(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak lehiaketan aterako ditu hutsik dauden irrati eta LTD lizentzia guztiak astelehena, 2019.eko martxoak 4


Ikus-entzunezko araudia aldatuko da ere irabazi-asmorik gabeko zerbitzuak sustatzeko, tokiko entitateen zerbitzuak arautzeko eta euskararen presentzia bermatzeko


Ana Ollo y Pello Pellejero, durante la compareciencia ante la prensa.

Ana Ollo eta Pello Pellejero, prentsaren aurrean. ( irudia handitu )

Nafarroako Aldizkari Ofizialak irrati eta tokiko LTD lehiaketetarako deialdiak egiteko foru aginduak argitaratuko ditu aste honetan, eta, hala, hutsik dauden ikus-entzunezko lizentzia guztiak eskainiko dira Nafarroan: hiru irrati lizentzia, bi Auritzen eta bestea Iruñean; eta tokiko hamaika LTD lizentzia, horietako hiru honako demarkazio hauetan: Lizarran, Zangozan eta Tuteran, bai eta bi lizentzia ere, Tafalla demarkazioan.

Informazio hori guztia astelehenean aurkeztu du Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria Ana Ollok prentsaurreko batean, bai eta Komunikazio eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusi Pello Pellejerok ere. Halaber, biek jakinarazi dute Nafarroako ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak arautzeko 5/2012 Foru Dekretua aldatzeko prozedurari emango zaiola hasiera. Hasierako izapide horren baitan, proposamena frogatzeko dokumentua dago sartuta, eta kontsultatu daiteke jada gobernu irekiari buruzko atarian.

Alde horretatik, Ollo kontseilariak Foru araudian sartu beharreko hiru gai nagusi identifikatu ditu: irabazi-asmorik gabeko zerbitzuak sustatzea Nafarroako ikus-entzunezko eskaintzaren barruan; tokiko erakundeetako ikus-entzunezko zerbitzuak arautzea; eta Nafarroako eremu euskaldun eta mistoan euskarazko operadoreak izango direla bermatuko dituen erreserbak egiteko sistema bat.

Gainera, 2015etik ikus-entzunezkoen esparruan egindako lana “bizia eta probetxuzkoa” izan dela esan du. Gogoratu du hartu zen lehen erabakia “1997tik irratien deialdian zegoen gatazka juridikoa konpontzea” izan zela. Jarraian, aipatu du, “ETB Nafarroan zabaltzeko hitzarmen espezifikoa sinatu genuen, telebista honen harrera ahalbidetu zuena, 30 urte eta gero eta kosturik gabe”. Hau, Olloren esanetan, “urte askoz nafartarrek eskatu duten erabaki bat izan zen, eta horrek politika hauek adosteari zilegitasuna ematen dio”.

LTD eta irrati lehiaketak

Lehenengo nobedadea, telebista digitalaren lehiaketaren kasuan, Tafalla demarkazioa hedatuko denari dagokio. Izan ere, demarkazio hori otsailetik aurrera hedatu da Faltzes eta Azkoien udalerrietara, bi udalerriek eskatu zuten legez. Artaxoa, Beire, Berbintzana, Garinoain, Larraga, Miranda Arga, Erriberri, Oloritz, Orisoain, Pitillas, Puiu eta San Martin Unx udalerriak ere jasotzen zituen demarkazioak, Tafallaz gain.

Ekonomia eta Enpresa Ministerioak demarkazio hori hedatzeko ebazpena onartu zuen otsailaren 1ean, aurrerapen digitalerako estatu idazkaritzaren bitartez. Hala, Nafarroako Gobernuak, inplikatutako bi alkateen abalarekin, ministerioari igorritako eskaerari erantzun zitzaion. Tokiko multiplex horretako gaur egungo operadoreek ¾Zona Media Televisiónek eta ETB-3k¾ eta lehiaketan aterako diren bi lizentzia berrien titularrek hedapen horren onurak aterako dituzte.

Gogorarazi beharra dago Nafarroak Foru Komunitatearen Gobernu Zentralak onartutako tokiko LTDaren bost demarkazioei dagozkien multiplex autonomiko bat eta tokiko beste bost multiplex dituela. Hori guztia dela eta, Nafarroak ez ditu lizentzia librerik gaur egun multiplex autonomikoan; bi kanal eman zaizkio Navarra Televisióni, eta beste bi kanal gorde dira euskarazko ETB-1 eta gaztelaniazko ETB-2 kanal jeneralistak hedatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko telebistako operadore publikoaren emisioak jasotze aldera Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak sinatutako lankidetza hitzarmenari jarraikiz (eta beste kanal bat gorde da tokiko multiplex bakoitzean, ETB-3 haurrentzako kanal kulturala hedatzeko).

Horrez gain, Nafarroako hiriburuko tokiko multiplexa ere beteta dago, bertan hiru telebista pribatuk lan egiten baitute multiplex horretan (Xaloa TB, Hamaika TB eta Iruindarra TB telebistek; horiek guztiek lizentzia lortu zuten 2012ko lehiaketaren ostean). Eta laugarren tokiko operadore pribatu bat dago Tafalla demarkazioan: Zona Media TV. Hori dela eta, iragarritako lehiaketak 11 lizentzia jasoko ditu: esleitu ez diren Lizarra, Zangoza eta Tuterako demarkazio guztietako hiru lizentziak, eta Tafallako biak.

Irrati lizentziei dagokienez, lehiaketan aterako dira 2012ko eta 2017ko lehiaketetan hutsik geratu ziren Auritzeko bi lizentziak, bai eta 1997an, gaur egungo Foru Exekutiboak 2015ean ebatzitako lehiaketa batean ¾hala, frekuentzia hori (105.1 FM) hutsean laga zen¾, lizitatutako Nafarroako hiriburuari zuzendutako hirugarren lizentzia bat ere. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Sailak lizentzia hori gehitu zuen 2017ko lehiaketan, eta hura erreserbatu zuen, irabazi-asmorik gabeko erakundeei esleitzeko. Hala ere, lehiaketatik baztertu egin zen, Nafarroako Gobernuak saltzaile batek erreserba hori dela-eta aurkeztutako errekurtsoa aintzat hartutakoan; horretarako, foru araudia aldatu egin behar da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
AnaOllokontseilaria.mp3
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa