(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarazko zinema ikasleen artean zabaltzen jarraitzeko hitzarmena berritu du Hezkuntzak astelehena, 2019.eko otsailak 25


Tinko Euskara elkarteak 4.500 ikasle eraman ditu aurten zinemara euskarazko filmak ikustera eta halaxe eginen du heldu den kurtsoan ere


Roberto Perez Elortza eta Marian Galarraga Saralegi hitzarmena sinatu duten uneetako batean. ( irudia handitu )

Roberto Perez Elortza Hezkuntzako Zuzendari Nagusiak eta Marian Galarraga Saralegi Tinko Euskara Elkarteko lehendakariak hitzarmena berritu dute gaur euskarazko zinema zabaltzeko Nafarroako ikastetxeetan. Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako A, B eta D ereduetako 4.500 ikaslek baino gehiagok, euskaraz sortutako edo euskarara itzulitako filmak ezagutuko dituzte eta, ondoren, aukera izanen dute pedagogikoki lantzeko ikasgelan. Aukera hori izan da aurten, lehenengo aldiz, eta hitzarmena berrituta 2019an ere aukera bera izanen dute Nafarroako ikasleek.

Ikus-entzunezko sorkuntzak gero eta garrantzi handiagoa du gaur egungo gizartean, eta frogatuta dago haurtzaroan eta gaztaroan kontsumoak daukan eragina. Kultur kontsumoa irudizkoa eta soinuzkoa da gero eta gehiago, eta horregatik garrantzitsua da kontsumo praktika egokiak bultzatzea, gazteak giza balioekiko sentiberak izan daitezen, eta ikus-entzunezko ekoizpenaren ekarpenaz jabe daitezen.

Tinko Euskara Elkartea 1995etik ari da zinema eskaintza zabala egiten ikastetxeetan, Euskara Zinema Aretoetara egitasmoaren bitartez. Elkarteak arrakasta handiko filmak aukeratzen ditu, 3 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat. Izenburu horien banaketa eskubideak erosi eta euskarara itzultzen ditu. Azkenik, hedapen itunen bitartez, zinema aretoetan eskaintzen ditu euskarazko filma horiek. Zintak aukeratzeko unean honako irizpideek agintzen dute: elkartasuna, familia, animaliekiko eta ingurumenarekiko errespetua, eta eskola jazarpenarekiko arbuioa. Emanaldiaz gain, Tinko Euskara Elkarteak fitxa pedagogikoak sortzen ditu, filmetan agertzen diren gaiak, ondoren, ikasgelan landu daitezen. Iaz 8 izenburu jarri zituzten zentroen euskarazko karteldegi berezi honetan, eta beste hainbat izanen dituzte heldu den urtean.

Hitzarmen honen bidez, Hezkuntza Departamentuak bigarrenez, 30.000 euroko diru-laguntza eman dio Euskara Zinema Aretoetara programari ikasleen artean euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa eta ezagutza zabaltzeko. Eskaintzen diren filmen laburpenak, trailerrak, eta gehiago, tinkoeuskara.eus  atarian ikus daitezke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa