(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Errolda Kontseiluaren Sail Probintzialerako bere bokala hautatu du asteazkena, 2019.eko otsailak 27


Baita ordezko bokala ere


Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran akordio bat hartu du. Beraren bidez, Errolda Kontseiluaren Sail Probintzialean bokal gisa jarduteko bere ordezkaria hautatu du.

Hain zuzen ere, Iosune González Muñoz da, Kudeaketa Juridikoko Negoziatze burua, alegia. Horrez gain, Ana Rodríguez Hidalgo ordezko bokal izendatu da, Tokiko Administrazioaren Ordenamendu Saileko burua. Bi unitateak Tokiko Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren barne izango dira.

Errolda Kontseilua Estatuko Administrazio Nagusiaren eta errolda arloko tokiko erakundeen arteko lankidetzako kolegiatutako organo bat da. Izaera estatala du eta osoko bilkuran eta batzordean funtzionatzen du. Probintzia bakoitzean Sail Probintzial bana du, Estatistikako Erakunde Nazionalaren ordezkaria buru duela (EEN), eta honakoek osatzen dute: Estatuko Administrazioaren bi ordezkari; eta probintziako tokiko erakundeen hiru ordezkari (bat Diputazio probintzialekoa – Nafarroari dagokionez, bere Gobernukoa- eta bat probintzian nagusienak diren udalerrietako bi elkarte bakoitzeko).

Bere zereginen artean honako hauek nabarmentzen dira: EENeko presidenteari jakinaraztea udalen, diputazio probintzialen eta gainerako tokiko entitateen eta EEN beraren arteko errolda esparruko desadostasunak ebazteko proposamen loteslea; izaera loteslearekin, Gobernuari jakinaraztea udalerrietako biztanleen zifra ofizialei buruz EENeko presidenteak egiten dituen proposamenak; eta udal erroldak kudeatzeko argibide tekniko zehatzak ontzat ematea proposatzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa