(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NOGek Gaixotasunari Lotutako Desnutrizioa, GLD, ospitaleratutako gaixoengan aztertzeko estatu-azterketa koordinatzen du ostirala, 2019.eko otsailak 22


Proiektuan bost komunitate autonomok parte hartzen dute, eta Estatuan 1,7 milioi pertsona heldu kaltetzen dituen patologia horri buruzko ezagutza gehitzeko neurriak ezarri ahal izango dira


NOGeko Nutrizio Klinikoko Atala. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitale Guneko (NOG) Nutrizio Klinikoko Atalak, otsailean zehar, estatu-mailako azterketa bat koordinatzen du, gaixo ezberdinak ospitaleratuta daudenean Gaixotasunari Lotutako Desnutrizioaren tamaina aztertzearren. Ekimenean, SeDREno izenekoan (Semana DRE norte, iparraldeko GLD astea), 5 komunitate autonomotako –Nafarroa, Euskal Autonomia Erkidegoa, Asturias, Kantabria eta Errioxa- 17 ospitale-zentrok parte hartzen dute, eta helburua da gaixoen artean ezagutza-maila areagotzea eta arreta medikua hobetzea.

Azterketan zehar, gaixoak ausaz hautatuko dira, eta GLD baheketak egingo dira ospitaleratu eta 24 ordura; halaber, gaixoek arrisku horren inguruan duten ezagutza baloratuko da; eta haien bizi-kalitatean duen eragina ere aztertuko da. Modu horretan, proiektuaren bitartez, ospitaleratzean GLDeren tamaina ezagutu ahal izango da eta komunitate autonomo ezberdinetako tamaina ezberdineko eta zuzkidura profesional askotariko zentroen artean konparatu. Behin datu erreal horiek bilduta, ondorengo analisiari esker beharrezko neurriak ezarri ahal izango dira biztanleriak patologia gehiago ezagutu dezan eta arreta hobea eskaintzearren Lehen Arretan nahiz ospitale-mailan.

SeDREno proiektua "Alianza Más Nutridos” Itunak babesten du; bertan, 9 sozietate zientifiko, Erizaintzako Kontseilu Orokorra eta Farmazeutikoen Elkargo Ofizialen Kontseilua nahiz Gaixoen Itun Orokorra biltzen dira.

Lan honekin (NOGek parte hartzen duen bigarrena), duela 10 urte PREDyCES azterketaren bitartez lortutako datuak eguneratuko dira; azterketa hartan, Virgen del Camino Ospitale zaharretik ateratako kopuruak aztertu ziren. Orduan, ospitaleratutako gaixoen %23,7ak desnutrizio-arriskua aurkeztu zuten ospitaleratzean.

Funtsezkoa da diagnostiko goiztiarra

GLDek 1,7 milioi pertsona helduri eragiten die Estatuan; hau da, biztanleriaren %4,4. Ospitaleratutako lau gaixotatik batek desnutrizioa du ospitaleratzean, eta baldintza hori okertu daiteke ospitalean dagoen bitartean. Ospitaleratzean desnutrizioa diagnostikatzen zaien gaixoen batez besteko egonaldia bi aldiz handiagoa da; adin aurreratuko gaixoei dagokienean, batez besteko egonaldia hiru egun luzatzen da.

Beraz, nagusitasun handiko eta kostu altuko osasun-arazoa da, eta diagnostiko goiztiarra egitea funtsezkoa da laguntza-maila guztietan partekatu ahal izateko zaintza nutrizionalen plana ezartzeko. Hori dela-eta, komunitate autonomo guztietan, goiz detektatzeko eta tratamendu egokia egiteko jarduera-arloko protokoloak eta neurriak areagotzen ari dira.

Europako osasun-estrategia

GLD morbilitatea (infekzioak, josturen dehiszentzia, hausturen finkatzearen atzerapena, e.a.) gehitzearekin lotzen den gaixotasuna da, ospitaleko egonaldia luzatzen du, eta berriz ospitaleratzeko tasa, heriotza-tasa eta horrekin lotutako kostuak gehitzen ditu.  Detekzio goiztiarra eta prebentzioa funtsezkoak dira gaixoaren pronostikoan eta baliabideen kontsumo egokian; horrela, gainera, kostu soziosanitarioak aurrezten dira.

NOGeko Nutrizio Klinikoko Atalak GLDearen aurka borrokatzeko burututako jarduerak Europar Batasunaren osasun-estrategian sartzen dira: “Together for health: a Strategic Approach for the EU 2008-2013”. Ildo estrategiko horiek EBeko Ministroen Kontseiluak Ospitaletako Elikadura eta Nutrizio Zaintzari buruzko Ebazpenean (2003an argitaratua) proposaturiko gomendioak jarraitzen dituzte. Bertan, agerian utzi ziren ospitaletan desnutrizioak eskaintzen duen larritasuna nahiz horren prebentziora eta tratamendura bideratutako neurriak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa