(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Artxibatuta geratu da Kasedako bizilagun batek ustez sorosteko beharra ez betetzeagatik 112aren kontra jarritako salaketarekin abiarazitako auzia asteartea, 2019.eko otsailak 26


Lehen auzialdiko eta instrukzioko 2 zenbakiko epaitegiak berretsi du irailaren 18ko esku-hartzea protokoloei jarraikiz gauzatu zela


112aren instalazioak ( irudia handitu )

Agoizko lehen auzialdiko eta instrukzioko 2 zenbakiko epaitegiak artxibatzea erabaki du Kasedako bizilagun batek 112- Sos Nafarroa Larrialdiak Kudeatzeko Zentroaren kontra jarritako salaketarekin abiarazitako auzia, Kasedan irailaren 18an gertatu zen tiroketaren ostean ustez sorosteko beharra ez betetzeagatik.

Epaitegiaren 31/2019 zk. autoak SOS Nafarroak egokitasunez esku hartu zuela berresten du. “Esku-hartzeak aztertu eta gero, ondorioztatu da auziari bide eman dion egintzaren arrazoizko aztarnarik ez dagoela, eta eginbideen emaitza, bereziki Guardia Zibilaren eta Sos Nafarroaren txosten banak, ikusita, egiaztatzen da zoritxarreko gertakari horretan protokoloen, xedapen arauemaileen eta Kontseilaritzak gertakarien unean emandako indarreko jarraibideen arabera esku hartu zela”.

Agoizko lehen auzialdiko eta instrukzioko 2 zenbakiko epaitegiak azpimarratu du protokolo horiek xedatzen dutela “Aginte eta Kontrol Zentroa foru-poliziaz bestelako polizia-kidegoekin harremanetan jarriko dela soilik egoeren edo egotzitako ahalmenen arabera egoki baderitzo, edo SOS Nafarroa  foru-poliziaren Aginte eta Kontrol Zentroarekin harremanetan jartzeko ezintasunaren aurrean polizia bertaratzea ezinbestekoa denean”.

Modu horretara, epaitegiak María José Beaumontek Nafarroako Gobernuaren Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Herrizaingo eta Justizia Saileko kontseilariak Nafarroako Parlamentuan urriaren 9an emandako azalpenak berresten ditu, zeinetan 112-SOS Nafarroa Larrialdiak Kudeatzeko Zentroaren esku-hartzea “eredugarritzat” jo zuen, UPN eta PP alderdiek egindako kritiken aurrean.

Gogoratuko duzuenez, irailaren 18an, 18:53an, SOS Nafarroak dei bat jaso zuen Kasedan tiroketa baten inguruan ohartaraziz, eta zuzenean foru-erkidegoaren Aginte eta Koordinazio Zentroarekin harremanetan jarri zen. Polizia-baliabideak berehala martxan jarri ziren eta Guardia Zibilaren Zerbitzuetako  Operazio Zentroari gertakariaren berri eman zitzaion.

Dei horren atzetik beste asko jaso ziren. Horietako bat bizilagun honena, foru-polizian salaketa jarri eta artxibatuta geratu den auziari bide eman ziona.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa