(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2019an Gobernuak 1,1 milioi euro emango dizkie Nafarroako telebistei beren edukiak ekoitz ditzaten ostirala, 2019.eko otsailak 22


Operadorearen arabera, Navarra TV telebista autonomikoak 573.662,11 euro jasoko ditu, eta tokiko lau telebistak ere jasoko dute dirua: Xaloa TB-k, 270.000 euro; Hamaika TB-k, 181.035 euro; Iruindarra TB-k, 45.605,95 euro; eta Zona Media TV-k, berriz, 29.696,94 euro


Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak ikus-entzunezkoak ekoizteko Nafarroako telebistei zuzendutako 2019ko deialdia ebatzi du eta, guztira, 1,1 milioi euro emango ditu. Honela ebatzi da deialdia: Navarra TV telebista autonomikoak 573.662,11 € jasoko ditu guztira; Iruñerako tokiko TDT lizentzien hiru titularrek ia beste milioi-erdi bat banatuko dute beren artean (alegia, 496.640,95 euro: Xaloa Telebista-k 270.000 € jasoko ditu; Hamaika Telebista-k, 181.035 €; eta Iruindarra TB-k, berriz, 45.605,95 €); eta, azkenik, Tafallarako tokiko TDT lizentzia duen titular bakarrak, Zona Media TV-k, 29.696,94 € jasoko ditu.

Bost telebista-operadore horiek 19 programa ekoizteko eta emateko jasoko dituzte laguntzak; hain zuzen ere, programak ekoizteak duen kostuaren % 50 ordaintzeko. Hortaz, guztira, 2,2 milioi euro inbertituko dira ikus-entzunezkoetan ekitaldi honetan.

Navarra TV-k, operadore autonomiko bakarrak, lau programatarako jasoko du diru-laguntza: La muga magazina (350.000 €); Zona Mixta kirol-albistegia (123.662,11 €); eta beste bi proposamen (bata, gastronomiakoa: Los fogones del Reino; eta bestea, Nafarroako jendeak eta tokiak ezagutzekoa Tiramillas. 50.000na euro).

Tokiko operadoreei dagokienez, Xaloa Telebista-k jasoko du laguntza handiena deialdi honetan (alegia, 270.000 euro), erabat euskaraz emango den programazio baterako: Nafarroako hiriburuari buruzko magazinak, Negudaberriaroa eta Udaurriaroa (50.000na euro); Pirinioak bi alde telesaila (75.000 €), Nafarroako Pirinioetako eta mugaren beste aldean dauden Pirinio Atlantikoetako herriak ezagutzeko eta hurbiltzeko programa; eta ikus-entzule sektorialei zuzendutako hiru proposamen (Euskal City, euskara modu atseginagoan ikasteko: 25.000 €; Nafarroako tontorrak, Nafarroako gailur garai eta interesgarrienen bidez Nafarroako geografia eta jendeak ezagutzeko: 50.000 €; eta Nafarrak munduan, lanagatik edo bizipenengatik gure mugetatik harago bizitzera joaten diren nafarrak ezagutzeko programa: 20.000 €).

Iruñeko tokiko TDT mugapenetik irten gabe, tokiko beste operadore batek, Hamaika Telebista-k, 181.035 €-ko laguntza publikoa jasoko du hauek ekoizteko: memoria historikoko telesail bat, Hezurren memoria (81.035 euro); Nafarroako gaurkotasun-albisteak emakumeen ikuspegitik aurkezteko proposamen bat, emakumeak protagonista dituena, Lotsagabe (50.000 euro); eta Nafarroako hiriburuan eta haren hiri-ingurunean bizi direnen ikuspegi ekologikoa eta baratze-aukerak aztertzen dituen programa bat, Hiri-baratzea (50.000 euro).

Azkenik, tokiko beste bi operadorek ere jasoko dute laguntza deialdi honetan. Hala, Iruindarra TB telebistak, Nafarroako hiriburuaren mugapeneko Abian Media, S.L.ren operadorearen marka komertziala denak, 45.605,95 euro jasoko ditu Iruñean barna tokiko magazina ekoizteko. Bestalde, Tafallako mugapenerako lizentzia duen Zona Media TV tokiko operadoreak 30.000 euro inguruko laguntza publikoa jasoko du bere parrillako programa hauek ekoizteko: Este es mi oficio (6.656,59 €), lanbide tradizionalei buruzkoa; Objetivo comercio (6.566,45 €), merkataritza tradizionala eta bertakoa ezagutarazten dituena; Ocurrió en la Zona Media (5.401,55 €), tokiko magazin bat; eta Conocidos por conocer (5.067,62 €), eskualdeko herritar famatuak ikus-entzuleengana hurbiltzen dituena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa