(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pasa den apirilaren 20tik Autonomia eta Mendekotasun Arretarako Sistemaren zentro eta zerbitzuetan lan egiteko 541 gaikuntza profesional daude astelehena, 2019.eko otsailak 25


Azken bi hilabeteotan, zaintzaile profesionalak kontratatzeko laguntza berriaren ostean, eskaerak % 68,25 igo dira


Apirilaren 20an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean 1653/2018 Ebazpena argitaratu zen, Mendekotasun Arretarako Sistemaren zentro eta zerbitzuetan lan egiteko gerokultore, zaintzaile, etxez etxeko laguntzaile eta laguntzaile pertsonaleko kategorietan ezohizko eta behin-behineko gaikuntzarako prozesuaren onarpenekoa, pasadan urriko Gizarte Zerbitzuen Lurralde Kontseiluaren Akordioarekin bat etorriz.

Araudia indarrean sartu zenetik otsailaren 11ra arte 541 gaikuntza igorri dira, eta horietatik 457 ezohizko gaikuntzak dira. Gaikuntzak, kategorien arabera xehakatuta, hauek dira: % 59 (318) etxez etxeko laguntzaileak, % 28 (152) gerokultoreak, 66 desgaitasunen bat duten pertsonen zaintzaileak eta 5 laguntzaile pertsonal.  Gaikuntza horien % 94 emakumeei dagozkie.

Gainera, azkeneko bi hilabeteotan eskaerak izugarri igo dira, batez ere etxez etxeko laguntzaileei dagokionez. Kategoria horretan emandako gaikuntzak % 68,25 igo dira aurreko 6 hilabeteetan igorritakoekin alderatuta. Zaintzaile profesionalak kontratatzeko laguntza berria indarrean sartzearekin batera gaikuntza-eskaerak areagotu dira, prestazio berri honetarako kontratatzen den pertsonaren gaikuntza profesionala egiaztatu behar baita nahitaez, ematen den zerbitzuaren kalitatea ziurtatzeko. Azken 10 egunetan soilik 126 gaikuntza berri igorri dira.

Ezohizko gaikuntzak lanbide-kategoria horietako batean lan egiten duten pertsonen esperientzia aitortzen du, baldin eta azken 12 urteetan 2.000 ordu lan egin badute gutxienez, edo, gutxienezko esperientzia hori lortu gabe, lan egin eta lanbide-gaitasunekin zerikusia duten 300 prestakuntza-ordu gutxienez egiaztatzen badituzte. Modu horretara, lurralde nazional osoan lan egiteko gaikuntza lortuko dute. Akordioaren arabera esperientzia hori 2017ko abenduaren 31a baino lehen eskuratu beharra zegoen. Era berean, 2017ko abenduaren 31n sektorean lan eginagatik ezohizko gaikuntzarako behar diren ordu eta/edo prestakuntza ez dituzten horientzat behin-behineko gaikuntza ezarri zen. Behin-behineko gaikuntzak lurralde nazional guztirako balio du, baina eskatzaileak 2022ko abenduaren 31ra arte egiten diren ebaluazio-prozesuetan parte hartzeko eta laneko esperientzia egiaztatzeko edo dagozkion profesionaltasun-ziurtagiriei lotutako prestakuntza burutzeko konpromisoa hartu behar du.

2017ko abenduaren 31n sektorean esperientzia egiaztatzen dutenek (lan egindako orduak) etxez etxeko laguntzaile, gerokultore, zaintzaile edo laguntzaile pertsonal kategorietan, Nafarroako Autonomia eta Mendekotasun Arretarako Agentzian gaikuntza eska dezakete (Gonzales Tablas kaleko 7 zenbakian), web-orriko eskaera-eredua eta eskatutako baldintzen egiaztagiriak aurkeztearen bidez, inprimakian agertzen den eran.


Gaur egun, 2019ko otsailaren 11n,  Nafarroako erakundeetan eta etxez etxe desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko profesionaltasun-ziurtagiriarekin 3.787 pertsona daude: 3.151 pertsona erakundeetan desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko eta 636 etxez etxe arreta emateko.

NLk arreta soziosanitarioko 44 ikastaro eskainiko ditu

Aurten, pertsona gaituen kopurua areagotzeko xedez, Nafar Lansarek (NL) arreta soziosanitarioko 44 ikastaro eskainiko ditu Iruñean, Lizarran, Tuteran, Tafallan eta Azkoienen. Guztira 660 plaza izango dira, 422 langabeei eta 238 lanean ari direnei zuzendutakoak:

Langabeentzat  27 ikastaro, honela banatuta:

-11 ikastaro Iruñean: 8 ikastaro lehenengo seihilekoan eta 3 ikastaro bigarrenean.

-6 ikastaro Lizarran: 4 ikastaro lehenengo seihilekoan eta 2 ikastaro bigarrenean.

-6 ikastaro Tuteran: 5 ikastaro lehenengo seihilekoan eta 1 ikastaro bigarrenean.

-4 ikastaro Tafallan: denak lehenengo seihilekoan.

Lanean ari direnentzat, berriz, 17 ikastaro aurreikusi dira: 12 ikastaro Iruñean, 4 ikastaro Tuteran eta ikastaro bat Azkoienen.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa