(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Emakumeak gehiago emantzipatzen dira, diru-sarrera gutxiago izan arren astelehena, 2019.eko martxoak 4


EmanZipa programako ia 600 eskaera onartu dira; etxebizitza izateko eskubide subjektiboaren modalitateetako bat da


Emakumeak gehiago emantzipatzen dira, diru-sarrera gutxiago izan arren. Ondorio horretara iritsi dira EmanZipa programa funtzionamenduan den lehen bi hilabeteak igaro ondoren; hain zuzen ere, Nafarroan etxebizitza izateko eskubide subjektiboaren bi modalitatetako bat da, abenduaren 26ko 28/2018 Lege onartu berrian jasotzen dena.

Lehen bi hilabeteetan, EmanZiparen 687 eskaera jaso dira guztira; hau da, 1990 eta 1996 urte artean jaiotako gazteei emantzipatzen laguntzeko modalitatean. Dagoeneko 530 eskaera onartu dira, eta soilik 43 geratzen dira izapidetzeko (gainerakoak baliogabeak edo ezeztapenak dira). Horietatik 364 eskaera, %63,5, emakumeenak dira eta gainerako 209 gizonenak.

Era berean, emakumeak gizonak baino gehiago emantzipatzen dira, nahiz eta diru-sarrera baxuagoak izan: batez beste 12.965,88 euro 2017ko PFEZen arabera; gizonen batez bestekoa 14.010,70 eurokoa da. Hilabetean etxebizitzaren truke 497,67 euroko errenta ordaintzen dute emakumeek eta batez beste 514,65 euro gizonek, ondorengo estekan ikus daitekeen moduan.

DaVid programan 81 eskaeratatik 55 onartu dira

DaVid programari dagokionean, 55 eskaera onartu dira guztira aurkeztutako 81 eskaeratatik. Kasu honetan, modalitatearen hartzaileak diru-sarrera urriko familiak dira, Nasuvinsak kudeatutako babestutako etxebizitzen eskatzaileen erroldan aurretik izena emanda egon behar dutenak.

Etxebizitzaren eskubide subjektiboaren laguntza berrien intesari erreparatuta, fede ematen dute emanzipa@navarra.es edo davidvivienda@navarra.es laguntza-helbideetan informazioa eskatzeko jasotako 1.800 posta elektroniko baino gehiagok.

Nabarmendu behar da bi programa edo modalitateetan, EmanZipa eta DaVid, eskaerarekin batera ez dela inolako dokumentaziorik aurkeztu behar, eta telematikoki egiten dela.

EmanZipa eta DaVid programen baldintza komunak eta espezifikoak

EmanZipa eta DaVid programetan sartzeko baldintza komun hauek eskatzen dira: gutxienez 3.000 euroko diru-sarrerak edukitzea, Nafarroan erroldatuta egotea, etxebizitza baten jabea ez izatea (salbuespen batzurekin: etxebizitza desegokiak), azken bost urtetan etxebizitzarik eskualdatu ez izana (90.000 eurotik beherako diru-sarrerak eragin dituztenak salbu), 90.000 eurotik beherako ondasunak eta eskubideak izatea, errentatzailearekiko ahaidetasunik ez izatea (odolkidetasunaren edo ezkontza-ahaidetasunaren bigarren mailaraino), etxebizitzaren gehienezko alokairua hileko 650 eurokoa izatea eta kenkaria urtero berritzea, ematea edo ukatzea baldintzak betetzen jarraitzearen arabera erabakiko baita.

EmanZiparen betekizun espezifikoak eta baldintzak

EmanZipak etxebizitzarako sarbidea izateko eskubide subjektiboa errentamenduan gauzatzea proposatzen du, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n 23 eta 30 urte bitarteko adina duten gazte emantzipatuei edo emantzipatu nahian dabiltzanei zuzenduta dago.

Programan izena emateko betekizun espezifiko eta baldintza hauek bete behar dira: soilik telematikoki eska daiteke, ez da beharrezkoa aldez aurretik izena emanda egotea NASUVINSAk kudeatzen duen etxebizitza babestuaren eskatzaileen erroldan, laguntza honen gehienezko iraupena hiru urtekoa da, baina ez dute ondoz ondoko urteak izan behar, errentariak 20.000 euroko gehienezko diru-sarrerak izan behar ditu (zerga oinarriaren zati orokorra gehi salbuetsitako errentak), edo 30.000 eurokoak, bi kide edo gehiagoko familia-unitateen kasuan.

Gainera, etxebizitza parteka daiteke, eta kasu horretan, dagokion zatia emango litzaioke, errentamendu kontratuan dauden titularren kopuruaren arabera. Azkenik, laguntzaren zenbatekoa alokairuaren %50a da, hilean  gehienez 250 euro.

Bestalde, DaVid programak ere etxebizitzarako sarbidea izateko eskubide subjektiboa errentamenduan gauzatzea proposatzen du, eta diru-sarrera urriko pertsonei eta familiei zuzenduta dago.

Laguntza hori eskatzeko baldintza hauek bete behar dira: telematikoki edo era presentzialean eska daiteke Nasuvinsaren bulegoetan (San Jorge etorbidea 8, Iruñea), aldez aurreko hitzordua eskatuta.

Era berean, nahitaezkoa da NASUVINSAk kudeatzen duen etxebizitza babestuaren eskatzaileen erroldan aldez aurretik izena emanda egotea: gutxienez urte bateko antzinatasunarekin urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean. 2019rako, bi urteko gutxieneko antzinatasuna behar da 2019ko urtarrilaren 1eko inskripzioan eta adingabeak kargupean izatea. Halaber, eskatzen da familiaren diru-sarrera haztatuak gehienez SARA 1,7 aldiz izatea (Errenta Egokiaren araberako Erosteko Nahikotasuna, 2017an 8.120 euroko balioa zuena).

DaViden iraupena mugatua da, eta urtero ematen da, ezarritako baldintzak betetzen badira. Laguntzaren zenbatekoak ondorengo estekan ikus daitezke.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa