(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ireki da landa-saltokien modernizazio-programan izena emateko epea astelehena, 2019.eko otsailak 25


Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak 2018ko programan parte hartu zuen saltokietako bat bisitatu du Erratzun


Ikus argazki oina informazioaren bukaeran. ( irudia handitu )

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak abian jarri du Landa Merkataritza Programaren bigarren edizioa, saltokian bertan egiten den aholkularitza pertsonalizatuko plana, non 2.500 biztanletik beherako herrietan kokatutako elikadura-saltokiek parte har dezaketen. Deialdi honetan interesa duten saltokiek martxoaren 15era arte dute eskaera egiteko epea.

Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak, Maitena Ezkutarik, Altxuko Denda bisitatu du Erratzun, 2018ko dinamizazio-programan parte hartu zuen saltokietako bat. Koldo Uribek, saltokiaren arduradunak, ostiral ekonomikoetan aurkeztu du berriki bere esperientzia eta bere hitzetan balantze “oso positibo eta aberasgarria” egiten du prozesuan izan duen parte-hartzeaz. Uriberen esanetan, ekimenak bere negozio-aukerak zabaldu ditu publiko potentzialarekiko. Erratzuko bizilagunei eskaintzen dien zerbitzua optimizatzeaz gain, herria bisitatzen duten pertsonak erakarri nahi ditu. “Online daukadan presentzia hobetu behar dudala ikusarazi didate, eta teknologiek negoziorako eskaintzen dizkiguten aukerak probestu behar ditudala”, azaldu du Uribek.

Errentagarritasuna eta bizimodua hobetzea

Laguntza- eta prestakuntza-programa apirilaren 1ean hasiko da eta zazpi saltokiri emango die laguntza gehienez. Parte-hartzeari buruzko informazio gehiago jasotzeko eskuragarri daude www.comercio.navarra.es webgunea, CEINen helbide elektronikoa edo 848 42 60 00 telefono-zenbakia.

2018an bezala, landa-saltokien berritze- eta modernizatze-proposamenak azken helburu bat du xede: saltokiaren errentagarritasuna eta saltzailearen bizimodua hobetzea.

Proposamena 2.500 biztanle baino gutxiagoko herrietan kokatutako saltokien titularrei dago bideratua, tokikoaren balioaren alde egiten dutenak eta egungo negozio-eredua aldatu edo hobetzeko beharra daukatenak. Arreta pertsonalizatua eskaintzen zaie saltokian bertan, CEIN enpresa publikoko teknikarien eskutik eta garapen-agentzia desberdinen kolaborazioarekin.

Prozesua negozio bakoitzerako azterketa pertsonalizatutik abiatzen da eta prestakuntza espezializatua, jarduketen ezarpenen jarraipena eta emaitzen azken balorazioa eskaintzen ditu. Horretarako, negozioaren pertsona titularraren konpromiso argia eskatzen da prozesu osoan zehar.


Vicuña, Ezkutari eta Otondo, Xorroxineko informazio-taularen aurrean. ( irudia handitu )

Programak eskainitako prestakuntza-jarduerak aurrez identifikatutako beharretara egokitzen dira, bai saltokia kudeatzen duten pertsonentzako, bai inguruko garapen-agenteentzako ere. Jarduera horiek komunikazioaren, marketin bisualaren, salmenten eta analisi ekonomikoaren eremuetan kokatzen dira.

Xorroxin: jardun duala

Turismoaren ikuspuntutik erakargarriak diren herrietan, Altxuko Dendaren kasuan bezala, lan-ildo berriak ireki eta turistak erakartzera animatzen du programak, turismo-espazioetako hobekuntzak probesteko
Erratzuko saltokiaren kasuan, aholkularitza eman zaio saltokiaren jabeari Xorroxineko ur-jauzia bisitatzeko asmoz herrira iristen diren turistak nola erakarri jakiteko, eta baita saltokiaren seinaleztapena hobetzearen beharrari buruz ere, ikusgarriago ager dadin. Aktibo turistiko hobe batek, hala, negoziorako publiko potentzial handiagoa ekarriko du.

Nafarroako Gobernuak Xorroxineko ur-jauziaren kasuan, Baztango Udaletxeak 2017. eta 2018. urteetan egindako jardunen kostuaren erdia lagundu du diruz, Gorostapoloko auzoa jendez arintzeko helburuarekin.

Ur-jauzia bisitatzeko ibilbide berri bat egin da eta horretarako mozketa egin behar izan da trazatuaren parte batean, bidea irekitzeko. Gainera, erortze-arriskuan zeuden zuhaitzak moztu behar izan dira eta informazio-panel berri bat eta informazio-seinaleztatze berriak instalatu dira herri-erdigunean.

Hori eginda, 7,4 kilometro luze den ibilbide zirkularra osatu da. Aurrekoa baino zertxobait luzeagoa da egungo ibilbidea, baina hiri-erdigunetik pasatzeko aukera ematen du eta egokia da pertsona guztientzako.

Turismo Zuzendaritzak, gainera, ikerketa gauzatu zuen 2017an Xorroxinen bertan, jendeketa, bisitarien profila eta big data aztertuz. Informazioa eta turisten iritziak jaso ziren, inguruaren antolamendu eta kudeaketa jasangarrirako behar ziren neurriak hartzeko. Azterketa horren osagarri gisa, eta Nafarroako Turismo Zuzendaritzak hala eskatuta, Baztango Udaletxeak ur-jauziaren ibilguaren etorkizuneko kudeaketari buruzko bideragarritasun-plan bat eskatu zuen. Plan horretan partaidetza-prozesu bat gauzatu zen, herriko biztanleen iritziak jasotzeko. Gainera, ur-jauziaren zama-gaitasunaren proba pilotu bat egin zen abuztuaren 13an, herriko 60 boluntarioren parte-hartzearekin.


Argazki oina: ezkerretik eskuinera,  Baztanengo alkate Joseba Otondo; Koldo Uribe; Maitena Ezkutari; eta  Merkataritza Antolamendu eta Artisautza eta Laguntza Ekonomikoen atalako Juan Carlos Vicuña. 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa