(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakaria buru, Alaiz Kolektiboari 2019ko Berdinna saria emateko ekitaldia egin da asteazkena, 2019ko martxoak 6 asteazkena, 2019.eko martxoak 6


Ekitaldian, emakumeen lorpenak eta aldarrikapenak bistaratu eta finkatzeko premia nabarmendu da, lortutako eskubideetan atzera egitea xede duten diskurtsoen agerpenaren aurrean 


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako 2019ko Berdinna Saria eman dio gaur eguerdian Alaiz Kolektiboari, eta ekitaldian, mugimendu hauek emakumeen aldeko lorpenetan izan duten garrantzia aldarrikatzeaz gain, lortutako guztia bistaratu eta indartzeko premia erreibindikatu dute, “lortutakoan atzera egitea xede duten” diskurtso “onartezin eta kezkagarrien” agerpenaren aurrean.

Alaiz Elkartetik saria jaso duten hiru ordezkariak, Barkos Lehendakaria eta Ollo kontseilariarekin. Informazioa oharraren amaieran. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako 2019ko Berdinna Saria eman dio gaur eguerdian Alaiz Kolektiboari, eta ekitaldian, mugimendu hauek emakumeen aldeko lorpenetan izan duten garrantzia aldarrikatzeaz gain, lortutako guztia bistaratu eta indartzeko premia erreibindikatu dute, “lortutakoan atzera egitea xede duten” diskurtso “onartezin eta kezkagarrien” agerpenaren aurrean.

Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egindako gaurko ekitaldian izan dira, halaber, Nafarroako Parlamentuko lehendakari Ainhoa Aznárez, Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdi, Ogasun eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburu, Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justziako kontseilari María José Beaumont, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo, eta Osasun Departamentuko kontseilari Fernando Domínguez. Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari Mertxe Leranoz ere bertaratu da.

Elkartearen izenean, golardoa jaso dute Maite Pérez Larumbe lehendakariak, Ana Berrade Adot idazkariak eta Toñi Marín Valle batzordekideak. Ekitaldiko musikaz San Fermin Abesbatza arduratu da.

2018an Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez sortutako sari honen xedea da Nafarroako emakumezkoen eta gizonezkoen arteko benetako berdintasuna lortzea erraztu, bultzatu edo sustatzearen aldeko ekintzak, lanak edo proiektuak egin dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak saritzea, arlo honetan egindako bizitza zein lan-ibilbidearen kariaz aintzatespen hau jasotzeko merezimendua hartu duten pertsonak barne harturik. 2018an egindako lehendabiziko edizioan, saria Blanca Fernández Viguera gizarte-ikertzaile eta mugimendu feministen aitzindariak eskuratu zuen.


Lehendakaria ekitaldira bertaratu direnei zuzendu zaie. ( irudia handitu )

Lehendakariaren agerraldia

Jendaurreko agerraldian, Lehendakariak eskerrak eman dizkio Alaiz Kolektiboari, 56 urteko ibilbidean “emakumeen eskubideen aldeko konpromiso irmoari eusteagatik, eta emakumeen parte-hartze soziala bultzatzeko eta, beharrezko tresnen laguntzaz eta baldintza-berdintasunean oinarrituta, emakumeek bizitza publikoan parte har dezaketela frogatzeko egin duen lanagatik”.

Beste elkarte eta mugimendu feminista batzuekin partekaturiko lan horri esker, berdintasuna “lehentasunezko gai bihurtu da agenda sozialean eta politikoan”, Lehendakariaren hitzetan, baina horrekin batera, beste pauso bat eman behar dela adierazi du, emakumeen aldarrikapenak bistaratzeko eta politika publikoak horien mesedetan bideratzeko. Horren harira gogoratu du, Nafarroako Parlamentuan egun tramitatzen ari den berdintasunari buruzko lege proiektuak genero ikuspegia eta genero zeharkakotasuna politika publiko guztiaren korronte nagusitzat ezarri dituela, gizarte osoa ere barne hartuz.

“Giltzarrizkoa da –jarraitu du– esparru guztietan emakumeen erabateko parte-hartzea sustatu eta bultzatzea, beharrezko gizarte-ereduaren aldaketa lortzeko. Emakumeen presentzia erabakitze-eremu guztietan bermatzen dugunean, gure gizarteak gainditu beharreko erronka handiei aurre egiteko gauza izanen gara”.

Bukatzeko, Lehendakariak erran du “emakumeek bizitzako esparru guztietan presentzia izatea demokrazia kontu hutsa dela, baina oroz gain, eta nagusiki, gure gizartea humanizatzea dakarrela. Eta sineste osoz uste dut hauxe dela ondorengo belaunaldiei uzten ahal diegun ondarerik onenetako bat”.

Elkartearen merituak

Bestalde, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok gogora ekarri ditu Nafarroako Gobernuak golardoa ematerakoan kontuan hartu zituen kolektiboaren merituak.

Ildo horretan, Alaizek mende erdiz egindako lana gogoratu eta kolektiboaren espiritu kritikoa nabarmendu du, “emakume eta esparru mota guztiei irekitako askotariko proiektuak bultzatuz eta ikuspegi feminista txertatuz emakumeak dagokien dimentsio sozialaz jabe daitezen, betiere mugatuak zituen etxe barruko esparrua gaindituz eta ohiko definizioak nahiz garai hartan bete beharreko genero-arauak aldaratzeko esparrua sortuz”.

Horrekin batera, gizarte-eskakizun berrietara egokitzeko izan duen gaitasuna nabarmendu du, eta ildo horretan, emakumezkoen ahalduntzea, emakumeei zein gizonei zuzendutako genero-berdintasunari buruzko formakuntza, kalte-arriskuan dauden emakumeekin esku hartzeko proiektuak eta gutxiengo etnikoekin nahiz emakume ijitoekin egindako jarduerak aipatu ditu. Egun, berdintasunari buruzko formakuntza eta gaikuntza profesionalaren erreferentea da.

Hautagaitzari sostengua emateko gutun ugari bidali dituzte Alaiz Kolektiboaren proiektuetan laguntzaile gisa dihardutenek nahiz elkartearen hainbat proiektutan parte hartzen duten arlo desberdinetako profesionalek, kolektiboak duen babes sozialaren seinale.

Berdintasuna, oraindik oso urrun

Elkartearen izenean, Maite Pérez Larumbe lehendakariak hitz egin du, eta jendaurreko agerraldian argi utzi du golardoak taldeka egindako lan kolektiboa aitortzen duela, “izan ere, inor ez da ezinbestekoa, baina denok gara beharrezkoak”.

Pérez Larumbek Alaiz kolektiboak 56 urte hauetan egindako jarduera eta programen errepasoa egin du, 40.000 pertsonaren baino gehiagoren parte-hartzea lortuz helburu beraren inguruan: gizartea oinarritik eraldatu eta gizarte “kezkatuagoa, kritikoagoa, jakintsuagoa eta bidezkoagoa” sortzen laguntzea.

Berdintasunaren arloan lortutako abantzamenduak ere gogoratu ditu, 60ko hamarkadan lantzen hasi ziren “emakumearen sustapenetik” egungo ahalduntzeraino. Hala ere, argi utzi nahi izan du, antolamendu juridiko berriaren gainetik nahiz haziera eta hezkuntza berdinak bermatzera bideratzen diren baliabide publiko eta pribatuen gainetik, gizonek eta emakumeek bizi-ibilbide desberdinak jorratzen dituztela.

“Berdintasunaren fantasia lanean, maitasunezko harremanetan, gurasotasunari heltzeko moduetan eta genero-indarkerian eteten da. Soldata-etenez ari gara, kotitazioez eta zainketa-lanez, baita aginteaz eta sinesgarritasunaz ere”, jarraitu du lehendakariak. “Aurrerapauso handiak eman ditugu –nabarmendu du–, desberdintasun asko bistaratu dira, eta berdintasunaren aldeko jarduna jardun pertsonala bihurtu dute pertsonak askok, baina aunitz falta da oraindik benetako berdintasuna lortzeko eta konkistak ez daude inolaz ere bermatuta”.

ARGAZKI OINA: ezkerretik eskuinera, Toñi Marín, Ollo kontseilaria, Maite Pérez Larumbe, Barkos Lehendakaria eta Ana Berrade.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa