(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak bere eskuetako informazioaren segurtasuna eta datuen babesa bermatzeko oinarriak finkatu ditu asteazkena, 2019.eko martxoak 6


Datuen babesaren eta informazioaren segurtasunaren politika onartu da, bi eremuetarako erreferentzia-esparrua definitzen duena


Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartutako Foru Dekretuaren bitartez, bere eskuetako informazioaren segurtasuna eta datuen babesa bermatzeko oinarriak finkatu dira.

Datuak babesteko eta informazioaren segurtasuna izateko politikak (aurrerantzean DBISP) beharrezko erantzukizun eta rol ezberdinak ezartzen ditu politika hori definitzeko, ezartzeko eta kudeatzeko; hots, dagoen egitura organikoan sartuko diren rolak. Datuen babesak eta informazioaren segurtasunak zuzendaritza-maila guztien konpromisoa eta babesa izan behar du, Administrazioko gainerako ekimenekin koordinatuta eta integratuta egon dadin, multzo koherentea eta eraginkorra osatze aldera.

DBISP aplikatuko da informazioaren sistema guztietan eta datu pertsonalak tratatzeko jarduera guztietan, datu horien arduradunak Administrazioa eta haren erakunde publikoak direnean. Eta edozein bitartekok jorratutako informazioan izango du eragina, euskarria kontuan izan gabe.

Foru Dekretuan jasotakoaren arabera, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde publikoen legezko betebeharrak dira informazioaren segurtasunari buruzko politika nahiz datuak babesteko politika onartzea. Hori dela-eta, komenigarritzat jo da datuen babeserako eta informazioaren segurtasunerako baterako politika bat onartzea, bi gaien arteko konexioa medio, modu horretan honako hauetan ezarritakoa beteaz: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko Lege Organikoa eta Segurtasunaren Eskema Nazionala.

DBISP eremuan informazioaren segurtasuna kudeatzeko antolamendu-egitura osatzen dute tratamenduaren, informazioaren, zerbitzuaren, informazioaren segurtasunaren eta sistemaren arduradunek nahiz Datuen Babeseko delegatuak eta Datuak Babesteko eta Informazioaren Segurtasunerako Batzordeak.

Babesteko printzipioak

Administrazioak informazioa eta datu pertsonalak datuak babesteko eta informazioaren segurtasuna izateko printzipio hauen arabera tratatuko ditu: zilegitasuna, leialtasuna eta gardentasuna; datu pertsonalen tratamenduko legitimazioa; datuen minimizazioa; zehaztasuna; kontserbatzeko epearen mugatzea; integritatea eta konfidentzialtasuna. Halaber, beste printzipio batzuk dira erantzukizun proaktiboa eta bereiztua; kaltetutako pertsonen eskubideen arreta; segurtasun osoa; arriskuen kudeaketa; egiaztatzeko prozesua; datuen babes lehenetsia; pertsonekin loturiko segurtasuna; sarbide-kontrola; segurtasun-gorabeheren kudeaketa; eta informazio-sistemen erabilera onargarria.

Gainera, Administrazioak eguneratuta izango du bere ardurapeko datu pertsonalen tratamendu-jardueren erregistroa.

Informazioan datu pertsonalak baldin badaude, tarteka analisi bat burutuko da, arriskuak identifikatu eta kudeatu ahal izateko. Ebaluazio horren barnean, pertsona fisikoen eskubide eta askatasunetarako arriskuen analisia egingo da, Administrazioak datu pertsonalen tratamendurako jarduerak burutzen dituenean, edota tratamendu-jarduera horietarako euskarri bezala balioko duten informazio-sistemen arriskuen analisia. Informazioaren segurtasunaren arriskuen kudeaketa etengabe egin behar da informazio-sistemaren gainean, arriskuetan eta aldizkako berrebaluazioan oinarritutako segurtasun-kudeaketako printzipioen arabera.

Berrikuspena eta auditoria

Administrazioak, aldizka eta legeak ezarritako epeen barnean, auditoriak burutuko ditu tratamenduen segurtasuna eta informazio-sistemak bermatzeko neurri teknikoen eta antolamendu-neurrien eraginkortasuna egiaztatzeko, ebaluatzeko eta baloratzeko.

Edonola ere, auditoria espezifikoa eta ezohikoa egingo da informazioaren sisteman funtsezko aldaketak egiten direnean, ezarritako segurtasun-neurriak betetzerakoan eragina izan badezakete. Auditoriak informazioaren segurtasuneko arduradunek eta Datuak Babesteko delegatuak berrikusiko dituzte.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa