(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

‘Artea eta Kultura 2019’ programaren esparruan jarduera artistikoak eta kulturalak garatzeko laguntzen deialdia asteartea, 2019.eko martxoak 5


517.000 euroko laguntzak izango dira, eta Nafarroako udalerriek apirilaren 3ra bitarte aurkez ditzakete eskaerak


Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuak Nafarroako udalerriei zuzendutako 517.000 euroko diru-laguntzen deialdia onartu du, ‘Artea eta Kultura 2019’ programaren barruan jarduera artistikoak eta kulturalak sustatu ditzaten. Udal-ordezkariek apirilaren 3ra bitarteko epea izango dute eskaera aurkezteko.

Diru-laguntza lortu ahal izango da honako hauekin loturiko ikuskizun eta erakusketetarako: musika, lirika, literatura, antzerkia, dantza, arte plastikoak, zinema eta ikus-entzunezkoak; halaber, kontrataziotik eta programaziotik eratorritako gastuak ordainduko dira eta egile-eskubideen kudeaketarengatik sortutako gastuak eta antolatutako ekitaldiak gauzatzeko eta hedatzeko partidak. Jarduera horiek guztiek 2018ko azaroaren 8tik 2019ko azaroaren 7ra bitarte egindakoak izango dira, biak barne.

Laguntza horiek eskuratu ahal izango dituzte 40.000 biztanletik beherako udalerriek edo jarduera kulturalak zuzenean kudeatzen dituzten erakundeek edo entitateek (udalerriek horrela agindutakoan) eta haiek eratutako Fundazioek. Eskaera nahitaez telematikoki aurkeztu beharko da, www.navarra.es atariaren bitartez.

Eskaerak ebaluatzerakoan, ondorengo irizpideak hartuko dira kontuan: jardueren programazioa, ekintza-kopurua diziplinen arabera, euskarazko jarduerak, biztanleriarekiko aurrekontu-ahalegina eta udalerrian kultura kudeatzeko teknikariak izatea edo zerbitzu kulturalak enpresa baten bitartez kontratatzea.

Laguntzak emateko ebazpena hiru hilabeteko epean emango da, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik zenbatzen hasita.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa