(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Benigno Gómez, Osasun Ikerketako Institutuko kudeaketa zuzendari berria osteguna, 2019.eko martxoak 7


Izendapena jaso arte Nafarroako Unibertsitateko Publikoko Ikerketa zerbitzuko zuzendari kargua izan du


Benigno Gómez, IdisNako kudeaketa zuzendari berria. ( irudia handitu )

Pasaden martxoaren 1etik, Benigo Gómez Lópezek Nafarroako Osasun Ikerketako Institutuko (IdiSNA) kudeaketa zuzendari kargua du.

Erakundeko estatutuek zehazten duten moduan, zuzendari berriaren izendapena, Fernando Dominguéz kontseilariak zehaztu du, eta bere izendapena onartua izan da osotasunez IdiSNAko Patronatuak otsailaren 22an egindako bileran.

Kargu hau hartu aurretik Benigo Gomezek Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Ikerketa zerbitzuko zuzendari kargua izan du, eta 2016az geroztik, IdisNAko Kudeaketa Komisioko ordezkaria izan da.

Orain arte Marisol Fragoso Roanesek IdiSNAko kudeaketa zuzendari kargua, Navarrabiomedeko (IdiSNA barruko zentroa) kudeaketa zuzendaritza karguarekin uztartu du. Baina, IdiSNAk Osasun Ikerketako Institutu akreditazioa lortzeko helburua lortuta, bi karguak ezberdintzea beharrezkotzat jo da, bi karguei lanaldi osoko dedikazioa emateko.

Modu honetara, Marisol Fragosok Navarrabiomedeko kudeaketa zuzendari moduan jarraituko du, esklusiboki lana zentro horretan betez eta, ondorioz, NUPekin elkarlanean gauzatzen den osasun ikerketa publikoa indartuko da.

Lan ibilbidea

Benigno Gómez López (1968 Sevilla) Fisikan Lizentziatua da Zaragozako Unibertsitatean eta Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoko formazio zehatza jaso du NUPen eta Nafarroako Administrazio Publikoko Institutuan.

Estatistikako Institutu Nazionalean egon ostean, 1996an Nafarroako Unibertsitate Publikoan sartu zen funtzionario moduan, eta bertan ardura ezberdineko hainbat kargu bete ditu. 2007An Ikerketa Zerbitzuko zuzendari izendatu zuten, eta hor izan da berriki hartu duen izendapena jaso arte.

Bere azken kargutik, Ikerketa Emaitzen Gardentasun Bulegoko (OTRI) zuzendari izan da; NUPeko Europako Proiektuen Bulegoko, eta bertako Balorazio Unitateko arduraduna izan da.

IdiSNAren akreditazioa

Urtarrilaren 24an, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate ministroak Nafarroako Osasun Ikerketako Institutuari (IdiSNA) osasun ikerketako institutu akreditazioa eman zion.

Era berean gogoan hartu behar da Rosario Luquin Piudo doktoreak, Nafarroako Unibertsitateko Klinikako neurologa eta ospedun ikerlariak, erakundeko Zuzendaritza Zientifikoko karguarekin jarraituko duela, 2014tik betetzen duen kargua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa