(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ollo kontseilariak harrera egin die haur eta nerabeen parte-hartzea sustatzeko programa pilotu batean parte hartzen ari diren sei udalerriri osteguna, 2019.eko otsailak 28


Burlata, Castejon, Cintruenigo, Mendabia, Eguesibar eta Zizur Nagusia esperientzia pilotu batean lan egiten ari dira ekainaz geroztik UNICEFen lankidetzaz


Taldearen argazkia, kontseilariak egindako harreran.

Taldearen argazkia, kontseilariak egindako harreran. ( irudia handitu )

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok harrera egin die gaur goizean Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan, haur eta nerabeen parte-hartzea sustatzeko esperientzia pilotua dagokien eremuan aplikatzen ari diren udalerrien ordezkariei.

UNICEFek bultzatutako Haurrekin Adiskidetsuak diren Hirien Programa erreferentziatzat hartuz, Herritarren Arreta eta Partaidetzarako Zerbitzuaren bultzadaz eta EDE Fundazioaren eta Burlata, Castejon, Cintruenigo, Mendabia, Eguesibar eta Zizur Nagusiko udalen lankidetzaz, udal mailan haurren partaidetzarako organoak abiaraztea dute helburu.

Udalerrian adingabeen errealitateari egokitutako kezkak eta proposamenak bilduko dituen organoa abian jartzeaz gain, programa pilotuak udal parte-hartzaileen arteko sareak eta aliantzak sustatu nahi ditu, entitate hauek herritarren sektore horren ongizateari egindako ekarpena baloratuz eta era sistematizatuan sarbide eta egokitze demokrarikoari buruzko gida landuz.

Bertaratutako alkateen eta UNICEFen Nafarroako koordinatzaile Maider Gabilondoren aurrean, Ollo kontseilariak “haur eta nerabeei buruz partekatzen dugun ikuspegia” nabarmendu du, izan ere, adingabeek, “eskubidez hornituriko subjektu sozialak izateaz gain, eginkizun aktiboa dute dagokien errealitatearen aurrean eta zer esan handia dute beren garapenari zein dagokien familiaren eta komunitatearen garapenari buruz”.

Ollo kontseilariaren hausnarketaren arabera, “parte-hartzea eta demokrazia bereizirik ezin uler daitezkeen bezalaxe, gizarte demokratiko batek kalitatezko parte-hartzea sustatu behar du. Baina hitz hauek indarrik gabe gelditzen dira herritarren % 20ari parte hartzeko eskubidea ukatzen diogunean”, ziurtatu du, adin-nagusitasunera iristen ez diren herritarrez mintzo zelarik.


Udal ordezkariak, kontseilariaren agerraldian.

Udal ordezkariak, kontseilariaren agerraldian. ( irudia handitu )

Departamentuaren arduradunak gogoratu duenez, haurren parte-hartzea da “Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan bildutako lau eskubideetako bat, izan ere, Konbentzioak estatuei egotzi die haurrek irizpide propioa eratzeko izan beharreko baldintzak bermatzeko betebeharra”, betiere haurren iritziak adinaren eta heldutasunaren arabera kontuan hartuz. Hartara, Ollok argi utzi du “ez dela senezkoa pentsatzea, adin-nagusitasunera iristen diren neska-mutilak bat-batean heldu arduratsuak eta parte-hartzaileak bihurtuko direnik, horri atxikitako gaitasunen inguruan aldez aurreko esperientziarik izan ez badute”.

Bestetik, Mendabiako alkate Maria José Veranok, udal parte-hartzaileen izenean, proiektu honetan parte hartu ahal izatearen harrotasuna azaldu du. “Harro gaude udal bizitzan lan egiten dugun pertsonentzat horren ezezaguna den adin-tarte horrekin lan egiteaz”. Proiektuan parte hartuz, “aintzakotzat hartu dugu haurren eskubideak jarduera publikoaren erdigunean kokatu eta haurren aldeko politikei lehentasuna emateko konpromisoa”, adierazi du. Bukatzeko, eskerrak eman dizkio Nafarroako Gobernuko Herritarren Arreta eta Partaidetzarako Zerbitzuari emandako laguntza eta aholkularitzagatik.

Ekitaldian, UNICEFen Nafarroako koordinatzaile Maider Gabilondok ere hitz egin du, eta haren esanetan, beharrezkoa da haurrek eta nerabeek aukera informatua lantzea. Jendaurreko agerraldian, ekimenean parte hartzen ari diren 7 udalerriak aipatu ditu. “Aurrerapauso handia eman duzue, eta horren kariaz, UNICEFetik zuen esanetara jarri nahi dugu aurrera egiten jarraitzeko eta zuen herrietako neska-mutil guztiek dagozkien eskubide guztiez baliatzeko aukera izan dezaten”.

Lan gidatu eta partekatua

Herritarren Arreta eta Partaidetzarako Zerbitzuko pertsonalak gidatuta, sei udalek 2018ko ekainean ekin zioten zenbait bileraren bitartez tokian tokiko abiapuntuko errealitatea ezagutu eta partekatzeari, udalerri bakoitzean esperientza bultza zezaketen talde eragileen balizko kideak identifikatzeaz gain. Beste lan saio batean, Nafarroatik kanpo aplikaturiko bi kasu ezagutzera eman eta udalerri bakoitzean lortu beharreko ezarpen-maila partekatu zuten, haurren parte hartzea sustatzeko dauden organo desberdinak aztertzeaz gain.

Lan saioetan, ekarpen teorikoak, ariketa praktikoak eta ondorengo hitzordurako gauzatu beharreko lanak uztartu dira. Gainera, banakako bilerak antolatu dira udal parte-hartzaile guztiekin, parte hartzeko organoaren ezaugarriak erantzukizunaren nahiz eraketa-epearen arabera zehazten laguntzeko.

Laguntzeko tresna gisa, proiektuan landutako agiriak kontsultatu eta txertatzeko esparru birtuala sortu da. Prozesua ondorengo hilabeteetan bukatuko da, beste entitate batzuek gerora erabili ahal izateko giltzarrizko alderdiak biltzen dituen Gida bat landuz eta haurrekin lan egiten duten entitate eta pertsonei irekitako bukaerako jardunaldia antolatuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa