Proposamenak 2019ko abendua amaitu baino lehen burutuko dira.


2018ko Aurrekontu parte-hartzaileen Infoday NavarrEsports proiektua ( irudia handitu )

Aurkezteko epea eta modua

Proposamenak NKGIren web orrialdearen bitartez aurkeztuko dira (www.deporteyjuventudnavarra.es), Aurkeztu zure proposamena atalean, Parte hartzeko Aurrekontuak sekzioaren barnean. Proiektuak aurkezteko epea martxoaren 22ko 23:59an amaituko da.

Epea itxi ondoren, ebaluazio-batzordeak aurkeztutako ekintzak aztertuko ditu, eta gazteen bozketaren esku utziko ditu oinarrietan adierazitako baldintzak betetzen dituztenak.

Proposamenen bozketa on-line egingo da NKGIren web orrialdean, eta bi asteko epean irekita egongo da. Bozketan parte hartzen duten gazteek hautatutako proiektuetariko bat hautatu ahal izango dute soilik. Bozketaren emaitza NKGIren web orrialdearen bidez jakinaraziko da, eta pertsonalki horren berri emango zaie proposamen irabazleak aurkeztu dituztenei.

Informazio xehatu guztia eta Parte hartzeko Aurrekontuen proiektuaren oinarriak ondorengo estekan kontsulta daitezke.

2018an bozketa bidez hautatutako proiektuak

Parte hartzeko Aurrekontuen 2018ko deialdian, sei proposamen aurkeztu ziren, eta horietatik hiru bozketa bidez hautatu ziren. Hona hemen gauzatutakoak:

- Nafarroako gazteriaren autoenplegua sustatzeko azterketa, biztanleria gazteak autoenplegua nola ikusten duen ezagutzeko, eta erremintak eta etorkizuneko hobekuntza-jarduerak, Nafarroako gazteen artean autoenplegua sustatzeko Ibilbide-orria egiteko helburuarekin.

- “Sadar Conecta, sormen-topaketak Sadar ibaia ezagutzeko eta hobetzeko”. Proiektuaren helburua izan da natura eta hiriko ibaia biztanleriarengana hurbiltzea, sentsibilizatu eta ingurumenarekiko errespetua defendatze aldera.

- Infoday NavarrEsports, hedapen-jardunaldia eSports-ak zer diren ezagutzera emateko; modu horretan, hitzaldiak egin ziren lanbide eta prestakuntza irteeren inguruan, bideojokoen inguruko mitoen eta esperientzien gainean eta emakumeak arlo horretan duen presentziaren inguruan. Jardunaldia osatzeko, txapelketak egin ziren.

Burututako hiru proiektutan, 400 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte.

Informazio guztia hemen.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa