(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nazioarteko Biltzarraren bitartez, Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren 50. urtemuga ospatuko da martxoaren 6an eta 7an asteartea, 2019.eko martxoak 5


Hiru hitzaldi antolatu dira nazioarteko adituekin eta mintegiak eta tailerrak ere bai


Nafarroako Gobernuak Nazioarteko Biltzarra antolatu du “Fontes Linguae Vasconum” aldizkariaren 50. urteurrena dela-eta, aldizkari zientifiko horren lana eta Nafarroako gizarteari nahiz mundu akademikoari egiten dion ekarpena ezagutzera emateko asmoarekin. Biltzarra Iruñean izango da martxoaren 6an eta 7an, ondorengo izenburuarekin: “FLV, 50 urte: metodo eta joera berriak (euskal) hizkuntzalaritzan”.

Euskalaritzaren alorreko ikasketen azken berriez gain, nazioarteko hizkuntzalaritzak euskararen gaineko ikasketei egindako ekarpen teoriko-metodologikoak ere bilduko dira bertara.

Biltzarrean zehar, 3 hitzaldi eskainiko dituzte nazioarteko hizkuntzalari adituek, eta izena emandako 150 pertsona baino gehiago bilduko dira.

Asteazkenean, martxoaren 6an, Salamancako Unibertsitateko Filologia Klasikoko doktoreak eta UPV/EHUko Indoeuropar Hizkuntzalaritzako katedradunak, Joaquín Gorrochateguik, ondorengo hitzaldia eskainiko du: “Fontes Linguae Vasconum. Jatorriak eta dokumentuak Euskararen Historiarako”.

Arratsaldean, berriz, Sevillako Unibertsitateko irakasle titularra den Lola Ponsek, gazteleraren historian eta testuen edizioan adituak eta hizkuntzalaritzaren hedapeneko lan ugariren sortzaileak, ondorengo hitzaldia emango du: “Hizkuntzalaritza historikoak neolatina aurkitu zuenean”,

Azkenik, martxoaren 7an, Lyle Campbellek, Hawái Mānoa Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Departamentuko irakasle emerituak eta hizkuntzalariak “Hizkuntzalaritza historikoa: egungo egoera” hitzaldia emango du, egungo hizkuntzalaritza historikoan garapen berriak eta gai gorienak ikuskatzearren.

Biltzarrean, halaber, hamar tailer edo workshops egingo dira diziplina-eremu ezberdinak sakontze aldera: euskararen soziolinguistika, literatura, onomastika, didaktika, filologia, dialektologia, hizkuntzaren tipologia, gramatika formala, fonologia eta gramatika historikoa. Gaikako tailer bakoitza arlo horretan aditua den pertsonak zuzenduko du, hitzaldi bat ematearekin batera.

Aldizkari erreferentea

Nafarroako Foru Aldundia, Vianako Printzea Erakundearen bidez, Fontes Linguae Vasconum aldizkari zientifikoa hasi zen argitaratzen 1969an, euskal filologia eta hizkuntzalaritza arloko ikerketa zientifikoa ezagutzera ematearren.

Sortu zenetik, aldizkaria hizkuntzalaritzaren nazioarteko estandar akademikoetara doituz joan da esparru zientifikoan —filologian, literaturan eta hizkuntzalaritzan— erreferentziazko argitalpen bilakatu arte. Aldizkariak bide oparoa izan du, 125 zenbaki argitaratu baitira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa