(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak berdintasunezko politikak bultzatuko dituzte toki-mailan ostirala, 2019.eko martxoak 1


Aurtengo hitzarmenaren bidez, herririk txikienetan berdintasunaren alorrean ematen den aholkularitza sendotzen da


Pablo Azcona y Mertxe Leranoz, en la firma del Convenio.

Pablo Azcona eta Mertxe Leranoz hitzarmena sinatzen. ( irudia handitu )

Mertxe Leranozek Navarra para la Igualdad / Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (INAI /NABI) zuzendari-gerenteak eta Pablo Azconak Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko lehendakariak lankidetzarako hitzarmen bat sinatu dute berdintasunezko politikak sustatzeko toki-mailan.

Lehen aldiz 2018an sinatutako eta aurten berritu den hitzarmenaren helburua bi erakundeen arteko lankidetzari jarraipena ematea eta toki-mailan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-politikak sendotzea da.

2018ko Hitzarmenari balorazio positiboa egin eta ondorioak eta hobetzeko eremuak aztertu eta gero, beharrezkotzat jo zen Nafarroako Foru Erkidego osoari estaldura ematea eta berdintasunean aholkularitza bermatzea herri txikienetan ere.

2019ko agirian adostutakoaren arabera, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak tokiko erakundeei laguntza teknikoa emango die berdintasunezko politikak sustatzeko, eta, beste jarduera batzuen artean, arlo horretako interesezko jarduerak antolatu, agiriak prestatu eta hedatu eta berdintasun-arloan prestakuntzako jarduerak burutuko ditu tokiko erakundeen teknikari eta politikarientzat.

Hitzarmenaren bidez, INAI /NABIk 35.000 euroko ekarpena egiteko eta toki-mailan emakumeen eta gizonen artean berdintasunezko politikak sustatzeko Federazioari laguntza teknikoa emateko konpromisoa hartu du. Bestalde, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak 10.000 euro jarriko ditu ekintza horiek burutzeko.

Hitzarmena eguneratu eta berritzearekin batera, emakumeen eta gizonen artean berdintasunezko politikak sustatzeko Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioaren eta INAI/NABIren arteko kolaborazioa egonkortzen da. Harreman hori jada Nafarroako Emakumeen Kontrako Indarkeriaren aurrean Koordinatzeko Erakunde arteko III. Akordioarekin sendotu zen, xede hauek betetze aldera: emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzio eta lanketa integralean koordinazio eta lankidetza handiagoa eta hobea lortzea, eta, halaber, Foru Erkidego osoan jarduteko jarraibide homogeneoak ezartzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa