(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ETAren atentatu argitu gabeen inguruko txostena argitaratu du astelehena, 2019.eko otsailak 25


Horien egoera prozesala erakutsi du, egia jakiteko eskubidea gauzatzen eta banako eta taldeko memoria eraikitzen laguntzearren


Ezkerretik eskuinera: Baraibar, Ollo eta txostenaren egilea, Pérez Macías.

Ezkerretik eskuinera: Baraibar, Ollo eta txostenaren egilea, Pérez Macías. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Txostena aurkeztu du gaur goizean, eta, bertan, ETAk Nafarroan egindako atentatu mortalen edo Nafarroatik kanpo foru komunitatearekin loturiko pertsonei egindakoen egoera prozesala erakusten da. Lana Ignacio Pérez Macíasek egin du, Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko Irakasle Elkartuak.

Aurkezpenean parte hartu dute Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria den Ana Ollok; Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako zuzendari nagusi Alvaro Baraibarrek; eta txostena egin duen Ignacio Perez Maciasek. Aurkezpenean, kontseilariak nabarmendu nahi izan ditu legegintzaldian Zuzendaritza Nagusiak egin edo agindu dituen txostenak. “Alde batetik, barne-txostenak egin ditugu zuzendaritza nagusirako, memoriaren eta biktimen politika publikoen eraginkortasuna bilatuaz. Bestetik, berriz, borondate memorialistako txostenak izan dira, Nafarroan izandako terrorismoaren errealitatea eta ondorioak ezagutzera emango dituztenak”.

Bestalde, zuzendari nagusiak aipatu nahi izan du Gobernuak unibertsitate-instantzia ezberdinekin mantentzen duen lankidetza, “egiaztatutako lan serioen emaitzak lortzen ditugu, biktimekiko konpromisoan aurrera egiteko”. Ildo horretan, “terrorismoaren biktimen eta horien elkarteen aldarrikapen nagusietariko bat Justizia da: haien pertsona maiteen atentatua zein egoeratan egin zen argitzea eta arduradunak identifikatzea”. Baraibarrek, amaitzeko, honela adierazi du: “lan hau biktimen egiaren eta memoriaren ekarpena izatea nahi dugu”.

Txostenaren egileak ekarpen oso positibotzat jo du Nafarroa bezalako hainbat komunitate autonomok abian jarritako ekimena, estatu-araudia garatzeko, biktimen laguntzarako osasun, enplegu edo gizarte arloko erantzuna ematerakoan. Baina Perez Macias irakasleak bereziki baloratu du txosten hau egiteko enkargua, gertatutakoaren "memoria solidoa eraikitzeko, egiaren bilaketaren garrantzia indar dezan".

Txostenean jasotako datuei dagokienean, Nafarroan ETAren 49 atentatu mortal erregistratu dira: 35 Nafarroan egindakoak eta 14 beste komunitateetan, baina Nafarroan jaiotako biktimekin. 49 atentatutatik, 32k epaia dute, eta 17k epairik gabe jarraitzen dute. Epaia duten 32 horiei dagokienean, 26 kasutan hilketa erabat argituta dago, eta 6ren kasuan epaiak partzialak dira; alegia, ez atentatuaren egiletasun materialaren aurkakoa.

Argitu gabeko 17 atentaturi dagokienean, berriz, 13 kasutan ez dago epairik edo absoluzio-epaia izan da; kasu 1ean Amnistiaren Legea aplikatu zen 1977an; eta 3 kasutan kasua izapide judizialean aurkitzen da.

Txostena

Gaur aurkeztutako txostenean, batez ere Audientzia Nazionalak emandako datu ofizialak eskaintzen dira, egia jakiteko eskubiderako edo banako edo taldeko memoria eraikitzeko ekarpena egitearren. Azken finean, helburu nagusia da ETAren biktimen erreparaziorako ekarpena egitea, egiarako eskubidetik abiatuta, egiazko eta egiaztatutako hurbiltasunetik, gizartea errealitate horren inguruan kontzientziatzen ere lagun dezan.

Horretarako, ebazpen irmoekin amaitutako prozesuak eta oraindik ere bide judizialean izapidetzen ari direnak ezagutzea proposatu zen. Modu horretan, biktimek duten eskubidea nolabait bultzatu nahi da, «haien biktimizazioaren kausak eta haien giza eskubideen urraketen kausak eta baldintzak ezagutzeko informazioa eskura dezaten eta egia jakin dezaten» (60/147 Ebazpena, Nazio Batuen Batzar Nagusia).

Kontzertua eta kontzentrazioa

Martxoaren 11 terrorismoaren biktimak oroitzeko Europako Eguna da, eta egun horretarako Nafarroako Gobernuak bi ekitaldi berezi antolatu ditu. Alde batetik, martxoaren 11n bertan, Nafarroako Gobernuak kontzentrazio instituzionala egingo du Nafarroako Jauregiaren aurrean, 2016az geroztik egiten den moduan.

Horrez gain, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako Zuzendaritza Nagusiak aurten, martxoaren 10ean (igandea), Kontzertua antolatu du terrorismoaren biktimen oroitzapen gisa. Kontzertua In Tempore Abesbatzak emango du, eta “The wound in the water” (Zauria uretan) obra interpretatuko du, Norvegiako Kim André Arnesen konpositorearena.

Kontzertua Musikaren Hiriko Fernando Remacha Auditorioan izango da, 19:00etan. Sarrera doakoa da, baina gonbidapena aurrez hartu behar da Musikaren Hirian bertan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
DOSSIERcasosnoesclarec2019eusk.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa