(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Carlos Hernández Sáezek Navarrabiomeden ikertzen jarraituko du Roche Farma Espainiaren ‘adituen ihesari stopa’ bekari esker astelehena, 2019.eko otsailak 25


Immunoterapiak minbiziaren eta bereziki birikako minbiziaren aurka izan dezakeen erabileraren alderdi desberdinak ikertuko ditu Navarrabiomeden


Ezkerretik eskuinera, Lasa, Hernández, Palomanes eta Gabilondo, beka emateko unean. ( irudia handitu )

Gaur egin da Navarrabiomeden, proiektuak garatzeko baliabiderik ezagatik atzerrira joan behar duten ikertzaile espainiarren talentuari atxikitzeko Roche Farma Espainiak abiarazitako ‘Adituen Ihesari Stop’ deritzon beka berri bat emateko ekitaldia.

Ekitaldian izan dira Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko zuzendari nagusi Luis Gabilondo, Navarrabiomedeko zuzendari Iñigo Lasa eta Roche Farmako Regional Access & Business arloko zuzendari Mónica Palomanes, Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroko Immunomodulazio Unitatean lanean diharduen Carlos Hernández doktore ondoko ikertzaileari beka emateko.

‘Adituen Ihesari Stop’ deritzon ekimenaren bitartez, Roche Farma Espainiak berrikuntza bultzatzen du tokiko osasun eremuan. Carlos Hernández ikertzailearen esanetan, beka honek lanean jarraitu eta ikerketa-karrera aurrera bultzatzeko aukera eman dio, eta laguntza hori jaso ezean, beste irtenbide profesional batzuk aztertu edo atzerrira ikertzera joan beharko zukeen.

Carlos Hernándezek adierazitakoaren arabera, “Rocheren ekimenari esker, ikertzaile askok Espainian jarraitu ahalko dute, eta honek gizartearen mesedeko ikertzaile-sarea sortzen lagunduko du”.


Saritua, agintariak eta Rocheren ordezkaria, bekaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Abangoardiako ikerketa: minbiziaren aurkako immunoterapia

Carlos Hernández ikertzaile dabilen Immunomodulazio Unitateak era koordinatuan lan egiten du Nafarroako Ospitaleguneko Onkologia Medikoko Zerbitzuarekin. Unitate honetan, garrantzi handiko lana egiten ari da paziente onkologikoen tratamendurako immunoterapien garapenaren inguruan.

Tumorea garatzen denean, minbiziaren zelulek sistema immunitarioa inhibitzen dute, eraso egin ez diezaien. Ildo horretan, sistema immunitarioa berraktibatzea da immunoterapiaren helburua, tumoreari berriz ere eraso egin diezaion, erabat desegin arte. Immunoterapiari erantzungo dioten pazienteak identifikatzeko biomarkadoreak garatzea da laguntza jaso duen zientzialariak garatu beharreko ikerketaren ardatza, horrelako tratamenduek beste pazienteegan duten eraginik ezaren kausak ikertzeaz gain.

Momentuz, ikerketa birikako minbiziari zuzendu zaio, baina beste tumore mota batzuetan ere aplika daiteke.

Adituen Ihesari Stop bekak

Adituen Ihesari Stop deritzen beken bitartez, Rochek ikerketa sustatzea xede duten doktore aurreko eta doktore ondoko proiektuen finantzaketa bultzatzeko tresna bat jarri du autonomia-erkidegoetako osasun departamentuen eskura.

Beka hauek 60.000 euroko diru-kopurua atxikia dute 18 hilabeteko epealdirako, eta proiektuarekin bat egindako autonomia-erkidegoetako osasun erakundeek kudeatzen dituzte, Roche Farmaren eta osasun erakunde bakoitzak izendaturiko entitatearen arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez. Orain arte, honako autonomia-erkidego hauek atxiki zaizkio lankidetza-formula honi: Andaluzia, Aragoi, Balear Uharteak, Kanariar Uharteak, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Katalunia, Valentziar Komunitatea, Madrid, Murtzia, Nafarroa eta Euskadi.

Horren harira gogoratu behar da beka hauek ikertzaile-sare baten sorrera sustatu dutela Espainian. Egun, kualifikazio goreneko gazte askok ez dituzte aukerarik onenak aurkitzen geure artean. Egoera honi erantzun eraginkorra ematea da ekimen honen xede nagusia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audio del becado Carlos Hernández .mp3
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa