(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta Nafarroako Gobernuaren Adierazpen Instituzionala asteazkena, 2019.eko martxoak 6


Berdintasunarekin duen konpromezua berresten du Gobernuak eta kontzentrazio bat iragarri du ostiral honetarako 


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran, ostiral honetan, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan honako adierazpen instituzionala onartu du:

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran, ostiral honetan, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan honako adierazpen instituzionala onartu du:

“Nafarroako Gobernuak, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, beste behin adierazi nahi du konpromisoa duela emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin; horrek berekin dakar lan egitea egungo defizit demokratikoa desagertu dadin. Izan ere, gaur egun oraindik ere badira barneko eta kanpoko oztopoak, emakumeek gizartean, ekonomian, lanean eta politikan duten parte-hartzea ikusezin bihurtzen dutenak eta parte-hartze horri merezi duen aitorpena kentzen diotenak.

Azken urteotan, nafarrak eta beste gizarte batzuk mugitu egin dira, inoiz baino indartsuago mugitu ere, emakumeen eskubideak, berdintasuna eta justizia soziala eskatzeko. Berdintasuna lehentasunezko gai bihurtu da agenda sozial eta politikoan. Eta hori hala gertatu da zenbait hamarkadatan mugimendu feministak eta emakume taldeek irmo egin dutelako lan. Bidezko da horien lanari aitorpena egitea, eta ezinbestekoa horiek ere parte-hartzea erabakiak hartzen direnean. Balioetsi beharra dago zer ahalegin bikaina egin duten ahalduntze kolektiboaren alde eta nola aritu diren sareko lanean. Horrek guztiak onura ekartzen die emakumeei eta haiek bizi diren lurraldeei.

Aurten, hurrengo goiburua hautatu du Nazio Batuen Erakundeak: “Pentsa dezagun Berdintasunez, eraiki dezagun argitasunez, berritu dezagun aldatzearren”. Goiburu horrekin bat gatoz: genero berdintasuna babestu beharra dago, Garapen Jasangarriaren helburuetatik abiatuta, eta zeharkakotasunez politika publiko guztietan integratuz bai gizon-emakumeen berdintasunaren printzipioa, bai genero ikuspegia.

Politika publikoek, erantzukizunetik eta konpromisotik abiatuta, berdintasuna jarri behar dute erdigunean, eta bultzatu behar dute emakumeak ahaldundu daitezen eta esparru guztietan parte hartu dezaten, helburua izanik eredu sozialaren aldaketa sustatu eta lortzea, bizitzaren jasangarritasunerako beharrezkoak diren balioak oinarritzat hartuta. Botere publikoek ezin dute lan hori bertan behera utzi; izan ere, berdintasuna, oinarrizko eskubidea izateaz gain, funtsezkoa da gizarteen eta herrien ongizaterako.

Nafarroako Gobernuak herritar guztiak animatzen ditu martxoaren 8ko kontzentrazio eta mobilizazioetara joan daitezen. Bidenabar deialdia egiten du kontzentrazio instituzionalean parte hartu dezaten ostiralean, goizeko 11tan, Nafarroako Jauregiaren fatxadaren parean (Karlos III.aren etorbidea 2, Iruñean)”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa