(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Larrialdiko eta segurtasuneko komunikazio mugikor digitalen zerbitzuko kontratua onetsi da, sei urteterako, lau urtez luzatzeko aukerarekin asteazkena, 2019.eko martxoak 6


TETRA sareak Nafarroa osoan larrialdietako komunikazio zerbitzua bermatzen du pribatutasun eta eskuragarritasunez


Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilari Maria Jose Beaumontek proposatuta, foru exekutiboak gaurko bilkuran baimena eman dio Informatika, Telekomunikazio eta Berrikuntza Publikoko zuzendari nagusiari Nafarroako Foru Komunitateko larrialdiko eta segurtasuneko komunikazio mugikor digitalen zerbitzuaren kontratua egin ahal izateko, sei urteko denboraldirako (2020-2025), baina beste lau urtez, 2029. urtera arte, luzatzeko aukerarekin. Sei urteko kontratuaren aurrekontua 5.880.000 eurokoa da, eta luzatuz gero, guztira 8.099.173 eurokoa, BEZ sartu gabe.

Nafarroa osoan zehar dauden telekomunikazio estazioei esker herrialde guztiko kobertura bermatzen duen TETRA, telekomunikazio sarea da. Telekomunikazio komertzial sareengatik independentea denez larrialdi zerbitzuetan erabilgarria da eta konfidentzialtasun osoa bermatzen du. Azken finean, sare honek Nafarroa osoan larrialdietako komunikazioak konfidentzialtasunez eta eskuragarritasunez erabili ahal izatea bermatzen du.

Sare honek Nafarroako Gobernuaren hainbat unitateri ematen dio zerbitzua, horien artean, nabarmentzekoak dira SOS Nafarroa, Foruzaingoa, Nafarroako Suhiltzaileak, Anbulantziak, Basozainak edo Errepideen Mantentze Zerbitzua. Gainera, atzo Lodosa eta Vianako udalekin sinatutako akordioari esker, jada 29 udaletxe dira larrialdien kudeaketa bateraturako Foruzaingoa eta bertako Polizien artean informazioa trukatzeko sinatutako akordioak, eta entitate horiek ere sare hau erabili ahal izango dute. Hala, sarrera izango dute kontsulta integratu baten bitartez, polizien datu baseetan dauden pertsona eta ibilgailuen gaineko informazioa lortzeko, beti ere datuak eskuratzeko segurtasunarekin eta eskuragarritasunarekin.

TETRA sarea guztiz berritu zen 2008an, eta ordutik sistema kritikoenak berritzeko helburua bete du. Une honetan, fabrikanteak sistema egungo konfigurazioarekin ezin duela mantendu iragarri du, berrikuntza beharrezkoa dela agerian utziz, eta hala inbertsio berriei aurre egitea beharrezkoa da. Honen aurrean komenigarria da inbertsio horiek amortizatzea, kontratua behar adina urtez luzatuta; hala sei urtez luzatzea adostu da, lau urteko luzapena egin ahal izateko aukerarekin; izan ere, urte gutxiagoz berritzeak urteko kopurua ikaragarria haztea ekarriko luke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa