(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Balorazio Integral Forentsearen Unitatea sortu da ostirala, 2019.eko martxoak 1


Nafarroako Gobernuko Justiziako Zuzendaritza Nagusiak Auzitegi Medikuntza eta Zientzia Forentseen Nafarroako Institutura adskribatu du


Emakumeen aurkako Indarkeriaren Iruñeko Epaitegia; batik bat horren eskaerak izapidetuko ditu Institutuaren unitate berriak. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak emakumeenganako indarkeriaren kontrako Balorazio Integral Forentsearen Unitatea sortu du, eta Auzitegi Medikuntza eta Zientzia Forentseen Nafarroako Institutura adskribatuta egongo da, Justiziako zuzendari nagusi Lourdes Aldavek emandako ebazpenaren arabera.

Unitatea diziplina anitzeko taldeak osatuko du, eta, organo judizialak hala eskatuta, emakumeen aurkako indarkeria-egoerak baloratu beharko ditu. Modu horretan, prozedura judizial baterako esku hartuko du organo judizialek eta fiskalek edo aldeek eskatuta, eta kasuak baloratzeko irizpide medikoak, psikologikoak eta sozialak bilduko ditu.

Unitatearen helburua da erantzun “azkarra, eraginkorra eta espezializatua” ematea emakumeen aurkako Indarkeriaren Epaitegietatik edo Guardiako Epaitegietatik Auzitegi Medikuntza eta Zientzia Forentseen Nafarroako Institutura bideratutako gaiei, Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilaria den María José Beaumontek adierazi moduan. Gai horiek, lehentasunezko izaerarekin, unitatea osatzen duten funtzionarioen artean banatuko dira: mediku forentsea, psikologoa eta gizarte-langilea.

Jarduera integrala

Egin beharreko lana ez da soilik emakumea baloratzea, indarkeria-egoeraren biktima moduan ulertuta, baizik eta emakumeen aurkako indarkeria-egoerak zentzu zabalean ulertuta; alegia, lehenik eta behin, biktima baloratzea, baina baita erasotzailea ere, indarkeriaren jatorria bera izanik, eta baita zuzeneko edo zeharkako bestelako biktimak ere, hau da, biktimaren seme-alabak, gurasoak, anai-arrebak, e.a.

Jarduera integrala denez, neurri zibilak sartu behar dira familia-mailako edo bikotearen indarkeria-egoerak gertatu badira; hala nola, zaintza-neurrien proposamena, bisita-erregimena, e.a.

Unitatea formalki sortu ahal izan da legegintzaldi honetan Justiziako Zerbitzu Sozialean Psikologiako eta Gizarte-laneko plaza berriak sartzeagatik.

Institutuaren izen berria

Unitate hori sortzeaz gain, ebazpenak Auzitegi Medikuntzako Nafarroako Institutuaren izena eguneratu du, azaroaren 13ko 355/2000 Foru Dekretu bidez sortua, eta, orain, Auzitegi Medikuntza eta Zientzia Forentseen Nafarroako Institutua deituko da, eraketa berriarekin bat egiten duen izena, beste eremu batzuetako profesionalak (psikologoa edo gizarte-langilea, besteak beste) sartzeagatik.

Auzitegi Medikuntza eta Zientzia Forentseen Nafarroako Institutua unitate hau sortzerekin erakunde tekniko eta zientifiko moduan finkatuko da klinika eta patologia forentseko lanetan. Institutuaren plantillan lanpostu hauek daude: forentsearen 11 postu —Justizia Ministerioaren mendekoak, eta postu gehiago jartzeko eskatu zaio— psikologoaren 5 postu, gizarte-langilearen 3 postu, autopsia laguntzaileen 4 postu eta Justizia Administrazioko kidegoko langileen 4 postu (3 izapidegilerenak eta 1 laguntza judizialekoa).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa