(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak milioi bat euro baino gehiago bideratu du familia eta haurrendako laguntza-programei atxikitako lau laguntza deialdietara asteazkena, 2019.eko otsailak 27


2016an finkatutako urte anitzeko prestazioak dira, egun 2.000 familia jasotzen dituztenak  


Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako Departamentuaren bitartez, 1.049.500 euro bideratu ditu aurten familia eta haurrendako laguntza-programei atxikitako lau laguntza-deialdietara. Egun, 2.000 familia profitatzen dira 2016an finkatutako urte anitzeko prestazio horiez.

Gaur goizean, Nagarroako Gobernuaren bileran, Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak laguntza hauen berri eman die foru Exekutiboko gainerako kideei.

Lana eta familia uztartzeko aukerak hobetzea, aparteko gastuak estaltzea eta bazterkeria sozialeko arrisku egoeran dauden guraso bakarreko familiei etxebizitzarako sarbidea erraztea dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) asteartean, otsailak 26, argitaraturiko laguntza hauen helburuak. Laguntza hauek eman aurretik, kasu bakoitzaren ebaluazio indibidualiatua eginen da, eta espedienteak eskaeren aurkezpenaren hurrenkera berean tramitatu eta ebatziko dira, horretako erabilgarri dagoen aurrekontuaren arabera. Halaber, 2019an, 200.000 euroko aurrekontu osagarria erabili ahalko da, Guraso Bakarreko edo Guraso-Bakartasun Egoeran dauden Familiei buruzko Foru Lege berria abiatu izanaren ondoriozko beharrei erantzutea xede duen aurrekontuetarako emendakinaren eraginez.

Laguntzen ezaugarriak

Hauexek dira lau laguntza-deialdi hauen ezaugarri nagusiak:

-Bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzeko zailtasunen ondoriozko behar espezifikoak dituzten seme-alaba adingabeen familiendako laguntzak, heldu bakar baten kargupean eta zaintzapean daudenean. Behin baizik kobratzen ez den prestazio ekonomiko zuzena da, ebaluazio pertsonalizatua duena. Egoera berezietan familia eta lana uztartzeko aukera sustazea du xede; hala nola, seme-alaba adingabeak edo harrera egoeran dauden adingabeak dituzten guraso bakarreko familien kasuan. Zenbatekoak familia errentaren arabera finkatzen dira, baina 502 eta 800 euro bitartekoak dira.

2018an, 237 eskaera aurkeztu ziren (192 onartu eta 45 baztertu ziren). Hasierako aurrekontua 125.000 eurokoa izan zen, baina 147.000 eurotaraino handitu zen.

-Eritasun edo istripuaren ondorioz, seme-alaba adingabeak nahiz lehen mailako senitarteko adindunak zuzenean, etengabe eta era jarraituan zaintzeko lan-utzialdirako laguntzak. Langileei zuzendutako ordainketa bakarreko aldizkako prestazio ekonomikoa da, lana eta familia uztartzeko neurri osagarria gisa emandakoa, ezusteko eritasun edo istripuaren ondorioz lehen mailako senitartekoak, adingabeak zein helduak, zuzenean, etengabe eta era jarraituan zaintzeko lan-utzialdia eskatu behar izan dutenendako. Prestazioaren gehienezko zenbatekoa hileko 650,34 eurokoa da, eta gehienez ere eskaera egin den urteko abenduaren 31raino emanen da.

2018an, 288 eskaera aurkeztu ziren (227 onartu, 60 baztertu eta 1 atzera egin izanagatik artxibatu ziren). Hasierako aurrekontua 525.000 eurokoa izan zen, baina 691.915 eurotaraino handitu zen.

-Behar adinako diru-sarrerak ez dituzten guraso bakarreko familiei etxebizitzaren alokairurako sarbidea errazteko laguntza zuzenak, behin baizik ordaintzen ez direnan. Ordainketa bakarreko prestazio ekonomiko honetarako, ebaluazio indibidualizatua egiten da. Ezarritako zenbatekoa errentaren % 80a ere izan daiteke, eta urtebetez emango da, beste hiru urtez luzatzeko aukerarekin.

2018an, 32 eskaera aurkeztu ziren (28 onartu eta 4 baztertu ziren). Hasierako aurrekontua 200.000 eurokoa izan zen, baina 109.928 euro eman ziren.

-Familiendako laguntzak, familia ugarietan gertatzen diren aparteko eta beharrezko gastuak estaltzea xede dutenak; hala nola, entzumeneko protesiak erosi edo ordeztea, preskripzio optikoak, ortopedia edo ortodontziako tratamenduak. Behin baizik jasotzen ez diren laguntza subsidiarioak dira eta berariazko gastu horiei aurre egiteko behar adinako diru-sarrerak ez dituzten familia unitateei zuzenduta daude. Laguntza hauek helburuzkoak dira, eta eskaeran azaldutako gastua estaltzeko baizik ez dira erabili behar.

2018an, 1.649 eskaera aurkeztu ziren (1.020 onartu, 604 baztertu eta 25 atzera egin izanagatik artxibatu ziren). Hasierako aurrekontua 200.000 eurokoa izan zen, baina 250.000 eurotaraino handitu zen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa