(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua memoria historikoaren lehenengo sei tokiak onartzen hasi da ostirala, 2019.eko martxoak 1


Hauek dira sei toki horiek: Sartagudako Memoriaren Parkea, Otsoportilloko leizea, Olabeko hobia, Igari eta Bidankoze arteko errepidea, Erreniegako hobietako memoriala eta emakumearen errepresioaren memoriarako Azkoienen dagoen eskultura


Sartagudako Parkea

Sartagudako Memoriaren Parkea ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Memoria Historikoaren Tokien Erregistroan inskribatu ditu, behin-behinean, Nafarroako memoria historikoaren lehenengo sei tokiak. Horren bidez, abian jarri da toki horiek behin betiko onartzeko prozedura, Nafarroako Gobernuak hala erabakita. Hauek dira sei toki horiek: Sartagudako Memoriaren Parkea, Otsoportilloko leizea, Olabeko hobia, Igari eta Bidankoze arteko errepidea, Erreniegako hobietako memoriala eta emakumearen errepresioaren memoriarako Azkoienen dagoen eskultura. Sei toki horiek 2017ko azaroan onartu zen memoriaren tokien behin-behineko inbentarioan daude, baita Koordinazio Batzorde Teknikoak otsailaren 1eko bilkuran memoria historikoaren arloan lehentasunezkotzat jo zituen hamar tokien zerrendan ere.

Nafarroako Memoria Historikoaren Tokiei buruzko 29/2018 Foru Legeak ezartzen duen prozedurari jarraikiz, Nafarroako memoria historikoaren toki deklaratu dira, behin-behinean, toki horiek, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak eman dituen eta gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Gobernu Irekiaren Atarian argitaratu diren hainbat ebazpenen bidez.

Prozedura horren bidez, toki horiek legearen babesean geratzen dira behin-behinean, behin betiko izapidetze-prozesua amaitu bitartean, Nafarroako Memoria Historikoaren Tokien Erregistroan behin betiko inskribatuko dituen Gobernuaren Erabakiaren bidez.

Horretaz gain, Nafarroako Gobernuak lanean darrai Batzordeak lehentasunezkotzat jotako memoriaren gainerako tokiak inskribatzen.

Toki hauek inskribatu dira Erregistroan:

Sartagudako Memoriaren Parkea. Elkarte memorialistek eta Sartagudako Udalak eraiki zuten parkea duela 10 urte, eta, denboraldi horretan, biktimen oroimenaren eta memoriaren sinbolo bihurtu da.

Otsoportilloko leizea (Urbasako mendilerroa). Nahiz eta oraindik ez jakin zehazki zenbat, gutxienez hamalau biktima ehortzi ziren bertan; hamaika pertsonaren gorpuzkiak berreskuratu dira. Zenbait eraso ere jasan ditu.

Olabeko hobia. 1938an Ezkabatik ihes egin zutenak ehorzteko hobirik handiena (16 biktima). Nafarroaren mugak gainditzen ditu, presoen artean penintsulako beste toki batzuetako pertsonak ere bai baitzeuden.

Igari eta Bidankoze arteko errepidea. Frankismoak presoak herri-lanak egitera behartu zituela agerian uzten duen tokietako bat.

Erreniegako hobietako memoriala. Elkarte memorialistek eraiki zuten eta 36ko biktimen memoriaren eta erreparazioaren toki sinbolikoenetako bat da.

Emakumearen errepresioaren memoriarako Azkoienen dagoen eskultura. Kolpe militarraren ondoren eta diktadura frankistan zehar emakumeak jasan zuen errepresioa sinbolizatzen duen obra bat da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa