(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

112 SOS Nafarroa Larrialdiak Kudeatzeko Zentroarendako arautegi berria asteazkena, 2019.eko martxoak 6


Gobernuak 112 larrialdietarako Europako zenbaki bateratua artatzen duen zentroa arautzeko foru dekretua onartu du


Gobernuak, Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilari María José Beaumonten proposamenez, 112 SOS Nafarroa Larrialdiak Artatzeko Zentroa arautzen duen foru dekretua onartu du gaurko bilkuran.

Dekretu honen bitartez, SOS Nafarroak Nafarroako Babes Zibil eta Larrialdien Arretari buruzko 8/2005 Foru Legearen arabera esleituak dituen eginkizunak eguneratu dira, zentroko pertsonalaren funtzionamendu espezifikoaren araubidea erregulatzeaz gain, betiere 112 larrialdietarako Europako zenbaki bateratuan urte osoan eta eguneko 24 orduetan larrialdiko egoera guztiei ahalik eta eraginkortasunik handienaz erantzuteko xedez.

Gaurko testuaren onarpenaz, maiatzaren 4ko Con su aprobación, se deroga el Decreto Foral 150/1998 Foru Dekretua eta 18 artikulu, xedapen gehigarri bat, xedapen indargabetzaile bat eta bi azken xedapen dituen foru dekretu berrian ezarritakoarekin bat ez datozen maila bereko edo beheragoko arauak indargabetu dira.

Oro har, 112 Larrialdiak Kudeatzeko Zentroari dagokio, larrialdiko egoeretan pertsonen bizitza zein ondasunen osotasuna arriskuan dagoela iritzita, herritarrek laguntza edo babes zerbitzuen esku-hartzea eskatzeko egindako deiak jasotzea, eta aipaturiko zerbitzuak abian jartzea.

Horrela, 112 zenbakia da, Nafarroako Suhiltzaileen, lehen mailako arretako zein ospitalez kanpoko larrialdi zerbitzuen, larrialdiko osasun-garraioaren eta Foruzaingoak zein ingurumen larrialdiek egindako berehalako arreta-eskaeren komunikazio-gunea. Gainera, Odol Bankuak zein organoen dohaintza eta transplanterako sareak egindako berehalako arreta-eskaerei erantzuten laguntzen du.

Langileen araubidea

Horrez gain, foru dekretuak langileen funtzionamenduaren araubidea finkatu du, gelako buruak, B mailakoak edota C mailan parekatuta ageri diren operadore ofizialak zein laguntzaileak barne harturik. Beste hainbat berritasunen artean, urteko asteburuen erdietan librantza hartzeko eskubidea ezarri da, baita lekualdatze lehiaketetan parte hartzeko eskubidea ere, lanpostuan modu finkoan urtebete egin ondoren (orain arte, lau urte egin behar ziren), baldin eta parte-hartze horrek esleitutako pertsonalaren heren bat baino gehiago aldi berean ateratzea suposatzen ez badu.

Nafarroako Gobernuak 2018ko abenduaren 12an aintzat hartu zuen foru dekretuaren proiektuak Nafarroako Kontseiluak aurretiaz eman beharreko aldeko txostena jaso du. Lehenago, sindikatuekin negoziatu zen Suhiltzaileen eta Babes Zibileko funtzionarioen mahai sektorialean, eta Nafarroako Babes Zibileko Batzordeak 2018ko azaroaren 27ko bileran landutako aldeko txostena jaso zuen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa