(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako gazteen % 85ak erregulartasunez egiten du kirola eta/edo jarduera fisikoren bat asteartea, 2019.eko martxoak 5


Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak (NKGI) "Gazteria eta kirola. Nafarroa 2019" ikerketa aurkeztu du, non 800 gazte nafarrek parte hartu duten 


Nafarroako gazteen % 85ak kirola eta/edo jarduera fisikoren bat egiten du, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak editatutako “Gazteria eta kirola. Nafarroa 2019” ikerketatik ondorioztatzen denaren arabera. Gazte horien artean, gainera, % 92ak astean bi aldiz gutxienez praktikatzen du kirola. Ikerketa 16 eta 30 urte arteko 800 gazte nafarri egin zaie telefono bidezko elkarrizketen bitartez eta gazte nafarrek kirolari eta jarduera fisikoari buruz dauzkaten iritzi eta jarrerak aztertzen ditu, eta baita kirol-eremuari lotutako beste intereseko gai batzuei buruzkoak, eskola-jazarpena, kirol-apustuak eta boluntariotza besteak beste.

Kirol-praktika

Kirol-praktika edo jarduera fisikoaren praktika handiari, gainera, erregulartasuna ere gehitu behar zaio. Gazteen % 49k astean bi edo hirutan egiten du kirola eta/edo jarduera fisikoren bat, % 32,7k lau edo bost egunetan, eta % 10ak egunero. Gazteen % 7,7k astean gutxienez behin egiten du kirola. Datu horiek horrela, hamar gaztetik bederatzi kirol eta jarduera fisikotik gertu kokatzen da. Hala ere, gazteen % 52,2k dio ez duela kirola eta/edo jarduera fisikorik nahi bestetan egiten, nahiz eta % 33,6a pozik agertzen den egiten duen kirol-praktikarekin.

Halaber, gazte nafarren % 22,5ek lehiaketako kirola egiten du gaur egun. Lehiaketako kirolen praktika ia lau aldiz handiagoa da gizonen kasuan (% 34,6), emakumeekin alderatuta (% 9,9). Gazte nafarren % 49,3k ez du kirolik praktikatu, kirola lehiaketako kirol-jarduera gisa ulertuta. Lehiaketan aritu diren baina jada ez dabiltzan kirolari ohien ratioa % 28koa da.

Nafarroako gazteen % 14,1a, bere aldetik, mugimendu gutxikoa da eta ez du ez lehiaketa-kirolik ez inolako jarduera fisikorik egiten; justifikazioen artean denbora-eza dago gehienetan, eta, bigarren maila batean, nagikeria, kirola gustuko ez izatea edo lanaldi edo ikastaldiaren ondorengo nekea bezalako arrazoiak ematen dituzte.

Motibazioa

Gazteriak bi arrazoi nagusirengatik egiten du kirola edo kirol-praktikaren bat: forman egon eta osasuntsu mantentzeko (% 47,2) eta dibertitzeko eta atsegin duelako (% 33,6). Hauek dira gazteen arteko jarduera fisiko zabalduenak: gimnasioa (% 29,6), korrika egitea (% 24,8), oinez ibiltzea (% 18,6), igeri egitea (% 10,4), bizikleta/mendiko bizikleta (% 10,2). Lehiaketako kirolen artean futbola (% 36,2), saskibaloia (% 10,8), areto-futbola (% 10,2) eta waterpoloa (% 7,2) dira nagusienak.

Klub, elkarte edo erakunde baten bidezko kirola eta/edo jarduera fisikoaren praktika gazteriaren % 37,2k egiten du, % 69,1ek bere aldetik egiten duen bitartean. Kirola eta/edo jarduera fisikoa praktikatzeko bigarren modu hori gehiago egiten dute emakumeek (% 71,9) gizonek baino (% 66,6). Hala ere, kirola beren kabuz egiteak ez du esan nahi kirol-praktika bakarrik egiten dutenik; izan ere, emakume gazteen % 60k lagunduta egiten du kirola eta/edo jarduera fisikoa.

Inkestako fitxa teknikoa

Ikerketa 800 telefono-elkarrizketatan ardaztu da, % 95,5eko konfiantza mailarako % ± 3,5ko errore-tartearekin. Ikerketa-unibertsoa Nafarroan erroldatutako 16 eta 30 urte arteko gazteek osatzen dute, kirola eta/edo jarduera fisikoa praktikatzen dutenak ala ez. Telefono bidezko elkarrizketak 2018ko urrian eta azaroan egin ziren.

Nafarroako gazteen kirol-praktika eta jarduera fisikoari buruzko informazio gehiago izateko,  ikerketa osoa eskuragarri dago NKGIren webgunean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa