(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 5 milioi baino gehiago baimendu ditu laguntzetan, Tasubin SA eta Elkarkide enpresetarako
asteazkena, 2019.eko otsailak 27


Bi enpresek 3,3 eta 1,8 milioi jasoko dituzte, hurrenez hurren, zentro okupazionaletako euren proiektuetarako


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, bi akordio hartu ditu. Horien bidez, Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren zuzendari kudeatzaileari (ANADP) baimendu dio diru-laguntza bana zuzenean lagatzea, guztira, 5.139.057 eurotan, 2018an baino 239.057 euro gehiago, Tasunbin SA eta Elkarkide enpresei, euren zentro okupazionaletako proeiktuetarako, 2019an.

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, bi akordio hartu ditu. Horien bidez, Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren zuzendari kudeatzaileari (ANADP) baimendu dio diru-laguntza bana zuzenean lagatzea, guztira, 5.139.057 eurotan, 2018an baino 239.057 euro gehiago, Tasunbin SA eta Elkarkide enpresei, euren zentro okupazionaletako proeiktuetarako, 2019an.

Tasubin SA enpresak 3.332.857 euro jasoko ditu minusbaliotasuna dutenentzako zentro okupazionalen bere proiekturako, eta Elkarkide enpresak, berriz, 1.806.200, gaixotasun mentala dutenen zentro okupazioinalen bere programarako. Bi erakundeek, guztira, 815 plaza eskaintzen dituzte euren 15 zentroetan.

2018an baino 132.857 euro gehiago Tasubin SA enpresarako

Tasubin SA enpresak 2018an baino 132.857 euro gehiago jasoko ditu, 3.332.857 euro, alegia eta minusbaliotasun intelektuala duten 600 lagun artatuko ditu Nafarroan zehar banatuta dituen bere hamaika zentro okupazionaletan: Elizondo eta Lakuntza iparraldean; Ibaiondo (San Jorge), Orkoien, Beriain eta Burlada / Burlata Iruñenko Eskualdean; Tafalla, Villatuerta y Sangüesa / Zangoza erdialdean, eta San Adrian eta Tutera hegoaldean. Pertsona hauek artatzeko, Tasubin S.A. enpresak, guztira, 94 profesional ditu.

Tasubin S.A. enpresa irabazi-asmorik gabeko erabilera publikoko enpresa pribatua da. Bere zentroetan, terapia okupazionlaeko zerbitzuak eskaintzen dizkie, aldi baterako edo minusbaliotasun iraunkorrak eragindako hondatze kognitibo eta funtzionalarengatik, lan jarduera batean integratu ezin direnei, enplegu zentro berezian zein ohiko enpresa batean.

Zerbitzu hauek hainbat jarduera okupazional, prestakuntzakoak, lan egiten hasi aurretiko, suspertze kognitibo, autonomia eta gizarte garapeneko jardueren bidez gauzatzen dira, zentro okupazionaletan artatutakoen ezaugarrietara egokituta.

2018an baino 106.200 euro gehiago Elkarkide enpresarako

Elkarkideri dagokionez, 2018an baino 106.200 euro gehiago jasoko ditu, 1.806.200 euro alegia, eta 2015 plaza eskainiko ditu desoreka mental larria dutenentzat, bere lau zentro okupazionaletan: Aranzadiko zentroak (65 plaza) Iturramakoa (40 plaza), Pamplona / Iruñekoa (105 plaza); Lizardikoa, Noainekoa (80), eta 30 plaza Tuterako Las Labradaseko zentroan.

Elkarkide enpresak mota orotako zentro, zerbitzu eta programak sortzen, sustatzen, kudeatzen eta garatzen ditu. Bertan honako lan hauek egiten dira: gaixotasaun mentalak eragindako pertsonak birgaitzea, berreskuratzea eta integratzea; jarduera esparru honetan dauden entitateei zuzenduriko laguntza eta aholkularitza. Horrez gain, erakunde publikoek, elkarteek eta beste edozein entitate mota garatzen duen lan zientifikoaren eta terapeutikoaren alde egiten du, eta ikerketa proiektuak burutzen ditu. Erakunde hau, halaber, gizarte bastertzen dauden pertsonak gizartea eta lan esparruan txertatzen saiatzen da eta gaixotasun mentala duten guztien bizi kalitatea hobetzeko zerbitzu guztiak eskaintzen ditu.

Bere programa desoreka mental larria duten pertsonei zuzentzen zaie, eboluzio urte ugariekin, arreta pertsonalizatua behar dutenak. Horrez gain, hondatze kognitibo, fisiko eta harremanetakoa eten egiteko zerbitzuak eskaintzen ditu. Zentro okupazionaletan jarduera okupazionalak, prestakuntzakoak, lan egiten aurretikoak eta gizarte garapeneko jarduerak burutzen dira, pertsona hauei zuzenduta, lan jarduera batean txertatu ezin direlako, enplegurako zentro berezian zein ohiko enpresa batean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa