(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lodosa eta Viana Nafarroako Gobernuaren larrialdien kudeaketarako sisteman sartu dira asteartea, 2019.eko martxoak 5


Horrela, osatuta gelditu da gutxienez hiru udaltzain edo aguazil dituzten Nafarroako 29 udalak polizia-informazio sistemetan txertatzeko prozesua


Beaumont kontseilaria eta Pablo Azcona, Lodosako alkatea, beraien lantaldeekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Lodosako eta Vianako udalek larrialdiak Foruzaingoaren eta Udaltzaingo-zerbitzuen artean kudeatzeko lankidetza-hitzarmenak sinatu dituzte gaur goizean. Honela, Lodosako aguazilek eta Vianako udaltzainek TETRA komunikazio sistemarekin bat eginen dute, edozein larrialdiri modu arin, eraginkor eta koordinatuan erantzun ahal izateko.

Bi sinaketa hauekin, bukatuta gelditu da Udaltzaingoa edota, gutxienez, hiru udaltzain edo aguazilez osatutako zerbitzuak dituzten Nafarroako 29 udalak polizia-informazioko sistemetan integratzeko prozesua.

Polizien arteko funtzionamendua eta koordinazioa finkatzen dituzten hitzarmenak gaur goizean sinatu dituzte Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilari María José Beaumontek, Lodosako alkate Pablo Azconak eta Vianako alkate Yolanda Gonzálezek.

Sinaketa ekitaldiak banan-banan egin dira bi herrietako udaletxeetan, eta horietan, Beaumont kontseilariarekin izan dira Barneko zuzendari nagusi Agustín Gastaminza, Foruzaingoko buru Torcuato Muñoz, Segurtasun Politiken Garapenerako Zerbitzuko zuzendari Toño García Malumbres eta Segurtasuneko Koordinazio Ataleko buru Alfredo Ondarra.

Beaumont kontseilaria pozik agertu da legealdi honetan esparru honetarako finkatuta zegoen helburua betetzen lagundu duten bi hitzarmen berri hauen sinaketagatik. “Atsegin handia da niretzat, gaur, Nafarroako Gobernuaren izenean, Lodosa eta Vianarekiko Lankidetza-Hitzarmenak bi herrietako udaletxeetan sinatzea eta, horren bitartez, gutxienez hiru udaltzain edo aguazil dituzten Nafarroako udal guztietako polizia-informazio sistema guztien integrazioa osatzea”.

Kontseilariak nabarmendu duenez, hitzarmenaren sinaketak “herritarren eskubide eta askatasunen babesa hobetzen lagunduko du, segurtasun publikoa bermatuz eta prebentzioa eta delinkuentziaren aurkako borroka indartuz”.

Informazio sistemak

Hitzarmen hauen bitartez bi herrien eta Foruzaingoaren arteko polizia-koordinazioa gauzatu da. Horri esker, udaltzainak eta aguazilak Nafarroako Gobernuaren TETRA teknologia digitaleko Trunking Digital Irrati-Sarera (RRTD) gehitu dira, eta bertatik, poliziaren ikuspegitik interesgarriak izan daitezkeen datuak eskuratzen ahalko dituzte. Horrela, modu arin, eraginkor eta koordinatuan erantzun ahal izango dute dagokien eskuduntza-eremuan sorturiko edozein larrialdiren aurrean.


Beaumont kontseilaria eta Yolanda González, Vianako alkatesa, beraien lantaldeekin. ( irudia handitu )

Halaber, Foruzaingoaren Informazio Sistemara (SIP) gehituko dira eta, horren bitartez, polizia ikerketetan garrantzitsua izan daitekeen informazioa eskuratzen ahalko dute. Azkenik, Salaketa Penalen Erregistro Sistema (SITRADE) ere erabili ahal izango dute.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak aurrera egin du telekomunikazioen sare bakarra eta poliziaren ikuspegitik interesgarria izan daitekeen informazioaren erregistroa sortzeko helburuan, poliziek baliabideak modu koordinatuan eta eraginkorrean eraibili ahal ditzaten

Horrela,ondoko taulan jaso den bezala, Vianako udaltzainak eta Lodosako aguazilak bat eginda gelditu dira 29 toki entitate eta 749 udaltzain eta aguazil biltzen dituen larrialdiak kudeatzeko sisteman, honako herri hauek ere barne harturik: Altsasu, Antsoain, Aranguren, Azagra, Barañain, Bera, Berriozar, Burlata, Cascante, Castejon, Cintruenigo, Corella, Lizarra, Faltzes, Uharte, Noain (Elortzibar), Erriberri, Iruñea, Azkoien, San Adrian, Zangoza, Tafalla, Tutera, Valtierra, Eguesibar, Atarrabia eta Zizur Nagusia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Listado ayuntamientos navarros TETRA 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa