(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iberoko Erdi Aroko Dorrearen eraberritze-lanak aurkeztu dituzte Leitzan ostirala, 2019.eko martxoak 1


Nafarroan kontserbatzen den Erdi Aroko industria-gunearen adibideetariko bat da


Kulturako eta toki-erakundeetako ordezkariak, atzean Iberoko dorrea dutela. ( irudia handitu )

Kultura, Kirola eta Gazteriako kontseilari Ana Herrerak gaur goizean aurkeztu du Iberoko Erdi Aroko dorre eraberritua, Leitzako eta Goizuetako Mikel Zabaleta eta Unai Loiarte (hurrenez hurren) alkateekin batera. Nafarroan Erdi Aroko industria-gune gutxi batzuk kontserbatzen dira, eta dorrea horietako bat da, eta, seguruenik, gure komunitatean kontserbatuenetarikoen artean industria-egitura zaharrena, XIV. mendekoa dela esaten baita. Halaber, aurkezpenean izan dira Kultura - Vianako Printzea Instituzioko zuzendari nagusia, Dori López Jurío; eta Ondare Historikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Carlos Martínez Álava.

Erdi Aroko guneko lanak egin dira dorrearen parajea eta Iberoko Erdi Aroko burdinola zaharra eraberritzeko eta horri balioa emateko Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuak Leitzako eta Goizuetako Udalekin 2018ko maiatzaren 23an sinaturiko lankidetza-hitzarmenari esker.

Hitzarmen horretan, Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartu zuen "Iberoko Dorrea" izenekoa eta zubia eraberritzeko. Bestalde, Leitzako eta Goizuetako Udalek Iberoko parajea kontserbatzea, mantentzea eta hedatzea bermatzeko beharrezko jarduerak burutuko zituzten; tartean, bertara eta ingurunera joateko sarbidea erraztea, bidexka eta parkingaren bitartez; alboko baserria kontserbatzea; eta Erdi Aroko burdinolako hondakinei balioa ematea. Halaber, auzolana bultzatuko zuten komunitatea eta lurraldea kultur ondarearen hedapenean inplikatzeko era bezala. Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuak finantzatu du eraberritze-proiektua, 2017an hasitakoa, eta guztira 584.975,03 euroko kostua izan du.

Proiektua Jose Luis Franchez arkitektoak eta Nora Oroz arkitekto teknikoak idatzi dute, Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzukoak. Esku-hartze gehiena Leache SL enpresak egin du.


Dorre eraberritua. ( irudia handitu )

Erdi Aroko dorrea

“Iberoko Erdi Aroko dorrea” Iberoko burdinola zaharreko industria-gunekoa da, eta Leitzako udal-mugartean aurkitzen da, Goizuetako herritik bi kilometro eskasera. Gainera, zubiak bi udalerrien arteko muga salbatzen du.

Gunea ibar estu batean kokatzen da, aproposa Urumea ibaiaren indarra aprobetxatzeko, hango urak Ezkurra goitik jaisten baitira. Nafarroan kontserbaturikoen artean industria-egitura zaharrenetarikoa da seguruenik, XIV. mendekoa da-eta.

Garai horretatik bizirik jarraitu dute industria-jarduera zaharrarekin zerikusia duten hainbat eraikuntzak. Haien kontserbazio-egoera desberdina zen. Dorreak erorita zituen estalkia eta solairuak duela gutxitik hona, eta zubiak zenbait akats zituen, eta mantentze-lanak eskatzen zituen. Burdinolako hondakinak erortzeko zorian daude eta baserria abandonatuta.

2011. urtean, Leitzako Udalak lursailak eta higiezinak erosi zituen, kultur paisaia berezi eta aberats hori definitzen duen ondare ukigarri eta ukiezina zaintzeko asmoarekin. Erdi Aroko dorrea eta Iberoko parajea Ondasun Inbentariatu bezala deklaratu zituzten Kulturako Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Instituzioak 2014ko urtarrilaren 27an emandako 5/2014 Ebazpenaren bitartez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa