(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lanaren etorkizunari buruzko jardunaldia egingo da ostiral honetan, martxoaren 1ean, eta izena emateko epea irekita dago asteartea, 2019.eko otsailak 26


Izena emateko epea bihar, otsailaren 27an (asteazkena) amaituko da


Nafar Lansarek (NL), Eskubide Sozialetako Departamentuaren mendekoak, Lanaren Nazioarteko Erakundearekin (LNE) batera antolatu duen "Lanaren Etorkizuna" jardunaldian izena emateko epea ireki du.

Ekitaldiaren helburua da erronka berrien gaineko hausnarketa egitea eta enplegu-arloan garatu beharreko politika publikoetarako nahiz lege-erreformarako ekarpenak bilatzea. Ekitaldia Civican Auditorioan egingo da, ostiral honetan, martxoaren 1ean, 9:00etatik 14.00etara; programa ondorengo estekan kontsulta daiteke.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak hasiera emango dio jardunaldiari goizeko 09:00etan. Ondoren, Prospektiker enpresako Ibon Zugasti (prospektiba eta plangintza estrategikoan aditua den taldea) eta Humberto Bustince, NUPeko Smart Cities Institutukoa eta katedraduna, “Etorkizuneko lanez” arituko dira. Horrez gain, Tomás Arrieta Herasek, Lan Harremanetako Kontseiluko lehendakariak, eta Ariadna Trillasek, Alternativas Económicasko kazetariak, lan-harremanen bilakaera azalduko dute 10:30ean. Beranduago, berriz, Oriol Homs Ferret soziologoak eta NUPeko Gizarte Politikako irakaslea den Begoña Pérezek honako hau aurkeztuko dute: “Enpleguaren babesa eta horren esanahi soziala”.

Aurten, berrikuntza gisa, jardunaldian izango dira ondorengo agente sozio-ekonomikoak: Nafarroako Enpresarien Konfederazioko (NEK) lehendakaria, José Antonio Sarria Terrón; Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresa Konfederazioko (CEPES) lehendakaria, Ignacio Ugalde Barbería; Nafarroako Comisiones Obrerasko idazkari nagusia, Chechu Rodríguez Gil; eta UGTko Zuzendaritza Batzorde Konfederaleko Nazioarteko idazkari Jesús Gallego. Ordezkari horiek mahai-inguruan parte hartuko dute eguerdiko 13:00ean.

Azkenik, Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak, Manu Ayerdik, eta LNEren Espainiako bulegoko zuzendariak, Joaquín Nietok, amaiera emango diote saioari 14:00etan.

Lanaren Nazioarteko Erakundeak, "LNEren Mendeurrenaren barruko Lanaren Etorkizunari buruzko Ekimenaren" esparruan, mundu osoan eztabaida zabala bultzatu du enpleguaren etorkizunaren inguruan, Lanaren Nazioarteko 2019ko Biltzarrean jorratzeko, arlo horretan gertatzen ari diren aldaketak ulertzearren eta horietatik etorkizunerako eratorritako erronka handiei behar bezala erantzutearren. Horretarako, herrialde guztiei gonbita luzatu die eztabaida horretan parte har dezaten.

Lanaren etorkizunari buruz ostiral honetan, martxoren 1ean, egingo den jardunaldira joateko, izena eman behar da ondorengo estekaren bitartez bihar, asteazkena, otsailaren 27rako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa