(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan 2019ko arrantza baldintzak arautzen dituen foru legea onartu da osteguna, 2019.eko martxoak 7


Amuarrainen arrantzarako baimenak gutxitu dira 2017ko arrainkume eskasiagatik


Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioko kontesilariak, Nafarroan 2019ko arrantza baldintzak jasotzen dituen foru legea onartu du. Arauak gaur, martxoak 7, osteguna, argitaratu dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arautegi honek bi helburu ditu: arrain-baliabideen aprobetxamendu antolatua arautzea eta, gainera, espezie exotiko inbaditzaileen populazioak eraginkortasunez kontrolatzeko neurriak hartzea, espezie horiek harrapatuz eta, behar denean, harrapatutako arrainak desagerraraziz.

Amuarraina

2019rako baimenak gutxitu egingo dira aurreko urtearekin alderatuz, 12.947 izanen dira 2018ko 17.271 baimenekin alderatuz, hala ere ibarrak eta arrantza modalitateak pasaden urtean bezela mantenduko dira. Baimenen jaitsiera Bidasoa eta Ega-Urederra eremuari eragingo dio, ez baita konpensatua izango Arakil-Larraun, Arga-Ultzama eta Irati-Erro eremuetan izan den igoera arinarekin.

Baimenen jaitsieraren zio nagusia 2017an Basozaingoak egindako arrainkumeen laginketen emaitza txarrak dira. 2018an egindako laginketek ere ez dituzte esperotako emaitzak eman, eta hala datozen arrantza kanpainetan ere amuarrain kopuruak gora-beherak izango ditu.

Arrantzale bakoitzeko baimenak iazko berdinak izanen dira. Hala, 2019an pertsona bakoitzak 12 baimen eskatu ahal izango ditu amuarrain arrantzarako, eta bos gehienez arrantza modu bakoitzeko. Arrantzatze kopurua eguneko pertsonako bi amuarrainekoa izango da, eta gutxieneko neurria 23 zentimetro.

Gainera, denboraldia luzatzeko aukera mantenduko da, hartu eta askatu modalitatearako, emariak eta tenperaturak hala uzten badu 15 egunez luzatuko da, 2018an egin zen moduan. Garai horretarako arrantzale bakoitzak gehienez 3 baimen izango ditu (kontuan izan gabe denboraldi horretako baimenak agortu dituen ala ez). Neurri honek kirol ekintza hau ekintza turistiko eta oporrekin uztartzea ahalbidetuko du.

Izokina

Izokinen arrantzarako baimenen sistema mantenduko da, denboraldi bakoitzeko gehienez 60 arrantzatu daitezke.

Denboraldia apirilaren 14an hasiko da eta arrantza-debekualdia maiatzaren 27tik ekainaren 13ra zehaztuko da (bi egunak barne), hala denboraldi honek izokinaren arrantzarako egun baliodun berdinak izango ditu. Bestalde, las Nazasen, ur emaria egokia ez denean, arrantza debekua kendu da.

Berrikuntza nagusien artean arrantzatutako izokinak Departamentuaren eskuetan uzteko aukera jaso da, arrain-haztegietara eraman daitezen ondoren jarraipena egiteko ‘Izan zaitez Bidasoako izokinaren babesle’ kanpainaren baitan.

Ziprinidoen eremua

Ziprinidoen eremuko arrantzari dagokionean karpak arrantzatzen dituzten arrantzaleek aukera izango dute horiek hiltzeko ala ez, erabakia arrantzale bakoitzak hartu ahal izango du. Iaz hilztea derrigorrezkoa zen, gainontzeko espezie inbaditzaileekin egiten den moduan.

Bestalde, pertsona bakotizak izan ditzakeen kainabera kopurua murriztu da, iaz 3 izan zitezkeen eta aurten 2. Gainera, ziprinidoen eremurako baimen sistemaren gainean lanean ari da Departamentua eta abendurako prest izatea espero dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa