(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

AFAPNAk LHko zentroen egoeraren inguruan egindako manipulazioa salatu du Hezkuntzak osteguna, 2019.eko otsailak 28


Tuterako ETI ZIPko zuzendaria kexu agertu da AFAPNAko inor ez delako harremanetan jarri zuzendaritza-taldearekin atzoko salaketa dela-eta


Praktikak egiten diren negutegira bisita. ( irudia handitu )

Hezkuntza Departamentuak gezurtatu egin du Afapnak egindako salaketa Lanbide Heziketako zentroen egoeraren inguruan. Hezkuntzak 6 milioi euro inguruko inbertsioa egin du lanbide heziketako ikastetxeak hobetzeko, legegintzaldi honetan zehar, eta instalazioak prestakuntza-zikloen eskaintzara egokitzen joan dira, laneko arriskuak prebenitzeko neurriei lehentasuna emanaz eta instalazioak modernizatuaz, araudira eguneratzearren.

Hezkuntzako Roberto Perez zuzendari nagusiak eta LHko Esther Monterrubio zuzendariak, Tuterako ETI ZIPko zuzendaria den Juan Carlos Ciria eta Departamentuko zentroen eta bulegoen mantentze-ataleko burua de Jose Angel Rosekin batera, eta Tuterako Udaleko ordezkariek in situ berretsi dute ikasleen prestakuntzarako erabiltzen diren instalazioak, Mejanako eraikuntza orokorrekoak eta Udalarenak direnak, baldintza onean aurkitzen direla, eta La Mejanan ematen den zikloko ikasleek eta irakasleek ez dutela inolako arriskurik, eraikin hori lantoki bezala erabiltzen ez dutelako. Departamentuak idatzia bidali zuen Udalera, eraikinaren jabea izanik, erabiltzen ez den eraikina hesiz inguratzearren.

AFAPNA sindikatuak egindako salaketa faltsuaren aurrean, Hezkuntza Departamentuak adierazi du sindikatuari dagozkion azalpenak eskatuko dizkiola Tuterako ETIren La Mejanako instalazioen egoeraren gainean egindako akusazioengatik. Ez da egia Departamentuak instalazioak egokitu ez dituenik lorezaintzako tailer profesionala eta OLHko lorezaintza eta lore-konposizioen ikastaroa eskaini ahal izateko; egun, 11 ikasle eta lau irakasle daude.


Ikasleen eta irakasleen instalazioak haien irakastorduetarako. ( irudia handitu )

ETIk La Mejanan egun erabiltzen dituen instalazioak Udalarenak dira. Departamentuak lekuko hainbat instalazio lagata ditu, lankidetza-hitzarmenaren bitartez, eta erabat egokituta daude ikasle horien prestakuntza-espezialitaterako. LHko Zerbitzuaren zuzendariaren arabera, “garrantzitsua da ikasle horien zerbitzura dauden giza baliabideak eta baliabide materialak nabarmentzea, ez baita erraza askotariko hezkuntza-eskaintza eta eskaintza erakargarria egitea LHko hezkuntza-maila guztietan”. Beharrezkoa da lanbiderako ingurunean dauden instalazioak edukitzea; hori dela-eta, irakaskuntza horiek Mejanan egiten dira, Udalak negutegiak dituen lekuan. ETI ZIPko zuzendariak esandako moduan, “tamalgarria da eta atsekabe handikoa hedabideen bitartez jakin dugun salaketa. Inor ez da zentroko zuzendaritza-taldearekin harremanetan jarri. Gainera, irakasleak eta zuzendaritza-taldea lan izugarria egiten ari dira baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzeko eta ikasle horiek lan-zentroetan prestatzea lortzeko, lan eta gizarteratzeko aukera izan dezaten”.

Bestalde, zuzendari nagusiak salaketaren gainean adierazi du “deigarria dela ikasleek erabiltzen dituzten instalazioetakoak ez diren irudiak erabiltzea, itxita aurkitzen diren alboko eraikinetakoak baizik”. Azaldutako moduan, “ikasleek, talde txikietan eskolatuta, haien espezialitaterako instalazio egokiak eta handiak dituzte, eta behar adinako negutegia dute ikasle bakoitzak bere partzelan lan egin ahal dezan, tailer handia, irakasleen ustez, behar bezala hornituta dago, lore-txukunketak egiteko gela ere badute, bi gela egun dauden 11 ikaslerentzat, irakasleen gela lau profesionalentzat, aldagelak eta atseden hartzeko zona langileentzako sukalde eta guzti. Gainera, ikasleak Hezkuntza Departamentuak berak eramaten ditu instalazioetara sartzeko ate ondoraino”.

Hori guztia dela-eta, Hezkuntzak azalpenak eskatuko dizkio AFAPNA sindikatuari.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa