(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñean enplegu-anezka berria izango da NLren laguntzarekin ostirala, 2019.eko martxoak 1


Hirian egingo den lan-orientabideko hirugarren programa izango da; martxoaren 6ra arte eman daiteke izena


Nafar Lansarek (NLk), Eskubide Sozialetako Departamenduaren mendeko erakundeak, eta Santa Maria la Real Fundazioak, enplegu-anezka berria bultzatu dute Iruñean. Lan-orientabideko programaren bitartez, langabezian dauden pertsonei merkatu berrian lana bilatzen lagunduko zaie (merkatu orokorra eta etengabe aldatzen ari dena, teknologikoagoa eta lanbide emergenteak dituena).

Programa, halaber, Telefonica Fundazioak, hiriko Udalak eta Europako Gizarte Funtsak sustatu dute, eta martxoko bigarren hamabostaldian hasiko da lanean. 20 plaza eskainiko zaizkie langabezian dauden 18 eta 60 urte arteko gizon eta emakumeei; hots, ikasketa-maila guztietakoei (ikasketarik gabeak, Eskola Graduatua, DBH, Lanbide Heziketa, Batxilergoa edo Unibertsitate-ikasketak) eta edozein lan-sektorekori, aurretiko esperientziarekin edo esperientziarik gabe.

Modu horretan, talde ahalik eta anitzena eta heterogeneoena sortu nahi da, kideen artean lehiarik egon ez dadin lana bilatzerakoan. Taldeak ezagutzak eta esperientziak partekatzea da helburua eta lan-merkatuan sartzea bultzatzeko lankidetza-kulturaren aldeko apustua egitea.

Programa doakoa eta borondatezkoa da, eta bertan parte hartu nahi duten pertsonek 2019ko martxoaren 6ra arte eman dezakete izena, Anezken web orrialdearen bitartez, honako esteka honetan. Bulegora joanda ere eman daiteke izena; horretarako, dagokion inskripzio-inprimakia eskatu, bete eta entregatu behar da Nafarroako Kutxa Fundazioaren bulegoetan, Larrabide Zentroan (Goroabe kalea, 25), 9:00etatik 14:00etara bitartean.

Baina deialdiaren oinarrietan jasotakoaren arabera (hiri bakoitzean lortutako hitzarmenen bidez onartua) behin 500 inskripzio eginda, Santa Maria la Real Fundazioak izena emateko epea itxi ahal izango du ofizialki iragarritako eguna baino lehen.

2015ean eta 2016an parte hartutakoen ia %60aren lan-egoera aldatu egin zen

Iruñeko hurrengo enplegu-anezka hirian egingo den hirugarrena izango da, 2015ean eta 2016an egindako edizioen ondoren. Edizio haietan emaitzak onak izan ziren, parte-hartzaileen ia %60aren lan-egoera aldatu baitzen; alegia, besteren konturako lana bilatu zuten, negozio propioa sustatu edo profesionaltasun-ziurtagiriak egin, laneko praktikak lortuaz.

Edizio honetan, hautatutako 20 pertsona astean egun batzuetan bilduko dira administrazio publikoak utzitako lokaletan. Santa Maria la Real Fundazioko langile tekniko espezializatuen laguntza eta orientazioarekin, jarduera ezberdinak burutuko dituzte lan-bilaketa optimizatze aldera: norberaren ezagutzarako eta adimen emozionalerako tailerrak lana bilatzeko plana egin eta helburua bideratzeko; curriculumak eguneratzea eta modernizatzea; lan-elkarrizketen simulazioak; eta taldeko hautapen-prozesuak.

Horrez gain, komunikazio, marketing eta marka pertsonaleko teknika berriak ikasiko dituzte; enplegarritasunaren mapa egingo dute; enpresak bisitatuko dituzte; eta laneratzeko erreklutatzaileekin eta adituekin topaketak antolatuko dituzte.

Bestalde, lanzadera ez da parte-hartzaileei lana ematen dien agentzia, egungo merkatuan lanaren bilaketa aktibatzeko eta optimizatzeko langabeak orientatzeko programa trinkoa baizik. Era horretan, teknika berriak erakusten zaizkie elkarrizketetan konfiantza eta segurtasuna izateko, eta jarduera berriak enpresa-ehunera gerturatzeko. Eskema hori kontuan hartuta, era horretako 500 programa baino gehiago garatu dira herrialde osoan zehar, eta 11.000 parte-hartzaile baino gehiagok hartu dute parte; gainera, horien %60ak bere lan-egoera aldatu eta hobetu egin du.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 664 37 64 13 telefonora.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa