(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak bat egin du Davoseko Deklarazioarekin, hiri-espazio jasangarriak eraikitzeko astelehena, 2019.eko martxoak 4


Barkos Lehendakaria izan da gaurko ekitaldiaren buru, non Foru Gobernuak eta Nafarroako Parlamentuak bat egin duten Suitzako Gobernuak sustatutako dokumentuarekin


Davos

Uxue Barkos Nafarroako Lehendakariak, Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko lehendakariarekin, Matxalen Acacuso Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko dekanoarekin eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak Nafarroan duen delegazioko lehendakari den Patxi Chocarrorekin eta gainontzeko ordaezkariekin. ( irudia handitu )

La Presidenta de Navarra, Uxue Barkos, ha presidido hoy en el Palacio de Navarra el acto de adhesión del Gobierno foral y del Parlamento de Navarra a la Declaración Davos 2018 que incide, bajo la denominación ‘Baukultur’, en la calidad del espacio construido y la promoción de políticas públicas que así lo fomenten.

En el acto la Presidenta de Navarra Uxue Barkos Nafarroako Lehendakaria izan da gaur Nafarroako Jauregian ospatu den ekitaldiaren buru, non Foru Gobernuak eta Nafarroako Parlamentuak bat egin duten 2018ko Davoseko Deklarazioarekin. Deklarazioak, ‘Baukultur’ izenpean, eraikitako espazioaren kalitatea eta berau bultzatuko duten politika publikoen sustapena azpimarratu nahi ditu.

Ekitaldian Davoseko Deklarazioarekiko atxikimendua sinatu dute Uxue Barkos Nafarroako Lehendakariak eta Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko lehendakariak. Ekitaldian parte hartu dute baita Parlamentuko taldeetako ordezkariek, Matxalen Acacuso Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko dekanoak eta Patxi Chocarro elkargoko Nafarroako delegazioko lehendakariak.

Suitzako Gobernuak bultzatu zuen deklarazioa 2018an, Kultura Ondarearen Europako Urtearen markoaren barruan; ordutik, Europar Batzordeak, Europako Kontseiluak, Europar Batasuneko gobernu gehienek eta kulturaren, arkitekturaren eta ondarearen esparruetako gobernuz kanpoko erakunde batzuek sinatu dute deklarazioa, hala nola UNESCOk, Europako Arkitektoen Kontseiluak, Espainiako Arkitektoen Goi Kontseiluak eta hainbat autonomia-erkidego eta udalek.

Lehendakariaren hitz-hartzea

Uxue Barkos Lehendakariak gizartearen erronkak ekarri ditu gogora bere hitz-hartzean, hala nola migrazioak, haziz doan berdintasun-eza edo klima-aldaketa. Horiei aurre egiteko “sortzen da ‘Baukultur’ kontzeptua, eraikitzerako orduan toki bakoitzeko aspektu kultural, ekonomiko, teknologiko, sozial eta ingurumenekoak aintzat hartzea bilatzen duena”, Lehendakariaren hitzetan.


Davos

Uxue Barkos Lehendakariak deklarazioarekiko atxikimenduaren sinaduran Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko lehendakariarekin. ( irudia handitu )

Ildo horretan, helburua kalitate handiko inguru eraikia sortu eta mantentzea dela azpimarratu du, pertsonen ongizatean, kohesioan eta gizarteratzean lagunduko duena. “Espazio habitagarriagoez, jasangarriagoez eta ingurumenarekiko konprometituagoez ari gara funtsean, inguru erakargarrien barruan, balio ekonomiko erantsi positibo bat sortzeko baldintzak eraginez”, adierazi du Barkosek.

Nafarroako Gobernuaren lurralde-estrategiak Europar Batasunaren helburu politikoak bere gain hartzen dituela gehitu du Lehendakariak, zeinak hiru ardatz dituen: batetik, ongizate maila handiagoak eta lurralde- eta gizarte-oreka handiagoa lortzea; bestetik, landa-eremuaren eta hiriaren arteko kolaborazioa bultzatuko duen hiri-sistema orekatuago baten garapena, berdintasuna bermatzeko zerbitzu, azpiegitura eta ezagutzara iristeko; eta, azkenik, natura- eta kultura-ondarearen kudeaketa eraginkorrago bat. “Lurralde lehiakor, kohesionatu, irisgarri, konektatu eta kulturadun baten garapenaren aldeko apustua egiten dugu funtsean”, eta garapen hori, adierazi duenez, “guztiz bat dator gaur bat egiten dugun deklarazioaren ikuskerarekin, bizi kalitatea bultzatuko duen eta baliabideak modu jasangarrian baliatuko dituen lurralde bat bultzatzen duen heinean”.

Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, bere aldetik, azpimarratu du “gaur sinatu dugun deklarazioak posizio komun bat defendatzen duela mundu mailako mehatxuen aurrean, klima-aldaketari dagokionean adibidez; hala ere, ez dugu ahaztu behar gizakiak sortzen dituela mehatxuak berak, bere praktika suntsitzaile eta hiperlehiakorrekin, guztiz aldentzen direnak bizitza komunetik”. Gehitu du, gainera, “ezin duela gure diskurtsoak aditzera emateko beste deklarazio bat gehiago izan, baina erdigune izan behar duela gure politiketan, ardatz izan behar duela gure gidalerroetan” . Bukatzeko, adierazi nahi izan du “garapen jasangarriko helburuen arrakasta edo porrota, Davoseko Deklarazioa edo Pariseko Ituna kasu, aktore guztien erantzukizuna izango dela, nahiz eta nabarmena den gobernuek dutela karga handiena, hasi txikienetatik, udalen eta erkidegoen kasuan, eta handienetaraino, nazioak eta nazioarteko erakundeak”.

Matxalen Acacuso Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko dekanoak adierazi du “funtsezkoa dela ikuskera partekatu bat, estrategia adostu bat eta zentzuzko helburu bat izatea: errespetua erabilgarri dauden baliabideekiko, moldakortasunaren sustapena, komunitateen segurtasunaren eta erresilientziaren aldeko apustua, osasun unibertsala, etxebizitza-eskubidearen aldeko ekintzak eta gizarte-kohesioa. Guzti hori kontutan hartuta arkitekturak eta hirigintzak espazioaren eraldaketarako duten interes orokorreko izaera”.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak Nafarroan duen delegazioko lehendakari den Patxi Chocarro San Martinek adierazi du “Nafarroako arkitektoena dela parte batean herritarrek kalitatezko inguru eraikiak hauteman eta baloratzearen erantzukizun didaktikoa, eta hala sustatzen dugu Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialetik bertatik ”


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa