(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NL 10etik 7,5 puntu baino gehiagorekin baloratzen dute pertsonek eta enpresek astelehena, 2019.eko otsailak 25


Diruz lagundutako enpleguen %8,4 gehiago, orientazio-zerbitzuek %11 pertsona gehiago artatuta, %3,4 parte-hartzaile prestatuta eta enplegua sustatzeko laguntzak eskuratu dituzten enpresak eta erakundeak %32 gehiago, erakundearen memorian jasotakoaren arabera


Laparra lehendakariordea eta Paz Fernández NL-NEZen 2018ko hedapen-memoriaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Nafar Lansare (NL) 7.000 inkesta baino gehiago egin dizkie 2018an enpresa eta pertsonei, zerbitzuak nola baloratzen dituzten jakiteko, eta herritarren balorazioa 7,5 puntukoa izan da 10etik eta enpresena 7,75ekoa.

Horrela ageri da erakundearen 2018 jarduera-memorian; memoria gaur aurkeztu dute prentsaurreko bidez Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak eta NLko zuzendari kudeatzaile Paz Fernandezek.

Memoriaren arabera, erakundeak ematen dituen zerbitzuak “oro har hobetu egin dira”, Laparra lehendakariordeak nabarmendu duenez:

- %8,4 gehiago diruz lagundutako enplegua: 5.217 enpleguk jaso dituzte laguntzak osorik edo partzialki diru-laguntzen deialdi ezberdinen bitartez. 2016an 4.813 izan ziren eta 2017an 3.846 (orain orduan baino %35,6 gehiago).

- Informazio eta orientazio zerbitzuek %11 pertsona gehiago artatu dituzte, 75.773 pertsona ezberdin, 2017an baino %11 gehiago.

Erakundearen historian lehen aldiz eta herritarrek agentzian eskatzen dituzten zerbitzuen osagarri gisa, NL-NEZek orientazio-zerbitzura deia egin zien 12.465 pertsonari modu prebentiboan eta proaktiboki. Zerbitzu horiek jaso dituzten pertsonen batez besteko nota 7,1 puntukoa izan da.

- %3,4 parte-hartzaile gehiago prestakuntza-ekintzetan. 16.906 plaza bete ziren langabeentzat zein okupatuentzat (2017an 16.339 plaza). Enplegurako prestakuntza-programa nagusien, Tailer Eskolen eta Prestakuntza eta Enpleguko Programa Integratuen aurrekontua 11,5 milioi euro ingurukoa da (aurreko ekitaldian 8,1ekoa).

- Enplegua sustatzeko aurrekontua 2017an baino %32 gehiago. NLk enplegua sustatzeko pizgarrietarako (enpresetan, tokiko erakundeetan, Gizarte Ekonomian eta ekintzailetzan) 12.164.650 euro jarri zituen 2018an, 2016koaren zenbateko bikoitza. 2018an, laguntza hori lortu zuten enpresak eta erakundeak %30 gehiago izan ziren (2017ko 592tik 771era); eta lagundutako enplegua %19,5 gehiago izan zen (diruz lagundutako 2.336 lanpostutik 2.791 lanpostura, gehienak gizarteratzeko zailtasunak dituzten taldeetakoak).

Laguntza horiek honela banatu dira:

4 milioi euro izaera pribatuko enpresa eta erakundeentzat, 2017koaren bikoitza, eta 2015eko eta 2016ko 225.000 euro inguruko kopurutik urrun. Emaitza: 2017an baino %78 gehiago lagundutako enplegua (762 kontratu), eta enpresa onuradunen gogobetetzea 8,1 puntukoa eta pertsonena 7,1 puntukoa.

1,83 milioi euro Gizarte Ekonomiarako, sortutako enplegua eta gauzatutako aurrekontua 2017an baino %40 gehiago.

Toki-erakundeetan %4,1 milioi gauzatuta, %7 gehiago, kontratu gehiago talde ahuletako pertsonentzat.

2,2 milioi euro ekintzailetzarako, %14 gehiago, eta lagundutako autonomoak %13 gehiago; asebetetzea 7,7 puntukoa.

- Aukera-berdintasunen eremuan enplegua %6 gehiago, zehazki Enplegurako Zentro Berezietan eta Gizarteratzeko Enpresetan; hau da, diruz lagundutako 1.971 postu langile eta teknikarienak, eta hasierako aurrekontua %9,6 handiagoa.

- Bigarren urtez jarraian, NL krisi aurretik (2007) baino lanpostu gehiago eskaintzen ari da. 2018an, 8.433 enplegu hedatu zituen, aurreko urtean baino %9,5 gehiago. Enpresen eta erakundeen asebetetzea 7,4 puntukoa da.

Laparra lehendakariordeak ondorengoa nabarmendu du: "emaitza horiek legegintzaldi honetan jarritako gobernu-eredua eta kudeaketa-eredua baliozkotzen dituzte, agente sozialekin lortutako Enpleguko Politika Aktiboen Akordioaren barneko helburuak nola lortzen ari diren agerian jartzearekin batera". "Horrez gain, datu positibo horiek enplegatu publikoen nahiz erakunde kolaboratzaileen lan garrantzitsuaren emaitza dira. Lan hori (jarduera-kopuru handia) ez ezik, aldaketa-prozesuko elementu kualitatiboak ere eskertu nahi genituzke", gehitu du. NLren eginkizuna eta erakunde honek aurrera eramaten duen lana handia errekonozitu eta eskertu du ere.

Erakundearen hobekuntza orokorra 2016arekin alderatuta, Europako ebaluazioaren arabera

Laparra lehendakariordeak, halaber, honako hau azpimarratu du: "jardueraren hobekuntza horrez gain, NLk erakundearen hobekuntza orokorra izan du, Europako enpleguko zerbitzu publiko guztiak gainbegiratzen dituen EVADES ebaluazioak 2018an horrela egiaztatu baitu". Ezagutu berri dugun programaren txostenaren arabera, NLk aurrerapen "oso positiboa" izan du 2016arekin alderatuta. Ebaluazioak 8 faktore aztertu ditu, eta guztietan "nabarmentzeko moduko bilakaera" identifikatu du.

2018ko beste gertaera gogoangarri bat enplegurako agentzia integral berriaren irekiera izan zen, Burlatako Iturrondo, enplegu-zerbitzu guztiak eraikin berean eskaintzen dituen lehen agentzia Estatuan. Pole Emploiren eta Barcelona Activaren ereduari jarraiki, NLk "langabezia-bulegoaren" ideia gainditzea proposatzen du, izapideetan oinarritua, lan-aktibaziorako zerbitzuak indartzearren. Era berean, agentzia berri horretarako 2,8 milioi euroko inbertsioa egin behar izan da, eta horietatik 1,26 SEPEk eman ditu.

Halaber, 2018an, Orientaziorako sistema bakarra jarri zen abian, zerbitzuaren eskaintza proaktiboa eta prebentiboa egiten duena, eta hori NL buru zuela eta gizarteratzeko zailtasun handieneko taldeei erreparatuta. NLk eta kontrataturiko erakundeek emandako orientazio-zerbitzuarekiko pertsonen batez besteko asebetetzea 2017an baino 5 puntu handiagoa da. Gainera, arreta aurretiko hitzorduaren bitartez arautzen hasi dira.

Prestakuntzari dagokionean, kudeaketaren hobekuntzak 2019ko eta baita 2020ko prestakuntza-programa egonkorra ere ezagutzeko aukera eman du 2018ko abenduaren 31n, sinplifikatzeko eta aurre hartzeko neurriei esker. Eta klusterrek, enpresek eta zonek eskatutako prestakuntzari dagokionean, erantzun azkarra eman nahi izan da Proiektu Berezien lerroaren bitartez.

Sustapenaren aldetik, NLk deialdi berria sustatu zuen langabeak kontratatzea bultzatzeko, eta, lehen aldiz, diruz lagundutako enpleguaren iraunkortasuna neurtzen hasi zen: Bermatutako Errenta jasotzen duten eta laguntzen bidez kontratatuak izan diren langabeen %68ak diru-laguntza amaitu eta sei hilabetera lanean jarraitzen du, eta gazteen %94 inguru praktiketan ari da.

Azkenik, zerbitzu publikoa indartzeari dagokionean, NLk kudeaketa hobea egiteko erremintak eraikitzen jarraitzen du, eta 2018an plantillaren berrantolaketa garrantzitsuena egin zuen 1999ko transferentzietatik hona, plantillan 25 pertsona gehiago izanik, 181era bitarte. Beste 16 egiturazkoak dira (egoeraren araberako programen mendekoak).

2019ko erronkak

Laparra lehendakariordeak nahiz NLko kudeatzaileak 2019ari begira erakundeak dituen erronkak azaldu dituzte: orientazio eta herritarren arretari erreparatuta (aurretiko hitzordua Nafarroa osoan, Altsasuko agentzia irekitzea eta orientazioaren eta prestakuntzaren kalitatea hobetzea arlo horretako profesionalentzat); prestakuntzan (4.0 Industriaren eta S3ren prestakuntza-premiei erantzuna ematea); diruz lagundutako kontratuetan eta Bermatutako Errenta jasotzeko emakumeen kopurua gehitzea; Gizarteratzeko Zuzendaritza Orokorrarekin koordinazio handiagoa izatea talde ahulekin egin behar den lanean; eta NLren kudeaketa etengabe hobetzea.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa