(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mugikortasun Jasangarriaren Gida-planaren zirriborroari emendakinak aurkezteko epea ireki da osteguna, 2019.eko martxoak 7


Interesdunek ekarpenak eta proposamenak aurkeztu ditzakete apirilaren 22a bitartean


Nafarroako Mugikortasun Jasangarriaren Plan Zuzendariaren (2018-2030) zirriborroa foru Gobernuaren, Gobernu Irekia atarian argitaratu da, hala nahi duten pertsonek edukien gainean ekarpenak edota proposamenak aurkeztu ditzaten. Epea apirilaren 22an amaituko da.

Emendakinak Nafarroako Gobernuko Erregistroan aurkeztu daitezke, San Ignacio hiribidea 3, Iruñean edota hurrengo zerrendan jasotzen diren bulegoetan, Herri Lanetako zuzendari orokorrak ostegun honetan NAOn argitaratutako Ebazpenean agertzen den moduan.

Plan honen onarpenarekin garraioaren jasangarritasunean aurrera egitea da asmoa, energia efizientzia indikadoreak hobetuz eta modu horretara negutegi efektuko gasen guztizko emisioa gutxituz.

Era berean, Planak Espezializazio Adimentsuaren Estrategian, S3, jasotzen diren lehiakortasun arloak indartzea du xede, energiaren erabilera, konexioak, komunikazioak eta pertsonen eta merkantzien garraioari dagokionean.

Informazio publikora orain zabaldu den dokumentuak, honako helburu hauek ere bete nahi ditu: mugikortasun jasangarriaren inguruko kultura zabaltzea; garraio publikoa sustatzea norbanakoaren autoa erabili beharrean; energiarekiko menpekotasuna murriztea eta kontsumoa efizienteagoa izatea; gizarte kohesioa bultzatzea, ingurumenarekin errespetagarriagoa den garraioak egunerokoan erabiltzeko aukera gizarte osoari zabalduz eta xede horiek lortu ahal izateko lege eta administrazioko tresnak identifikatzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa