(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bikaintasunaren Nafarroako Saria deitu da, enpresa eta erakundeetako kudeaketaren kalitatea aitortzen duena osteguna, 2019.eko otsailak 28


Sariak XIX. edizioa ospatuko du aurten, lehiakortasuna eta emaitzak hobetzeko helburuarekin, enpresa txiki eta ertainetan bereziki


Izaskun Goñi eta Marino Barasoian sariarekin, aurkezpenean.

Izaskun Goñi eta Marino Barasoian sariarekin, aurkezpenean. ( irudia handitu )

Izaskun Goñi Razquinek, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak, gaur aurkeztu du, ostegunez, Bikaintasunaren Nafarroako Sariaren XIX. deialdia. Garapen Ekonomikorako Sailaren asmoa da, ekimen honen bitartez, ahalik eta enpresa gehienen lehiakortasuna eta emaitzak hobetzea, enpresa txiki eta ertainena bereziki, kudeaketaren hobekuntzaren bitartez.

Aurkezpenean izan da Marino Barasoain ere, Nafarroako Bikaintasunaren Fundazioko zuzendari gerentea. Erakunde hori da, hain zuzen, enpresa eta organizazioen kudeaketa ebaluatzen duten sari eta aitorpenak antolatzen dituena, bai EFQM ereduaren bitartez eta bai kudeaketa aurreratuko eredu berriaren bitartez. Sarirako hautagai diren enpresa eta erakundeen balorazio-prozesuaren garapena antzekoa da bi ereduetan. Bai EFQM ereduak eta bai kudeaketa aurreratukoak, “Diagnosia” izena jasotzen duen hasierako maila bat dute, gehi “Kanpo-ebaluazioko” beste hiru maila.

Behin maila horiek erdietsita, hiru urteko iraunaldia dauka lau kudeaketa mailetako bakoitzari dagokion aitorpenak.

Edizio honetan, gainera, erreferentziazko eredu biren artean hautatzeko aukera eskaintzen da, hala, interesa duten erakundeek aukera berriak izan ditzaten lehiakortasuna hobetzeko beren planetan aplikatzeko.

Aitorpenen bidea ekin nahi dutenek, bai kudeaketa aurreratuko eredua aukeratua izan edo bai EFQM eredua aukeratua izan, 2019ko irailaren 13a baino lehen bidali beharko dute diagnosira sarrera egiteko eskabidea Nafarroako Bikaintasunaren Fundaziora.

Kanpo-ebaluazioa egin nahi duten kudeaketa maila handiagoko enpresa edo erakundeentzako eskabidea egiteko epea datorren maiatzaren 17an bukatuko da. Azken kasu horretan, 2019ko ekainaren 14ra arte izango dute epea EFQM memoria edo kudeaketa aurreratuko gida entregatzeko. Sarien deialdiari buruzko informazio gehiago dago eskura esteka honetan.

2018an 33 izan ziren egin ziren diagnosi eta ebaluazioak. 20 diagnosi egin ziren kudeaketa aurreratuko ereduari jarraikiz eta 4 EFQM ereduari jarraikiz. Kanpo-ebaluazioetan 9 erakunde ebaluatu ziren, 4 kudeaketa aurreratuko erreferentearekin eta beste bost EFQM erreferentearekin.

Nafarroako Bikaintasunaren Fundazioa

Fundazioa 1999an sortu zuen Nafarroako Gobernuak, nahiz eta 2015az geroztik irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatua den, bikaintasunarekin konpromisoa duen esparru publiko eta pribatuko enpresa eta erakunde talde batek osatua.

Nafarroako enpresa eta erakundeetan kudeaketaren bikaintasunaren kultura, oinarriak eta eredu aurreratuak sustatu eta zabaltzea du helburu, enpresa eta erakundeen garapen jasangarri eta iraunkorra sustatzeko, azken buruan beren lehiakortasuna hobetu, eta, horrela, Nafarroako Foru Komunitatearen ongizatean ekarpenak egiteko. Kudeaketa bikainari lotutako aspektu guztietan erreferentziazko erakunde gidaria izan nahi du fundazioak Nafarroako enpresa eta erakundeentzat, Nafarroa eta bertako enpresak nazio mailan eta nazioartean aintzatetsiak izan daitezen.

Egun 54 enpresa eta erakundek osatutako patronatua dauka, Nafarroako Gobernuaren babesaz eta Obra Social la Caixa eta Fundación Caja Navarra bezalako beste erakunde batzuen babesaz gain. Fundazioaren parte egiten du baita 80 enpresa eta erakundek osatutako kolaboratzaile-sareak, eta fundazioko ebaluazio-taldea osatzen duten 124 profesional ebaluatzaile boluntariok. “Ezagutza taldea” izena jasotzen du taldeak eta kudeaketan esperientzia duten pertsonek osatzen dute. Fundazioaren funtsezko aktibo da taldea.

Diagnosi- eta ebaluazio-prozesuez gain, kudeaketako prestakuntzako ikastaroak eskaini zizkien iaz fundazioak Nafarroako enpresa eta erakundeei, eta 18 hobekuntza-plan abiatu zituen enpresa eta erakundeetan, horiek aukeratutako aholkulariekin batera. Gainera, kudeaketako eremu desberdinetako praktika egokiei buruzko solasaldi eta jardunaldiak antolatu zituzten, giza baliabideei edo berrikuntzari buruz horien artean, enpresa nafarren lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Excelenciapresentacion.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa